EKARPENA ETA KONPROMISOA

Posted: 2013/05/20 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

“Gehiengoaren adostasunetik gehiengoaren ekintza sozialera” igaro nahi du Herrira-k

Joan den larunbatean 200 plazatan baino gehiagotan eginiko mobilizazioek sortutako “protesta mosaiko handia” nabarmendu, eta parte hartu zuten herritarren “ekarpena eta konpromisoa” txalotu du mugimenduak.

HERRIRAGAUR

Iragan larunbatean 230 herri eta auzotan baino gehiagotan euskal presoen eskubideen alde eginiko elkarretaratze eta ekinaldien inguruko balorazioa egin du gaur Herrira mugimenduak.

“Protesta-mosaiko handia” sortu zela nabarmendu du Ane Zelaia mugimenduko eledunak, eta parte hartu zuten milaka herritarren “ekarpena eta konpromisoa” goraipatu du: “Eguraldi txarraren gainetik Euskal Herri osoko plazetara atera ginelako preso politikoen giza eskubideen alde”.

“Aurrerantzean, salbuespen neurrien amaieraren aldeko borondateak batzen jarraitzea dugu helburu, eta Herrira-rentzat benetan garrantzitsua da hiri, herri eta auzoetan egiten ari garen lana”, adierazi du Zelaiak. Mugimenduak uste du Frantziako eta Espainiako gobernuek ez dutela nahi presoen sakabanaketa amaitzea, ezta gaixo dauden presoak aske uztea ere, eta “oso kezkagarritzat” jo du bien jarrera: “Prozesua moteltzeaz edo konponbidea eta bakea urruntzen saiatzeaz gain, indarrean dagoen espetxe politikak ondorio itzulezin eta tragikoak eragin ditzake edozein unetan”.

HERRIRA18

Hausnarketa prozesua

“Adostasun sozial hori gehiengoaren ekintza sozial bihurtzeko unea” dela azaldu du Zelaiak, eta helburu bat ezarri du: “Borondate horiek esparru guztietan antolatzea, eta neurri handiko mobilizazio prozesu bati ekitea, goiburu honekin: Giza eskubideak, konponbidea, bakea. Euskal presoak Euskal Herrira“.

Zelaiak jakinarazi du “hausnarketarako garai bat” ireki duela mugimenduak, herritarrekin, alderdiekin, sindikatuekin eta eragile sozialekin batera ekintzarako bide eta ekimen berriak bilatzeko. Hausnarketa horren barnean, aldebiko eta sektorez sektoreko bilerak burutzen ari dira hainbat eremutan.

Bestalde, bihar Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetzako Idazkaritzako lantaldearekin bilkura bat egingo dutela iragarri du Herrira-k.

HERRIRA188

HERRIRA1888

HERRIRA18888

HERRIRA188888

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s