HERRI URRATS, 30 URTE

Posted: 2013/05/12 in Euskara

Martxan da Herri Urrats

Ipar Euskal Herriko ikastolei laguntzeko besta Senperen ospatuko da igande honetan.

Kanboko Xalbador kolegioa laguntzeko baliatuko dute 30. urteurrena betetzen duen Herri Urrats jaialdia.

20130512_urratas

Xalbador kolegioaren eraberritze proiektua finantzatzea izango du helburu aurtengo Herri Urrats jaialdiak. Hain zuzen, Kanboko kolegioko Nere Pentzea etxea erosteko jaio zen Herri Urrats 1984an. Hortaz, biek batera betetzen dituzte urteak.

Orain, kolegioa bere oinarrietatik berregiten ari da Seaska, eta horretarako bultzada emanen dio lakuaren inguruko ospakizunak, iazko edizioan bezala.

Gezurra badirudi ere, Senpereko aintziraren inguruan bazen besta honetan sekula erabiltzen ez zen espazio bat: hondartza. Eta bertan irudikatu dute aurten txoko berri bat, hitz jokoa eginez «Hordantza» izena jarri diotena, dantza emanaldietarako lekua izanen baita Zuberoa gunean, uharte ttikiaren parean, kokatutako agertokia.

30. urteurrena ospatzeko, zazpi probintzietako dantza taldeak gonbidatu dituzte, eta hauek etorriko dira: Lapurdiko Arbonarrak, Nafarroa Behereko Garaztarrak, Zuberoko Kautere Balet, Gipuzkoako Kemen, Nafarroako Ortzadar, Bizkaiko Andramari eta Arabako Algara. Dantza tradizionalak eta sorkuntzak ekarriko dituzte.

Bertze haur txoko handi bat

Orain arte dantza emanaldiak Gipuzkoa gunean egiten ziren, baina jaia prestatzen ari diren langileek kontatu dutenez, bertze haurren txoko handi bat muntatzeko erabiliko dute toki hori. Urteotan, haurren txokoaren arrakasta, bumeran baten gisan, bere aurka itzuli dela ikusi dute: bertako ekintzek hainbertze ume erakartzen dituztenez, azkenean gainezka egiten du espazioak. Horregatik, duela urte batzuk Lapurdi gunean ttikientzako jolas gehiago jarri zituzten, eta harrera onak animatuta bertze urrats bat egin dute, gune berri bat sortuz, bertzeren artean, Irrien Lagunekin.

Berritasun horietaz gain, edalontzi berrerabilgarriak eskainiko dituzte lehendabizikoz, zaborren bilketa selektiboari «indar berezia» emanen diote eta euskoa erabiltzen ahalko da jantzien salmenta standetan.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s