SAKABANAKETA POLITIKOARI PLANTO

Posted: 2013/06/08 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Sakabanaketa politikari planto, espetxean eta Ordezkaritzan

 

HERRIRA18

Josune Arriaga berriz urrundu ez dezaten Iruñeko espetxearen atean kateatu ziren atzo bi lagun. Bi ordu geroago eserialdia egiten zuten Gobernu espainolaren Ordezkaritzaren aurrean, Ventura Tomeren egoera ere salatzeko. Orotara, bederatzi atxilotu izan ziren. «Espetxe politika hau onartezina da eta planto egiten du», azaldu zuen Herrira mugimenduak.

p014_f01_148x108.jpg

Josune Arriaga presoa Iruñetik berriro ez aldentzeko protestak indar berria hartu zuen atzo. Goizean, bi lagun Iruñeko espetxearen atean kateatu ziren, kartzela blokeatu, eta Arriaga berriz Topasera ez eramateko aldarrikatzeko. Ordu pare bat geroago, elkarretaratzea egin zuten Gobernu espainolak Nafarroan duen Ordezkaritzaren atarian. Zazpi lagun lurrean eseri ziren, eta Polizia espainolak identifikazioa eskatu zienean emateari uko egin zioten. Komisariara eraman zituzten atxiloturik, kartzelan kateatu zirenekin egin bezala.

Topasetik Iruñera ekarri zuten joan den astean Arriaga, gaixo larria pairatzen duen ama ikustera. Amak duen gaitza dela-eta, ezin du bidaiatu, eta hamar urte ziren elkar ikusten ez zutela. Orain, berriz Topasera bidaliko duten arriskua du Donibaneko presoak. Arriagarekin egiten ari direna «izugarrizko krudelkeria» dela esan zuen Herrirako eledun Imanol Karrerak.

 

Arriaga eta Tome

Arriagaren kasua ez ezik, Gobernu Ordezkaritzan egin zen protestan Ventura Tomeren egoera ere salatu zuten. Murtziako espetxean dagoen Tafallako presoak prostata minbizia du, eta eskuburdinak lotuta egin behar izan du erradioterapia tratamendua, Etxeratek salatu zuenez. «Konponbideak nahi ditugu, ez eskubide urraketak», oihukatu zuten, poliziek eskuetan sakabanaketaren kontrako zituzten kartelak kentzen zizkieten eta atxiloturiko zazpi lagunak autoetan sartzen zituzten bitartean.

HERRIRA5

Espetxeko protestan, ordu erdiz egon ziren sarrerako atera lotuta. Polizia espainola iritsi eta kateak moztu zituen, ekintzaren berri emateko bertaratu ziren kazetariak identifikarazi eta gero. Ondoren, protesta burutu zuten bi lagunak bi autotan sartu eta komisariara eraman zituzten.

«Ez dago arrazoirik Josune Arriaga etxetik urruntzeko, ez eta minbiziaz eri dauden pertsonak berriz giltzapetzeko ere. Ez dago inolako arrazoirik salbuespen neurriei eusteko», nabarmendu zuen Herrira-k.

Hori dela-eta, planto aktiboa egiteko deia egin zuen Herrirak. «Espetxe politika hau onartezina da eta izugarrizko sufrimendua sortzen du; aski da esan behar dugu, planto aktiboa egin beharra daukagu giza eskubideak urratzen diren bakoitzean», gaineratu zuen mugimenduak.

 

Bederatzi atxilotu

Ordezkaritzan atxiloturiko zazpi lagunak polizia-etxean identifikatuak izan ostean libre utzi zituzten. Espetxean atxilotutakoak, berriz, epailearengana bidali zituzten, gero askatzeko.

Arriagaren kasuan, Nafarroako Parlamentura eta Arartekoarengana jo dute, Gobernu Ordezkaritzako eta espetxe atariko protestak egin aurretik. «Ahal den guztia eginen dugu berriz urrun eraman ez dezaten, eta dei egiten diegu herritarrei, geldiarazten saia gaitezen denon artean. Horrekin batera, guztion laguntza eskatzen dugu Ventura Tome lehenbailehen Iruñera ekar dezaten», esan zuen Karrerak atxilotua izan aurretik, bide horretan euskal jendartearen laguntza eskatu zuelarik.

 

HERRIRA ERLOJUA

 

Alertan de la situación de los presos enfermos ante la ONU

La organización Centro Europa Tercer Mundo (Cetim) intervino ayer, mediante una declaración oral, ante el 23º periodo de sesiones del Consejo de Derechos de Humanos de la ONU, con sede en Ginebra, destacando su preocupación por la situación que padecen los presos vascos que padecen enfermedades graves, según informó Behatokia.

Cetim, que tiene estatus consultivo ante la ONU y con sede en Ginebra, recoge su preocupación por los presos enfermos y denuncia los casos de Xabier López Peña y Ángel Figueroa. Por ello, reclama al organismo internacional que exhorte a los gobiernos español y francés a que pongan en libertad inmediatamente a los presos que padecen enfermedades graves e incurables, «ya que la negativa a liberar a los presos gravemente enfermos va contra la dignidad humana y viola su derecho a la salud». Pide acabar con las medidas excepcionales.

En defensa de los presos, ayer hubo concentraciones ante Sabin Etxea 90 personas en Bilbo, Algorta 102, Iruñea 250, Barañain 33, Bergara 41, Oñati 65, Zornotza 82, Amurrio 50, Etxarri Aranatz 72, Durango 72, Bera 20, Lekeitio 123, Beasain 42, Mutriku 55, Getaria 35, Lizarra 31, Deba 36, Ondarroa 121, Lazkao 60, Ugao 55, Agurain 45, Zarautz 112, Tafalla 30, Lizartza 34, Zizur 22, Elgoibar 52 y Orereta 134.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s