“IKUSKIZUN TRISTE ETA PENAGARRIA”

Posted: 2013/05/15 in errepresioa

Ondarroako «ikuskizuna tristea eta penagarria» dela dio Mintegik

EH Bilduko eledun Laura Mintegik Ondarroan bizitako «ikuskizun triste eta penagarria» salatu du eta Ertzaintzari gogoetarako deia egin dio.

Estefania Beltran de Herediaren deia jaso du goizeko 06.30ean, Polizia autonomikoaren interbentzioa «bortizkeriarik gabekoa» izango zela ohartarazteko.

 
Int000006007

Euskadi Irratian egindako elkarrizketan, Mintegik adierazi du «bukatu dela indarkeriaren denbora» eta gizarteak «orokorrean, siglen gainetik, bakea nahi duela». Ildo horretatik, «atxiloketen fase honekin amaitzera» deitu du.

EH Bilduko eledunak Ertzaintzaren jarrera deitoratu du, «herria zaindu beharrean, Euskal Herrikoa ez den beste botere bati erantzuten dio» eta bere buruari galdetu dio «norena den Ertzaintza» eta «nori zor dion fideltasuna», ala «Espainiak sortutako polizia den».

«Euskal Poliziak agindu espainolei jarraitzen die, botere espainolari, eta jendeak ez du hori ulertzen. Nahikoa dela esan du herriak, atxiloketen aroa amaitu dela. Ertzaintzak gogoeta egin behar du nori kasu egin erabakitzeko, noren agindupean egon behar duen, nor den bere nagusia», nabarmendu du.

Infozazpi Irratian ere izan da Laura Mintegi. Bertan adierazi du Lakuako Segurtasun sailburu Estefania Beltran de Herediaren deia jaso duela goizeko 06.30ea. «Bortizkeriarik ez erabiltzeko kontsigna» baliatuko zutela adierazi dio eta gauza bera eskatu dio Mintegiri. «Guk argi esan diogu hemengo erresistentzia desobedientzia pazifikoa dela. Batzuk saiatzen ari dira baina egia da ezin dituztela ertzain guztiak kontrolatu», esan du.

Kontseilariaren hutsunea

Ondarroako alkate Argi Ituartek, bere aldetik Urtza Alkortaren atxiloketa salatu du, «lan politikoagatik bost urteko espetxe zigorra» ezarri baitzioten eta, «froga bakar gisa autoinkulpazioa hartuta».

Alderdi politiko zenbaitetako zuzendaritzaren babesa eskertu du alkateak, baina Beltran de Herediaren presentzia «faltan botatzen» duela esan du, nahiz eta gonbidapen zintzoa jaso.

zauritu_ugari

zauritu_ugari

ertzaintza_zubian

ertzaintza_aske_gunean

herritarrak_zubitik_ateratzen_hasi_da_ertzaintza

alkorta_aske_gunera_heldu_denean

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s