Archive for the ‘Euskara’ Category

ZUIAko EUSKARAREN ORRIA

Posted: 2013/09/05 in Euskara

Zuiako Koadrilako euskararen orria: IRAILA

 

Zuiako Koadrilako euskararen orria: IRAILA

 

El euskara, asignatura pendiente de la UPV

 

La relación de la UPV con el euskara siempre ha sido conflictiva. Dejando de lado los grandilocuentes discursos de actos ceremoniales, la historia de la UPV está salpicada de desencuentros entre la lengua nacional y los estudios superiores que se cursan en la máxima institución académica pública de la CAV. Con independencia de quien sea el rector. Es un problema estructural; más bien de concepto. Y no es más que uno de los síntomas de que, bajo la denominación de Euskal Herriko Unibertsitatea, aparece su realidad de Universidad española ubicada en las Vascongadas. El enorme esfuerzo que la sociedad vasca viene realizando para euskaldunizar a miles de alumnos se ve continuamente frustrado por la institución universitaria. Los ejemplos abundan. Tomemos dos que nos muestran claramente el talante de una institución que, en este tema, apenas ha cambiado.

Durante el curso 1994-1995 los estudiantes de la Facultad de Bellas Artes protagonizaron un largo conflicto por esta razón. Ante la falta de profesores para las líneas de euskara, optaron por encerrarse y combinaron gran cantidad de vistosas y originales acciones, tanto en el interior como el exterior de la Universidad. El movimiento por la contratación de profesores euskaldunes se contagió rápidamente a otros centros y especialidades con problemas afines, que celebraron asambleas solicitando profesorado euskaldun y el cumplimiento del Plan de Euskaldunización que la propia UPV había aprobado pero no cumplía.

El encierro de Bellas Artes duró cinco días y finalizó sin que se obtuvieran los profesores solicitados. Después de dos semanas de infructuosa espera, los estudiantes volvieron a insistir y varios cientos se concentraron en torno al Museo de Bellas Artes de Bilbao con la intención de encerrarse en él. Apareció la Ertzaintza y cargó, con el resultado de siete detenidos y cincuenta heridos. Inmediatamente se suspendió la docencia en la Facultad de Bellas Artes. Los alumnos, hartos de la postura inmovilista del Gobierno Vasco y el Rectorado, comenzaron un encierro indefinido en su Facultad que duraría más de un mes. Tomaron iniciativas importantes, como la de acudir a Estrasburgo para denunciar la vulneración de los derechos de los euskaldunes, y a Gasteiz para entrevistarse con diri- gentes políticos y llevar a cabo intervenciones ante monumentos de la capital alavesa. La iniciativa más interesante a mi entender fue organizar la «Facultad alternativa», montada a partir de la autoorganización de los estudiantes, con la colaboración de algunos profesores de la propia Universidad y de creadores provenientes del exterior.

El problema, que sigue vigente en la UPV, es bastante conocido. En los primeros cursos algunas facultades y escuelas ofrecen enseñanza en euskara en todas las asignaturas, pero a medida que estos avanzan la oferta se reduce drásticamente y a los alumnos se les ofrecen salidas chapuceras, como trasladar las clases a horarios marginales o, más sibilinamente, que se pasen a los grupos de castellano.

Otro ejemplo paradigmático de este problema se produjo en la Facultad de Arquitectura del campus de Donostia el curso 2001-2002, donde se originó un conficto que duró varios meses y fue uno de los motivos que impulsó a Ikasle Abertzaleak a plantearse una política de insumisión acompañada de alternativas estudiantiles.

En los dos primeros cursos la oferta de asignaturas en euskara era completa. Pero en tercero y cuarto se reducía drásticamente y en quinto y sexto la línea de euskara había desaparecido. Ello a pesar de que el 40% de los estudiantes se matriculaba en líneas euskaldunes y que otros muchos estaban en condiciones de hacerlo pero sabían que los estudios en euskara resultaban problemáticos por la falta de respuesta de la institución y no querían líos.

Habían reclamado soluciones por las vías normales. Al igual que durante muchos años los alumnos de las líneas de euskara, organizados en las «Euskal Adarrak», han tramitado sus reclamaciones por la vía oficial, pero la mayoría se han perdido en la espesa red institucional.y muchos estudiantes se han quedado sin poder cursar en euskara las asignaturas. Desde el comienzo de curso los estudiantes de Arquitectura organizaron paros, encierros, cadenas humanas y manifestaciones y, a partir de enero de 2002, una huelga indefinida. Sus peticiones eran simples: contratación de más profesores, sustitutos para cubrir las bajas, que hubiera un mínimo de dos grupos por curso para romper la masificación existente y, por fin, que se ofertaran todas las asignaturas de cuarto y quinto en euskara. Tras muchos esfuerzos, hubo un cambio de actitud por parte del Rectorado y se aceptaron algunas reivindicaciones. Lo novedoso de este conflicto consistió, otra vez, en que los alumnos de Arquitectura -ante la cerrazón institucional- presentaron un creativo proyecto de solución que consistía en cursar las asignaturas en euskara con ayuda de compañeros de cursos superiores o que se habían licenciado ya. También proponían viajes, visitas a obras, seminarios, junto a iniciativas para obtener material pedagógico y documental escrito y traducido.

Recordemos también que durante estos últimos años, los alumnos de Medicina o Derecho se han venido movlizando por la misma cuestión. Volviendo al día de hoy, vemos cómo a los alumnos de segundo de Telecomunicaciones de la Escuela de Ingenieros de Bilbao se les plantea la ya archiconocida tesitura. Y supongo que no serán los únicos. Tras haber cursado el primer curso en euskara se les propone que el segundo lo cursen en horario de tarde, con el consiguiente descalabro vital y organizativo que ello produce en alumnos que no están trabajando por las mañanas, o bien, que se pasen al grupo de castellano que, ese sí, tiene el horario normal de las mañanas. Seamos sinceros, señor Goirizelaia, ¿qué sucedería si ese grupo desease cursar la carrera en inglés? Seguro que no les pondrían en horario de tarde ni se les invitaría a pasarse al grupo de castellano. ¿A que no? Porque en el fondo entre la Basque Country University y la Euskal Herriko Unibertsitatea, siendo inverosímiles ambas, la primera queda muy aparente y la segunda sigue siendo un engorro para una Universidad que sigue siendo, ante todo y sobre todo, española.

Antton Azkargorta | Padre de alumno afectado

HERRI URRATS, 30 URTE

Posted: 2013/05/12 in Euskara

Martxan da Herri Urrats

Ipar Euskal Herriko ikastolei laguntzeko besta Senperen ospatuko da igande honetan.

Kanboko Xalbador kolegioa laguntzeko baliatuko dute 30. urteurrena betetzen duen Herri Urrats jaialdia.

20130512_urratas

Xalbador kolegioaren eraberritze proiektua finantzatzea izango du helburu aurtengo Herri Urrats jaialdiak. Hain zuzen, Kanboko kolegioko Nere Pentzea etxea erosteko jaio zen Herri Urrats 1984an. Hortaz, biek batera betetzen dituzte urteak.

Orain, kolegioa bere oinarrietatik berregiten ari da Seaska, eta horretarako bultzada emanen dio lakuaren inguruko ospakizunak, iazko edizioan bezala.

Gezurra badirudi ere, Senpereko aintziraren inguruan bazen besta honetan sekula erabiltzen ez zen espazio bat: hondartza. Eta bertan irudikatu dute aurten txoko berri bat, hitz jokoa eginez «Hordantza» izena jarri diotena, dantza emanaldietarako lekua izanen baita Zuberoa gunean, uharte ttikiaren parean, kokatutako agertokia.

30. urteurrena ospatzeko, zazpi probintzietako dantza taldeak gonbidatu dituzte, eta hauek etorriko dira: Lapurdiko Arbonarrak, Nafarroa Behereko Garaztarrak, Zuberoko Kautere Balet, Gipuzkoako Kemen, Nafarroako Ortzadar, Bizkaiko Andramari eta Arabako Algara. Dantza tradizionalak eta sorkuntzak ekarriko dituzte.

Bertze haur txoko handi bat

Orain arte dantza emanaldiak Gipuzkoa gunean egiten ziren, baina jaia prestatzen ari diren langileek kontatu dutenez, bertze haurren txoko handi bat muntatzeko erabiliko dute toki hori. Urteotan, haurren txokoaren arrakasta, bumeran baten gisan, bere aurka itzuli dela ikusi dute: bertako ekintzek hainbertze ume erakartzen dituztenez, azkenean gainezka egiten du espazioak. Horregatik, duela urte batzuk Lapurdi gunean ttikientzako jolas gehiago jarri zituzten, eta harrera onak animatuta bertze urrats bat egin dute, gune berri bat sortuz, bertzeren artean, Irrien Lagunekin.

Berritasun horietaz gain, edalontzi berrerabilgarriak eskainiko dituzte lehendabizikoz, zaborren bilketa selektiboari «indar berezia» emanen diote eta euskoa erabiltzen ahalko da jantzien salmenta standetan.

EUSKARA ERABILTZEAGATIK…

Posted: 2013/02/27 in Euskara

Euskara erabiltzeagatik Guardia Zibilak atxilotutako Lizarrako gazte bat epaitu dute

 

Autoritatearen kontrako erresistentzia larria egozten zioten, baina epaiketan fiskalak “hutsegitetzat” jo du gertaera.

argazkia_fotono.php

Prozedura laburtuko auzi saioan, Ekhiotz Prieto Lizarrako gaztea epaitu du gaur Iruñeko Zigor Arloko lehen epaitegiak. Hasiera batean, autoritatearen kontrako erresistentzia larria eta desobedientzia egozten zioten, eta sei hilabeteko espetxe zigorra. Epaiketaren amaieran, ordea, fiskalak ondorioztatu du epaitutako gertaerak ez direla delitu, hutsegite baizik, eta ez du ezta zigor aurrekaririk ere ezarri. Epaiaren zain dago orain Prieto, baina Arantza Izurdiaga abokatuak baikor hartu du fiskalaren jarrera.

Atzo eman zuen gertaera horren berri Ateakireki.com atariak. Gertaerak iazko martxoaren 26koak dira.  Egun hartan, Lizarrako Alde Zaharrean, Guardia Zibilaren kotxe bat geldirik zegoen Katxetas jatetxe ondoko plazatxoan. 7 gazte identifikatzen ari ziren goardia zibilak eta epaitutako gazteak euskaraz bere lagun bati galdetu zion ea zer gertatzen zen euskaraz. Guardia zibilak urduritu egin ziren, eta modu oldarkorrean esan zioten  ea zer esan zuen. Gazteak Berriari esan dionez, euren aurkako irain moduan hartu zuten galdera hura.

Izurdiaga abokatuaren esanetan, epaiketan identifikazioa eta ondorengo gertaerak aztertu dituzte. Abokatuaren arabera, “kontraesan ugari” izan dituzte guardia zibilek euren deklarazioan. Atestatuan jarri zuten atxilotzeko unean gazteak erresistentzia fisikoa azaldu ziela poliziei besteak beste kolpeak joz, baina epaiketan, ez dute hori esan eta ez dute jakin ondo zaltzen zer nolako erresistentzia izan zen. Gainera, euretako batek esan du bultzaka sartu zutela kotxean; besteak lasai sartu zela. Era berean, abokatuak azaldu duenez, deklarazioan guardia zibilek ukatu egin dute gazteak euskara erabiltzeagatik egin ziotela identifikazio eskaera eta esan dute gazteak irain egin ziela.Aitzitik defentsaren lekukoek azpimarratu dute guardia zibilen identifikazio eskaera etorri zela gazteak euskaraz egin zuelako. Gertaerari larritasuna kendu nahi izan diote.

Urtebete egon da gaztea epaiketaren zain. Bitarte horretan,  hainbat aldiz topatu da kalean zein errepide kontroletan bi guardia zibilekin eta horietako batek mehatxatzen zion zigor handia jasoko zuela. Horregatik, Ekhoitz Prietok onartu du lasaitua hartu duela fiskalaren erreakzioarekin eta auzi saioaren amaierarekin.

Lizarrako jende ugari etorri da epaitegira Ekhiotz Prietori elkartasuna adieraztera. Epaiketaren ondoren, eta irudia hartzeko asmoz, une labur batez bere aldeko pankarta ateratzeko eskatu die Argazki Press-eko argazkilariak. Kazetariak egiaztatu dezake oso-oso denbora gutxian egin dutela. Handik, hainbat lagun Lizarrara zuzendu dira eta beste batzuk alboko taberna batera kafe bat hartzera. Foruzainak hurbildu zaizkie eta elkarretaratzea egiteagatik NAN agiria eskatu diete hiruzpalau pertsoni, baina eurek ukatu egin dute pankartan zirenik. Bideokamaran begiratuko dutela esan diete poliziek.

euskera

EUSKAL HERRIA 11 KOLORE

Posted: 2012/12/16 in Euskara

Aniztasuna bultzatuz

 

Euskal Herria 11 Kolore egitasmoa sortu dute, euskal gizartearen kultur eta jatorri aniztasuna sustatzeko eta babesteko asmoz

Bertako hainbat jatorritako herritarren arteko lokarria euskara izatea nahi dute

 

Euskal gizartearen kultur aniztasuna babestea eta sustatzea, eta gaur egun dagoen jatorri aniztasunaren inguruan gogoeta eta eztabaida bultzatzea. Bi helburu nagusi horiek izango ditu Euskal Herria 11 Kolore egitasmoak. Atzo aurkeztu zuten xedea Donostiako San Telmo museoan. «Euskal Herriko herritar guztien eskubideen, betebeharren eta aukeren berdintasuna defendatuko ditugu, haien jatorria edozein izanda ere», adierazi zuen Xabier Mendiguren Bereziartu filosofo, hizkuntzalari eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko idazkari nagusia izandakoak. Egitasmoaren bozeramailea da Mendiguren, Samira Goddi Mendizabal kultur arteko bitartekariarekin batera. Gizarte eragile eta erakunde orori dago irekita, eta jada dozenaka atxikimendu bildu dituzte. Datorren astetik aurrera martxan jarriko dute webgune bat, nahi dutenek babesa emateko egitasmoari.

 

11KOLORE

EH 11 Kolore egitasmoko kideek gogorarazi dute Euskal Herriko populazioaren ezaugarrietako bat izan dela betidanik kultur eta jatorri aniztasuna, eta gaur egun ere halaxe dela. «Horren lekuko da Europako herri txiki eta zahar honen historia luzea. Belaunaldietan zehar, ezin konta ahala herrik eta kulturak utzi dute beren arrastoa gure lurraldean eta gure kulturan. Aldi berean, euskal herritar askok utzi dugu gure aztarna munduan. Egun ere hala egiten jarraitzen dugu». Gainera, nabarmendu dute Euskal Herrian jaio eta bizi diren pertsona guztiak direla euskal herritarrak. «Denok batera bizitzen, sentitzen eta egiten dugu Euskal Herria. Denak gara Euskal Herria». Sentipen hori indartzeko eta zabaltzeko lan egingo dute hemendik aurrera, elkarlanean.

Partekaturiko identitate horren adierazle goren moduan, euskara jarri dute. «Gure aniztasunean batzen gaituen eta herri egiten gaituen lokarria da euskara. Kultura eta identitate aniztasunari Euskal Herriak eman dion altxorra da euskara». Euskal Herrian bizi diren gainerako hizkuntzak ere bertako aberastasunaren adierazpen direla berretsi dute: galegoa, arabiera, berberera, txinera, ingelesa, erromania, aimara, katalana, gaztelania, frantsesa, wolfera… Elkarlanerako beharra ikusten dute guztien artean.

Euskal Herriko herritar guztien eskubideen eta aukeren berdintasuna defendatuko du EH 11 Kolore egitasmoak. «Jatorri edo identitate arrazoiengatik gertatzen den edozein diskriminazio egoera arbuiatu, eta hura gainditzeko lan egingo dugu». Gaur egun nagusi diren joera uniformatzaile eta asimilatzaileen kontra, euskal gizartearen kultur aniztasuna babestu eta sustatuko dute. «Elkarrekintza izango da ardatza, gure aniztasuna ikusgai bihurtuz eta elkar ezagutzeko dinamikei bide emanda, elkarrekiko errespetua eta onarpena lortzeko».

Beharrezkoak ikusten dituzte elkarrizketa eta etengabeko eztabaida. «Bizikidetza eraikitzeko funtsezkoak dira bi elementu horiek. Gure aniztasunetik abiatu behar dugu, denok parte sentituko garen gizarte bat osatuz».

Dagoeneko hainbat gizarte eragilek eta erakundek egin dute bat egitasmoarekin, eta etorkizunean atxikimenduak biltzen jarraitzeko asmoa dute. Egitasmo irekia da. Lehen urratsa biltzea dela nabarmendu dute. Museora joan zirenei egitasmoarekin lotutako egutegi, elastiko eta beste hainbat material eman zizkieten. Gainera, proiektuaren inguruko bideo bat ere eman zuten. Gizarte aniztasuna erakusten du bideoak.

 

11KOLO

 

11KOL

 

 

111

 

 

Xabier Mendiguren. EH 11 Koloreko kidea

«Lagundu eta hurbildu egin behar ditugu herriak eta kulturak»

 

Euskararekiko eta etorkinekiko kezka eta interesa batu dira Euskal Herria 11 Kolore proiektuan. Kulturen eta herrien arteko zubi lana egin nahi dute, Xabier Mendiguren Bereziartu bozeramaileak nabarmendu duenez.

Nola sortu da Euskal Herria 11 Kolore egitasmoa?

Herri ekimenetik sortutako egitasmoa da. Bertan biltzen garenon artean nagusiki bi interes eta kezka izan dira aspalditik: euskara eta etorkinak. Bi interes eta kezka horiek bat egin zuten duela hilabete batzuk, eta horren emaitza da hasi dugun egitasmoa.

Zein xederekin?

Zubiak eraikitzea Euskal Herrian hain ugariak diren herri, kultura, hizkuntza eta jatorriren artean. Erabat sinetsita gaude hori aberastasun handi bat dela, eta gauza onak ematen dituela. Baina, era berean, arazoak ere sortzen ditu, eta jakin behar dugu horiek nola kudeatu. Azken finean, lagundu eta hurbildu egin behar ditugu herri, kultura eta hizkuntzak. Denen artean bilatu behar dugu horretarako bidea.

11

Krisiak are beharrezkoagoa egiten du elkarlan hori?

Dudarik gabe. Hala ere, krisia izan edo ez, herri eta kulturen arteko zubiak eraikitzea beti da garrantzitsua. Gaur egun, gainera, horretarako tresna gehiago ditugu. Horien artean, teknologia berriak.

Euskal Herriak jakin al du jatorri aniztasun horri erantzuten?

Bai, alde horretatik ondo kokatuta gaude. Izan ere, gurera jatorri eta kultura askotako jendea etorri da, baina gu ere beste leku batzuetan errotu gara. Beraz, badakigu zer den hori. Ondo ulertzen ditugu etorkinek dituzten errealitateak eta arazoak.

Euskarari zer ekarpen egin diezaioke proiektu honek?

Denborarekin, euskara bihurtu behar dugu guztion arteko lokarri. Azken batean, guk nahi duguna da beste herrietako hizkuntzak eta kulturak hurbildu, ezagutu, leku bat eman; baina, era berean, euskarak bere lekua egitea horien artean. Azken batean, euskara izatea guztiok batuko gaituen elementua. Horretan lan egitea du gure asmoetako bat. Gainera, beti esan dugu beharrezkoa dela euskara beste hizkuntza gutxituekin elkarlanean aritzea.

Hausnartzeko ordua

 

Bost hamarraldiko bidea eginda, euskara normalizatzeko estrategia ziklo berri baten aurrean dagoela sumatzen dute adituek

Jon Sarasuak nabarmendu du ez dagoela antzeko baldintzak dituen prozesurik

 

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako D ereduko ikasleen laurdenek euskara maila kaskarra dute, B ereduko %42k eta A ereduko %86k bezala; Lanbide Heziketan eta unibertsitatean, urrats berririk ez da egin aspaldian; euskaltegiek ikasleak galdu dituzte azken hamarkadan; lan munduan bidea egin den arren, enpresen %1 inguruk soilik dituzte euskara planak; administrazioko arlo batzuk euskalduntzeko prozesuak motelduta daude; euskarazko hedabide gehienak, kinka estuan; euskararen ezagutzak gora egin du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, gazteen artean batik bat, baina erabilera indartzeko ezinak agertzen ari dira… Euskal Autonomia Erkidegoko Euskararen Legeak 30 urte bete dituelarik BERRIAk argitaratu duen artikulu sortan agertu dira kezka horiek. Ez dira berriak. Euskalgintzan, aspaldiko sentipena da estrategia batzuk agortzen ari ote diren, eta «bidegurutze» batera iritsi ote den euskararen normalizazioa.

«Garai interesgarrian gaude», Jon Sarasuaren esanetan. Euskalgintzak bost hamarralditako ziklo bat egin du. «Ziklo interesgarria izan da, eta harro egoteko modukoa». Baina orain, euskararen normalizazio estrategia «lausoaldi» moduko batean sumatzen du Sarasuak. Euskalgintzako eragileak nor berean eta nora jo ikuspegi argirik gabe ari ote diren susmoa du. Ikusten du, ordea, hedatzen ari dela hausnarrerako beharra: «Oraintxe da garaia datozen hamarraldietara begirako estrategiak berriz ere multzokatzeko: zeintzuk izango diren hurrengo pausoak hezkuntza arloan, hedabideetan, kulturgintzan…».

Iñaki Martinez de Luna soziologoak ere hausnarketarako premia sumatzen du, «lortutakoen eta egindako akatsen inguruan». Egin egin delako, baina ez delako gogoetan sakondu, bere hitzetan: «Ez gara oso finak izan ikuspuntu teorikoa lantzen. Kulturalki, herri ekintzailea gara. Murgildu izan gara ekintza dinamika batean, zertaz ari ginen eta nora jo behar genuen oso argi izan gabe».

Gogoeta hori egiteko datuak eta eskarmentua badaudela eta «hausnarketa zintzo bat» egin behar dela uste du Martinez de Lunak: «Oso zuhur eta oso zintzo jokatu behar dugu, ameskeriarik gabe». Baldintzak aintzat hartu behar direla ohartarazi du, leku baterako balio duena beste batean kaltegarri izan litekeelako: «Helburuak oso garbi eta tinko izanda, helburu horietara egin beharreko bide orri diferenteak markatu behar ditugu, lekuan lekuko baldintzei erantzun ahal izateko».

 

 

EUSKARA1

Legearen garrantziaz

Kale neurketek eta inkesta soziolinguistikoek azaleratutako datuetako bat da eskualdeen eta herrialdeen artean ezberdintasun handiak daudela. Legeek badute zerikusirik horretan, Iñaki Martinez de Lunaren esanetan: «Interbentzio eraginkor bat egin den eremuetan, aurrerapausoak antzematen dira. Eta interbentziorik egin ez den eremuetan edo sektoreetan, ez da mugimendurik antzeman, edo, kasu batzuetan, atzerapausoak eman dira». Euskarak nahikoa estatus baduen edo legea mugatua den eztabaida litekeela erantsi du Martinez de Lunak: «Baina lege estatus aldetik zerbait dagoen lekuetan egin diren programen emaitzak begien bistakoak dira». Nahiz eta euskaltzaleek nahi luketen bezain urrun ez dela heldu ere onartu duen, legeak aukera ireki du ekiteko.

Sarasuak baditu ñabardurak: «Legeak ez dira egin hiztun komunitate baten behar zentraletatik, ekologia linguistiko baten planteamenduetatik, baizik eta unean-unean posible ziren oreka politikoetatik. Oreka politikoek eman dezaketena eta hiztun komunitate baten garabide sendo batek behar duena ez datoz bat». Mugak muga, onartu du 1982ko euskararen legea munduko beste hiztun komunitate batzuentzat interesgarri izan litekeela.

Izan ere, munduko hainbat hiztun komunitaterekin lan egiten du Garabide lankidetzarako elkarteak, Amerikakoekin batik bat, eta han aritzen da Sarasua. «Zubiak» egiteko sortu zuten Garabide; besteak beste, horretarako abiatu zuen hizkuntzen berreskurapenerako aditu titulua. Urtero, atzerritik etortzen dira hizkuntzen normalizazio prozesuei buruz ikastera. Trukerako bide bat da. Aditu titulua sortzerakoan, gainera, hizkuntza normalizatzeko «estrategia nagusien sintesia» egiten aritu da Garabide, eta ohartu da euskaldunek ere egin gabe zutela «kontakizun hori», ohartu gabeak zirela, zenbait kasutan, egindako bideaz.

 

EUSKARA

Gizarte ekimena

Eta zer da euskararen normalizazio prozesutik beste hiztun komunitate batzuek ikas dezaketena? Sarasua: «Uste dut gure kasua zerbaitean berezia izan bada, izan dela honetan: berreskurapenerako prozesu eta estrategia nagusiak gizarte ekimenetik sortu ziren. Ez instituzio publikoak geneuzkanean, baizik eta frankismoaren azken hamarraldietan egosi eta martxan jarritako prozesuak izan ziren». Euskararen batasuna, ikastolen sorrera, helduen alfabetatzea eta hedabideen sorrera aipatu ditu. Instituzio publikoek ere «lan handia» egin dutela onartu du, eta erantsi du etorkizunean instituzio publikoen eta gizarte eragileen arteko «lidergo partekatu» bat beharko dela. Baina euskara normalizatzeko estrategien oinarriak gizarte ekimenak jarri zituela berretsi du. «Munduan kasu bakarretakoa gara».

Munduko hiztun komunitate gehienak, «zoritxarrez», okerrago daudela uste du: «Gehienek atzetik begiratzen gaituztela iruditzen zait». Zehaztapena segituan egin du, hala ere: «Komeni da ñabartzea. Ematen du eredu izan behar dugula eta besteei erakutsi behar diegula. Baina ez gaude etxafuegoak botatzeko moduan. Gaixotasun serio bat daukan hiztun komunitatea gara, eta estrategia berri pila bat martxan jarri beharrekoak ditugu». Gainera, euskaldunek beste hiztun komunitateengandik ikasteko asko dutela erantsi du.

«Kanpora oso gutxi begiratzen dugu», gaztigatu du Martinez de Lunak: «Hori gure kulturan sustraitutako joera bat da». Uste du gainditu behar dela jokabide hori, euskal hiztunek ere badutelako zer ikasi. Adibide bat eman du: «Niretzat, deskubrimendu bat izan zen hizkuntzen ekologiaren kontzeptua, ez zena hemen garatu, baizik eta antipodetan. Eta horrek erabilera posible bat dauka gurean ere». Hori bai, argi du ezin direla ereduak eta ideiak «itsu-itsuan kopiatu».

Euskarak, nolanahi ere, «ispilu» gutxi dituela uste du Sarasuak. «Gu baino ganora gehiagorekin garatu eta normaldu diren hizkuntzek estatu bat izan dute atzean». Estrategia orokorretan, beraz, kanpotik ekartzeko eredu gutxi ikusten ditu. Kontu zehatzagoetan bai, ordea; adibidez, Katalunian nola egin duten katalanezko musika eta zinema sustatzeko. Nolanahi ere, ahalegina bertan egin beharko dela nabarmendu du: «Ez daukagu munduan eredu bat antzeko baldintzak dituena. Iruditzen zait gauza gehienetan guk atera beharko ditugula babak eltzetik».

 

EUSKARA2

365 egun iraun beharko lukeen eguna

Euskararen Eguna ospatzen ari dira gaur herritarrak eta hainbat erakunde.

Ekitaldi egitarau zabala antolatu dute horretarako. Euskaraz egiteko egitasmoek babes zabala izan dute, eta eguna baliatu dute tresna berri bat aurkezteko: Mintzanet.net.

EUSKARAREN EGUNA

Hainbat herritar ari dira gaur Euskararen Eguna ospatzen, horretarako prestatu dituzten ekitaldietan parte hartuta.

Mahai inguruak, erakusketak, tailerrak, azokak eta abarrak antolatu dituzte, euskara sustatu eta omentzeko.

1949an sortu zuen Eusko Ikaskuntzak Euskararen Eguna, eta urtero-urtero ospatu dute. Hala egin dute gaur ere hainbat lekutan.

Gasteizen, esaterako, euskara sustatzen lagundu duten gasteiztarrei Lazarraga sariak emango dizkiete, eta abenduaren 5era bitartean euskararen inguruko ekitaldi ugari egingo dira.

Bilbon, berriz, harrera ekitaldia egingo da Arriaga antzokian, eta Bizkaiko herrietan ere izango dira jarduera bereziak. Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Gaztezulo aldizkariak Ika-Mizka mahai inguruak antolatu dituzte, gazteek euskaraz eta euskarari buruz hitz egin dezaten. EHUko Carlos Santamaria zentroan egingo dituzte mahai inguruak. Alex Txikon mendizalea, Aitor Gorosabel Su ta Gar musika taldeko abeslaria, Jon Garaño zinemagilea, Muturbeltz musika taldeko Mikel Larratxe abeslaria, Jon Artano kazetaria eta Alaia Martin eta Aitor Sarriegi bertsolariak izan dira, besteak beste. Ordu eta laurdeneko bi saio izan dira.

Donostian bertan, San Telmo museoan, Euskararen Egunaren harira antolatutako jarduerak egin dituzte. Ehun bat lagun elkartu dira mintzodromoko lehen txandan. Badu Bada erakusketaren barruko areto batean ari dira euskaraz egiten.

Halaber, Eusko Legebiltzarrak ekitaldi bat egin du gaur. Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak ekitaldira gonbidatu ditu duela 30 urte Euskararen Legea hitzartu zuten legebiltzarkideak.

Acto institucional por el día del Euskara.

Bestalde, Eusko Ikaskuntzak sinadura bilketa bat hasi zuen, Google Interneteko bilatzaileak hasierako orrian euskararekin lotura duen irudi bat jar zezan gaurko egunez. Ez dute lortu atariak halakorik egiteko nahikoa sinadura, baina guztira 32.000 atxikimendu inguru batu dituzte.

Mintzanet.net ataria ere gaur jarri dute martxan. Euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak euskaraz hitz egiteko ohitura ez dutenekin sarean elkartzean datza webgunea. Donostiako San Telmo museoan aurkeztu dute, eta bertan izan dira, besteak beste, Etxepare Institutuko zuzendari Aizpea Goenaga eta Donostiako alkate Juan Karlos Izagirre.

EUSKARAREN EGUNA1