EUSKAL HERRIAK BAKEA BEHAR DU

Posted: 2013/05/12 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Espetxeratu egin dituzte Frantzian atxilotutako sei ustezko etakideak

Gatazka konpontzeko «behin betiko urratsak» eskatzeko, elkarretaratzeak egin dituzte hainbat udaletxeren atarietan

«Helburu terroristako gaizkile taldeko kide» izatea egotzita espetxeratu dituzte

 

Parisko Auzitegi Bereziak espetxera bidali ditu Frantziako Poliziak Guardia Zibilarekin elkarlanean astearte goizaldean atxilotutako sei lagunak. ETAko kide izatea egotzita atxilotu zituzten Raul Aduna, Andoni Goikoetxea, Igor Uriarte, Julen Mendizabal, Ekhiñe Eizagirre eta Kepa Arkauz. Zehazki, ETAren hornitzaile taldeko izatea leporatu zieten.

Erakunde armatuak indarkeria baztertu eta armak uzteko asmoa azaldu duen arren, «terrorismo ekintzak prestatzea» eta «antolatutako talde armatuko kide» izatea egotzita, haiek seirak espetxeratzeko eskatu zion atzo Fiskaltzak Parisko Auzitegi bereziko epaileei, berri agentziek jakitera eman dutenez. Fiskalaren eskaera bete, eta seei «helburu terroristako gaizkile taldeko kide» izatea leporatu, inputatu eta espetxeatzeko agindua eman zuen.

Blois, Brive-la-Gaillarden eta Montpellier hirietan atxilotu zitzuten ustezko sei etakideak. 600 kilometroko eremuan hiru kolpe eman zituen aldi berean Frantziak, ohikoa ez duen gisako sarekada eginez. Ostegunean eraman zituzten Parisko inguruetan dagoen Terrorismoaren Kontrako polizia-etxe berezira, eta atxiloketa epea pasatuta, atzo eraman zituzten epaileen aurrera.

Atxiloketak Frantzian egin zituzten arren, Espainiako Barne ministroak ere eman zituen azalpenak asteartean, eta «ETAren hornikuntza adarraren muina» desegin zutela esan zuen Jorge Fenandez Diaz Barne ministroak. Zuloen kudeaketaz arduratzea egotzi zien Goikoetxeari eta Adunari, dokumentuak faltsutzea Eizagirreri eta Arkauzi, eta autoak lapurtzea Uriarteri eta Mendizabali. «Jarduera aktiboa» zutela esan zuen gainera Fernandez Diazek. Nolanahi ere, ez zuten eman atxilotuei atzemandako materialaren inguruko informaziorik. «Gutxienez arma bat» atzeman zutela besterik ez zuen jakinarazi Frantziako Poliziak.

Elkarretaratzeak

Atxilotuak espetxeratzeko aginduaren berri izan aurretik, elkarretaratzeak egin zituzten atzo eguerdian Euskal Herriko haibat udaletxe aurretan, konponbidearen alde. Euskal Herriak bakea behar du leloarekin egin zituzten elkarretaratzeak Gernikako Akordioaren sinatzaileek deituta. «Behin betiko urratsak» egin ditzaten eskatu zieten Espainiako eta Frantziako gobernuei auziaren konponbidea lortzeko bidean. Nazioarteko «eragile demokratikoei eta progresistei» ere eskatu zieten bakea gauza dadin eragiteko, Camino Saiz Eilaseko kideak gainerako eragileen izenean esan zuenez.

Espainiako eta Frantziako estatuek orain arte erakutsi duten jarrerak, ordea, ez du laguntzen bide horretan, eragile sozial, politiko eta sindikalek salatu dutenez. «Egunotako jarrerek, atxiloketek bezala, ez dute laguntzen bake agertoki bat finkatzen, eta horixe da hain zuzen euskal gizarteak eskatzen duena», esan zuenBakartxo Ruiz Bilduko parlamentariak Iruñean egin zuten elkarretaratzean. Ruizez gain Adonfo Muñoz ELAko idazkari nagusia ere izan zen Iruñeko elkarretaratzean.

Ruizen esanetan, «euskal gizarteak behin betiko bakea lortzeko konpromisoa berretsi du beste behin», eta «gobernuek borondate politikoa» izan beharko lukete, «konpromiso horrekin bat egiten dutela erakusteko».

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s