“EZ DELA INONDIK INORA GURE ERRUA IZANGO”

Posted: 2013/07/09 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

ETXERATEkainean zehar espetxeetan eta espetxeetatik kanpo emandako gertaeren berri ematen duen Etxeraten hilabetekaria:

Gure senide eta lagunek espetxeetan bizi duten egoera okerrera egiten ari da egunez egun. Gauza txiki eta handien bitartez, espetxeetan egunerokotasunean tenkatze bat nabari da. Bisiten inguruko murrizketak, urteetan lortutako zenbait baldintza galtzea, miaketa zorrotzak, patiora ateratzeko sakabanatzea, ikasketak burutzeko arazoak… behin eta berriz errepikatzen ari dira, espainiar nahiz frantziar estatuetako espetxeetan. Eskubideak guztiz urratzen zaizkie, eta eurak fisikoki eta psikologikoki zapaltzen saiatzen dira.

Eta bitartean espetxetik kanpo ere jasotzen dugun jazarpenak eta eskubide urraketak ez du etenik. Ekainaren 15ean bertan gure senide eta lagun diren iheslari politikoek ekitaldi hunkigarri eta indargarri bat egin zuten Miarritzen, bertan eurek konponbideari begira duten konpromisoa ere azaldu zuten. Baina, honen aurrean jaso duten eta jaso dugun erantzuna argia izan da. Egun gutxian hiru atxiloketa izan dira, eta senide eta lagunok oso kezkatuak gaude jarrera honekin. Garai berri hauetan, gure senide eta lagunekiko atxiloketa hauekin eta jazarpen honekin jarraitzea ezin dugu ulertu, eta atxiloketa hauen aurka agertzen gara. Gure senide eta lagunak etxean nahi ditugu!

Aipatu erasoak behin eta berriz errepikatzen ari dira bai espetxean eta baita ihesean dauden gure senide eta lagunen aurka, baina, baita zuzenean gure aurka ere. Zeren Angel Yuste, espetxeko Espainiako Espetxe Erakundeetako idazkari nagusiak, ekainaren 25ean, Espainiako Kongresuko Barne Gaietako Batzordean egindako adierazpenak gure aurkako eraso zuzena izan dira. Izan ere, Yustek sakabanaketaren ondorioz izaten diren istripuen ardura bisitetara joaten garen senide eta lagunon gainean jarri zuen.

Adierazpen hauek oso larriak iruditzen zaizkigu Etxerat osatzen dugun senide eta lagunoi. Baina, bestalde oso argigarriak diren adierazpenak dira. Sakabanaketa senide eta lagunon aurkako mendekuzko diseinu batean sortua dela argi erakusten baitu. Euren bizia errepidean galdu duten 16 senide eta lagunekiko eta euren gertukoekiko sentsibilitate falta izugarria erakutsi du. Etxeratek urte luzeak daramatza sakabanaketa salatzen, eta eragiten dituen ondorioak azaleratzen: heriotzak, gastu ekonomiko izugarriak, desgaste fisiko eta psikologiko latzak (zenbait kasutan osasuna galtzeraino…). Eta Yustek gure gain jarri du ardura.

ETXERA

Bada Yuste jaunari argitu behar diogu guk, senide eta lagunok, espetxean preso dauden gure gertukoak ikusteko eskubide osoa dugula, zeren eskubide hori badugu. Eta gure senideek ere gurekin komunikatzeko eskubide osoa dute. Sakabanaketarekin urratzen zaigun eskubidea, behin eta berriz urratzen zaizkigun eskubideen arteko bat. Bestalde, argi utzi nahi diogu guk gure senide eta lagunak bisitatzen jarraituko dugula, baina, errepideetan gertatzen denaren ardura, ez dela inondik inora gure errua izango.

ETXERA2

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s