“AGINDUAK BETETZEN”

Posted: 2013/05/05 in errepresioa

Atristain eta Maizkurrena atxilotu ditu Ertzaintzak

Auzitegi Nazionalak ezarritako hamazazpi eta zazpi urteko zigorrak betetzeko espetxeratuko dituzte

Xabier Atristain eta Juan Mari Maizkurrena atxilotu zituen Ertzaintzak atzo, Espainiako Auzitegi Nazionalak ezarritako zigorra betetzeko. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzaren Donostiako polizia etxean aurkeztu zuen bere burua Atristainek, atzo, 14:15ean. Maizkurrena, berriz, Hernanin atxilotu zuten, 14:30 aldera, bere etxean. Lekukoek Naiz.info-ri azaldu diotenez, herenegun hainbat lagun gerturatu ziren Maizkurrenaren etxera, hari babesa agertzera, eta atzo eguerdian azaldu ziren ertzainak, «jende gutxien zegoen momentuan». «Aginduak betetzen» ari zirela azaldu zuten poliziek, lekuko horien arabera.

Espainiako Auzitegi Nazionalak otsailean epaitu zituen Atristain eta Maizkurrena, Ibai Beobide, Euri Albizu, Eider Zuriarrain, Miren Josune Balda, Jose Agustin Camacho, Adur Aristegi eta Jon Rosalesekin batera. Apirilaren 16an kaleratutako epaian, 17 urteko espetxe zigorra ezarri zioten Atristaini, ETAko kide izatea egotzita. Maizkurrenari, berriz, zazpi urtekoa, ETAri laguntzea egotzita. Auzi berean 20 urteko espetxe zigorra ezarri zioten Ibai Beobideri eta zazpi urte eta erdikoa Jose Agustin Camachori, Euri Albizuri eta Eider Zurriaraini. Zurriarain herenegun atxilotu zuen Ertzaintzak, Sondikan, lanetik irten ondoren.

Herrira mugimenduak, berriz, maiatzaren 18an Euskal Herriko plazak euskal presoen eskubideen alde betetzera deitu zuen atzo Iruñean egindako agerraldi batean. 600 aulki huts jarri zituzten udaletxeko plazan, «sakabanatuta jarraitzen duten presoak gogoratzeko». Nabarmendu zuten presoak «giza eskubideak urratzen dituen espetxe politikaren biktimak» direla, eta horrek «bakerako eta irtenbiderako bidea zailtzen» duela.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s