GURE ESKU DAGO!

Posted: 2013/06/08 in INDEPENDENTZIA

“Euskal Herria nazio bat da eta euskal herritarrei dagokie etorkizuna erabakitzea”

 

 

gure esku dago

 

2014ko ekainaren 8an Durango eta Iruñea artean giza katea egingo du Gure Esku Dago ekimenak. 130 kilometro izango dira, eta 50.000 herritar bildu nahi dituzte. “Erabakitzeko eskubidearen alde Euskal Herrian lan egingo duen ekimena” gaur goizean aurkeztu dute. Flandria, Eskozia eta Kataluniarekin batera eskubide horren aldeko sarea osatuko dutela ere iragarri dute.

 

gure esku dag

Txalaparta doinuekin hasi da goizeko 11:30ean Gure Esku Dago ekimenaren aurkezpena. Irunen bildu dira hainbat lagun, tartean, musikariak, abeslariak, irakasleak, langileak eta langabetuak, “jatorri politiko eta eremu askotako herritarrak”, adin guztietakoak. Aurkezle lanetan aritu dira ekimenaren hiru ordezkari, besteak beste, Anna Arque, Ion Telleria eta Urtzi Urrutikoetxea, baina horretan ere hainbat lagunek parte hartu dute.

Erabakitzeko eskubidearen alde dauden lagun guztiak saretu nahi dituztela esan dute: “Herria denona da eta denoi datorkigu eraikitzea”. Horregatik, erabakitzeko eskubidearen alde bildu nahi dituzte ez bakarrik euskal naziotasuna sentitzen dutenei, baita espainiar eta frantses sentitzen direnak ere. “Nazionalitate asko dago eta denok osatzen dugu herri hau”. Euskal Herria nazioa bat da eta etorkizuna erabakitzeko eskubidea du, eta hori euskal herritarrei dagokie erabakitzea.

Aurkezpen bideoan diotenez, “erabakitzeko eskubidearen alde Euskal Herrian lan egingo duen ekimena”. Eta 2014ko ekainaren 8an Durango eta Iruñea artean giza katea egingo dutela jakinarazi dute.

Hainbat harri-jasotzaiek ere parte hartu dute aurkezpenean, bakoitza bere bolarekin igoaldi bana txandaka eginez. Une horretan aurkeztu dute ekimenaren irudia, eta han bildutakoen txalo zaparrada jaso du ekimenak.

gure esku gago

Nazioartean ere bai

Hala ere, Euskal Herrian aritzeaz gain, Flandria, Eskozia eta Kataluniarekin batera erabakitzeko eskubide horren aldeko sarea osatuko dutela esan dute antolatzaileek. Urte esanguratsua izango da hori Europan autodeterminazio eskubidearen alde.

Irailaren 18an Eskozian erreferenduma egingo dute Erresuma Batutik atera edo ez erabakitzeko. Katalunian ere urte hori jomugan dutela ari dira independentziaren aldeko erreferendum baten alde.

Kultur eragile ugarik hartu dute parte kantan

Orain dela bi aste aurkeztu zuten egitasmoa. “Gure etorkizunaz erabakitzeko dugun aukera, beharra eta legitimitatea gizarteratu eta bultzatzeko garaia da”, esan zuten orduan. Hainbat lagunek sustatu dute, eta jada jaso du babes zabala. 100 artista inguruk hartu dute parte ekimenaren kantan.

Kirmen Uribek idatzi ditu Gure Esku Dago plataformarako espresuki egindako kantaren hitzak. Kepa Junkerak eta Eñaut Elorrietak eman diote doinua. Jo eta kantatu, Euskal Herriko mota guztietako 23 musikarik egin dute, besteak beste Antton Valverdek eta El Drogasek.

gureeskudago

Ficoba acoge la presentación de Gure Esku Dago

 

La dinámica Gure Esku Dago busca impulsar el derecho a decidir entre la ciudadanía con iniciativas distintas que está presentado este mediodía en Irun.

 

20130608_gureesku

La dinámica Gure Esku Dago ofreció una rueda de prensa hace un par de semanas para dar a conocer la iniciativa y este sábado se ha presentado en sociedad en Ficoba de Irun.

Músicos, cantantes, profesores, obreros y parados se han dado cita en un acto en el que también se va a presentar la banda sonora de la dinámica a favor del derecho a decidir.

Las tres bases que sustentan Gure Esku Dago son que Euskal Herria es una nación, tiene derecho a decidir, y la ciudadanía es la protagonista.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s