ZUIAN ERE D EREDUA!

Posted: 2013/05/20 in HEZKUNTZA

Murgiako gurasoek salatu dute ezin dituztela seme-alabak D ereduan matrikulatu

D ereduan ikasi ahal izateko umeek autobusez Izarrara joan behar dutela jakinarazi dute, Murgiatik zazpi kilometrora.

Eusko Jaurlaritzari eta Arartekoari bilerak eskatu dizkie Behatokiak.

MURGIA

Murgiako hainbat gurasok jakinarazi dute seme-alabak ezin dituztela D ereduan matrikulatu. “Onartezina da, hiru hamarkadaren ondoren, Araban, norberaren herrian, D ereduan ikasteko eskubidea urratzea”, salatu du Hizkuntza Eskubideen Behatokiak.

Natxo Ruiz aitak esplikatu du gurasoen egoera, eta “ulergaitza” egiten zaiela azaldu du. Agerraldia egin dute gaur eguerdian, Gasteizen, salaketaren berri emateko.

“Gure semea euskalduna izatea nahi dugu, euskarak ateak irekiko dizkiola badakigulako, euskaraz jakinda lana eskuratzeko aukera gehiago izango dituelako”, zehaztu du Ruizek.

Urte hasieran semearen aurrematrikula egitera joan ziren, Murgiako Virgen de Oro eskolara. Orduan jakin zuten ezingo zutela nahi zuten ereduan matrikulatu. “Zuzendariak azaldu zigunez, gure semeak D ereduan ikastea nahi badugu Izarrara joan beharko du”.

Urteak dira arazo hori dutela gurasoek Murgian; D ereduan ikasi nahi dutenek Izarrara joan behar dute, eta Murgiatik zazpi kilometrora dago herri hori. Murgiako eskolan B eredua eskaintzen dute, “soilik”, Garbiñe Petriati Behatokiko zuzendariak azaldu duenez. “Ez dugu ulertzen”, erantsi du Ruizek.

Datu zehatzik ez duten arren, gaur-gaurkoz 40 ume baino gehiago Izarrara doazela jakinarazi dute; beste hainbat Gasteizko ikastetxeetara joaten direla ere azaldu dute. 

Behatokiarengana jo zuten Murgiako gurasoek, laguntza eske. Behatokiak dokumental labur bat egin du, gurasoen egoera aurkezteko.

Petriatik gogorarazi du euskaraz jakiteko berme bakarra D eredua dela, eta datorren ikasturterako eredu horri ezartzea galdegin du.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin, Arartekoarekin eta beste zeinbat eragileekin bilduko dela jakinarazi du, eta Eusko Legebiltzarrera jotzea ere aztertzen ari da Behatokia. 

Beste herri batzuetan ere D ereduan matrikulatzeko zailtasunik baldin bada, Behatokiarekin harremanetan jartzeko eskatu du Petriatik.

MURGI

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s