HERRI HARRESIA ONDARRUN

Posted: 2013/05/12 in errepresioa

Herri harresiari tinko eusteko deia egin dute Ondarroan

Ondarroan osatutako herri harresian parte hartzen ari diren lagunek adi egon eta Ertzaintzak Urtza Alkorta atxilotzeko aprobetxa ditzakeen momentuetan zumardira bertaratzeko deia egin dute.

Bestalde, Gernikako Akordioko sinatzaileek deituta, babesa agertu diote Alkortari, herriko kaleetan barrena eginiko manifestazioarekin.

20130511_urtza

Jendeak emandako erantzunarekin pozik agertu diren arren, arratsaldean eginiko asanbladan, arreta ez galtzeko deia egin dute Ondarroako Aske Gunean.

Lakuako Segurtasun sailburuak esan du Ertzaintza Urtza Alkorta atxilo hartzeko une egokiaren zain dagoela eta, hitzok aintzat hartuta, une horiek identifikatu –igande eta astelehen gaua, batik bat– dituzte Ondarroako zumardian bildutakoek, eta momentu horietan bertaratzeko deia egin dute.

ETAri laguntza ematearen akusaziopean, bost urteko espetxe zigorra ezarri zioten otsailean eta, iragan apirilean, bere burua espetxean aurkezteko agindua eman zuten. Agindu horri uko egin dionez, bi aldiz saiatu da Ertzaintza Alkorta atxilotzen, baina ez dute etxean aurkitu.

Ostiral eguerdian Aske Gunean agertu zen Alkorta eta konponbide garaian kartzelak hustu behar direla aldarrikatu zuen. Arratsaldean, manifestazioa egin zuten Ondarroan eta 150 lagun inguruk pasa dute han lehen gaua.

Goizean, hitzaldia eskaini du EH Bilduko parlamentari Julen Arzuagak eta ordubatean Gernikako akordioak deitutako mobilizazioekin bat egin dute. Ehunka lagunek parte hartu dute mobilizazioan eta Alkortari beren elkartasuna adierazi diote.

Ertzaintzaren helikopteroa bueltaka ibili da eta komisaldegian ohikoan baino polizia gehiago daudela zabaldu dute sare sozialetan. Lakuako Segurtasun sailburu Estefania Beltran de Herediak Alkorta «une egokian» atxilotuko dutela esan du.

150 lagun inguruk parte hartu dute bazkarian, eta ondoren, akrobazia tailerra egin dute. 

Kontzertuak hasi baino lehen, asanblada egin dute eta, batez ere, adi egoteko deia egin dute, Ertzaintzak Urtza Alkorta atxilotzeko unerik aurkitu ezin izateko.

Era berean, apurka-apurka datozen egunetarako egitaraua lotzen ari dira, herriko eta eskualdeko pertsonen parte-hartzea sustatuz.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s