“GURE ELKARTASUNA URTZA ALKORTARI”

Posted: 2013/05/15 in berria

LAB, ESK, STEE-EILAS, HIRU eta EHNE sindikatuok Ondarroan gertatutakoa salatu eta gure elkartasuna adierazi nahi diogu Urtza Alkortari

 

Lehenik eta behin, gaur goizean Ondarroan gertatutakoa salatu nahi dugu eta Urtza Alkortari eta bere senide eta laguneei gure besarkada beroena helarazi nahi diegu. 

Gaur goizean Ertzantzak izandako jokaerak krudelki gogora ekarri dizkigu iraganeko argazkiak. Euskal Herrian, euskal jendartearen eta bertako eragileen gehiengoa aro berri bati ateak irekitzen ari diren bitartean, beste batzuk, Ertzantza-Urkulluren Gobernuak eta Madrilgo Gobernuak iraganeko errezetekin tematuta jarraitzen dute.

Euskal Herrian hilabeteak pasa dira fase politiko berria ireki zenetik. Euskal jendarteak hainbatetan desiratu izan duen eszenatokian kokatu garen honetan, baina, zoritxarrez, Madrilgo Gobernuaren jarrera inmobilistarekin eta Urkulluren exekutiboaren diskurtso epelarekin egin dugu topo.

Urkullu jaunak badaki gaurko argazkiak eta Aietekoak bateraezinak direla; Urkullu jaunak badaki gaurko argazkiak ez duela Euskal Herriko jendartearen gehiengoaren babesa, ireki den eskenatoki itxaropentsuaren aurrean jarrera oztopatzailea erakusten duelako. Euskal Herriko jendarteak hautestontzien bidez bidez mandatua agindu zion Urkullu jaunari, Euskal Herrian irekitako prozesuan sakondu eta abiadura eman ziezaion. Gaur jazotakoak, ordea, kontrako norabidean kokatzen gaitu.

Urkullu jaunak behingoz erabaki behar du prozesuaren alde egiten duen edo Rajoyren esanetara jarraituko duen.

Euskal Herriko gazte independentistekin gertatzen ari dena ezin dugu onartu. Tamalez azken hilabetetan gaurko moduko atxiloketak errepikatzen ari dira. Gaurkoaren moduko erabakiekin espainiar Estatuak gaztedia independentista desaktibatzeko nahiarekin jarraitzen du, jakitun baita, gazteria izan dela, eta egun ere badela, herri honen motore garrantzitsua eta etorkizuna. Erabaki horietan euskal gatazkaren konponbidea oztopatzea beste asmo eta helbururik ez dago.

Euskal Herrian bizi dugun aro berriaren aurrean espainiar Estatuak, espainiar Gobernuak eta noski Gasteizeko exekutiboak jada buru-belarri aritu behar lukete garai berriak eskatzen dituen erantzun moldeak bilatzen eta jorratzen. Baina, halako eskaintza batetik urrun, errezeta zaharretan tematuta jarraitzen dute. Bake prozesuari, gatazkaren konponbide demokratikoari berriro galga jarriz.

Espainiar Gobernuari nahiz EAJri dei egiten diegu, euskal gaztediaren kontrako jazarpena eten, eta has daitezen behingoz, garai berriek eskatzen duten moduan erantzuten. Herri honetan gatazkaren konponbide demokratikoaren aldeko aldarria gero eta ozenagoa da. Herri honek ez du onartuko bere oraina eta etorkizuna gartzelaratzerik.

Euskal Herrian, 2013ko maiatzaren 15ean

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s