ZUIA EUSKARAZ 2013

Posted: 2013/06/15 in ZUIA

Urtero bezala, ekainean zehar ZUIA EUSKARAZ ekimenak hartuko du protagonismoa.

Aurtengo gaia, “ZUIA, MENDE BAT ATZERA” da. Denboran salto bat egingo dugu, eta XX. mendearen hasierako Zuia gogoratu.

Egitarauaren berri jakin nahi baduzu, begiratu Euskara Zuian web orrian, edo gure web orriaren agenda atalean.

Animatu, eta gozatu!

zuia euskaraz

Zuia Euskaraz 2013: Mende bat atzera!!

 
Ekainean sekulako mugimendua egoten da Zuian: azkeneko urteotan inguru honetan ibili denak, ederki daki hori…
 
ZUIA EUSKARAZ ekimenak hartzen du protagonismo osoa. Euskara, uda giro etorri berriarekin batera, kalera ateratzeko saiakera izaten da urtero urtero Zuiako Udalak, Bidabarri euskara elkarteak eta Zuiako gau eskolak (AEK) egiten dutena.
 

Joan den ostiralean (ekainaren 7an) hasi bazen ere, oraindik garaiz zaudete hilabete osoan zehar egongo diren ekitaldiekin gozatzeko. Aurtengo gaia, erraza eta ederra: ZUIA, MENDE BAT ATZERA. XX. mende hasierako Zuia gogoratu nahi dute antolatzaileek, euskarak beste presentzia bat zuen garaia, bizimodua ezberdina zen garaia. Beheraxeago duzue egitarau osoa. Gozatzera!

zuia euskaraz

 

 EGITARAUA:

Ekainak 7, ostirala
 
18:30-20:30
Herriko plazan
KULKI. Umeentzako herri kirol eta jolasak
 
 
20:00
herriko plazan
ARDO DASTAKETA
 
Zenbait ardoren ezaugarriak ezagutu, ardoa nola dastatu…
 
Ekainak 14, ostirala
 
20:00
Herriko plazatik hasita
BERTSO-DANTZA POTEOA
 
Ekainak 21, ostirala
 
Iluntzean
Murgiako tabernetan
PINTXO-LEHIAKETA
CONCURSO DE PINCHOS
 
Aukeratu gustukoen duzuna, eta bozkatu tabernan bertan!
 
Ekainak 21, 22 eta 23, asteburu osoan zehar
 
Dekorazio-lehiaketa Zuiako denda eta tabernetan. Gaia: Zuia, mende bat atzera
 
 
Ekainak 22, larunbata
 
16:30etik aurrera, herriko plazan
 
ZUIAKO KOADRILAKO GAZTE ASANBLADEN ARTEKO I. BERBAPIKEA
 
Ekainak 23, igandea. SAN JUAN BEZPERA
 
ZUIA EUSKARAZ eguna
 
 
11:00  
 
MEZA ABESBATZAREKIN, LATINEZ eta euskaraz, elizan
 
 
 
11:30
 
Suziri-jaurtiketa eta festaren hasiera
 
 
Putxe-partida, meza-irteeran
 
 
 
12:00  
ORAIN DELA MENDE BATEKO KALEJIRA, dantzariek, trikitilariek, gaitariek, Txurrutxeta erraldoiak… lagunduta.
Elizaren atarian hasi, eta Bea-Murgia plazan bukatu.
 
 
GOIZ OSOAN ZEHAR
 
Herriko artisauen postuak
 
 
PISZINETAN
 
15:00  
LANDA BAZKARIA 
 
Bakoitzak bere bazkaria eraman, eta elkarbanatu egingo dugu!
 
 
16:30
 
BENTAZAHARREKO MUTIKO ALAIAK (kantua eta dantza!!)
 
 
HERRIKO PLAZAN
 
20:30
 
DANTZA PLAZA
 
22:00
 
SAN JUAN SUA
 
Jatekoa eta edatekoa egongo da!
 
 
23:00
 
MARISKAL DJa

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s