MURRIZKETAK DIRA!

Posted: 2013/07/31 in PNV

Behiak argaltzeko agindua

 

 

Garaiak aldatu dira, aldatu direnez. Eremu publikoaren argaltze, estutze eta desegite etengabean dihardute hango eta hemengo gobernuek. Zerbitzuetan eraginik ez izatea da asmoa, baina, jakina, igarri igartzen da. Botiken berrordainketa indarrean dago —baita diru ahalmen urria duten erretiratuentzat ere—, etorkinei osasun arta ukatzen ari zaie, eta bekak lortzea gero eta zailago zaie ikasleei. Hezkuntzan ikasle ratioak handitzen ari dira, irakasleen eta gainerako langileen murrizketa etengabea da, eta duela ez asko hainbeste goratzen zen Osakidetza ere urruti dago garai bateko distiratik.

Esan liteke zuzenbideko estatu soziala amildegiaren ertzean dagoela, bere oinarria, ezinbestez, eremu publiko sendo bat delako. Eta hemen indarrean dauden politikak justu kontrako norabidean doaz aspalditik.

Jaurlaritzak %21eko murrizketa egin nahi du bere ohiko gastuan —235 milioi euro—, eta, horretarako, %26 txikituko dute gobernuko eta bere menpeko erakundeetako egitura. 50 entitate desegingo ditu, eta erakunde handietan aginte postuetan egingo dituzte mozketak, Osakidetzan, hezkuntzan, EITBn eta beste hainbatetan. Kontuan eduki behar da erakunde horietan murrizketa handiak egin dituela Jaurlaritzak orain arte, eta, bereziki, behin-behinean ari ziren milaka langilek jasan dute guraize kolpea. Eta horrek, nola ez, eragin handia izan du, eta du, zerbitzuaren kalitatean.

Oraingo honetan ere behin-behineko langileekin zer gertatuko den ez du zehaztu Jaurlaritzak, baina okerrenaren zain egoteko arrazoirik ez zaie falta. Langile finkoei murrizketak ez diela eragingo esan du bakarrik Urkullu lehendakariak. Baina, zer gertatuko da, esate baterako, likidatu edo ezabatu behar dituzten entitate publikoetako beharginekin? Esate baterako, Bilbao Ria 2000k 26 langile ditu. Eta beste zalantza bat da nork hartuko duen bere gain desegingo dituzten erakunde horiek pilatutako zorra. Bilbao Ria 2000k, adibidez, ia 200 milioi euroko zorra dauka, urteetan norbaitek Bilboko hirigintza itxuraldatzearen harira egin duen kudeaketa ekonomiko eskas baten adibide.

Esanguratsua da Jaizkibiaren kasua ere. Pasaiako badiaren eraberritzea eta kanpoko portua eraikitzea ziren bere helburu nagusiak. Ez bat ez beste egin gabe desegingo dute erakundea. Zenbat diru bota den alferrik iraganean estrategikotzat eta gaur egun faraonikotzat jotzen duten kanpoko portua aitzakiatzat hartuta.

Hezkuntzan ere ez dira falta kezkatzeko motiboak. Eta Haurreskolak partzuergoaren kasua nabarmentzekoa da. Izan ere, desegiteko bidean jarri du gobernuak, Espainiako Gobernuaren tokiko entitateen legea aitzakiatzat hartuta.

PNV

50 entitate desegingo dituzte orain. Galdera da zer dela-eta sortu duten hamarkada hauetan horrenbeste egitura. Zertarako sortu ziren, beharrezkoak ez baziren, eta zergatik iraun dute horrenbeste?

Eta gauza bera esan liteke goi karguei buruz. Zergatik behar izan da orain arte hainbeste goi arduradun, eta zer dela-eta behar izan duten hainbeste denbora gutxitzen hasteko. PSE-EEri egoeraren arduraren zati bat leporatu dio Urkulluk, eta izango du ardura zati bat, Lopezen gobernuaren aldian ez ezik beste aro luze batzuetan ere egon delako Jaurlaritzan Lopezen alderdia. Baina norbaitek bereziki marraztu baldin badu Jaurlaritzaren egitura 30 urte hauetan EAJ izan da. Eta hark indarrean jarritako politika zehatz baten amiltzea igar daiteke plan honen atzean.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s