DENENTZAKO EZKONTZAREN ALDE

Posted: 2013/04/23 in IPAR EUSKAL HERRIA

Denentzako ezkontzaren alde

 

Apirilaren 23 honetan frantses legebiltzarrean iraganen den denentzako ezkontzarako lege proposamenaren azken azterketaren karietara, EH Baik neurri horri bere sustengua berretsi nahi dio. Eskubide berdintasun gehiagoren alde eramandako hainbat borrokaren gisan, LGBTena jendarte erronka nagusi bat da.

Preseski jendarte erronka bat denez geroz, horretaz iritzi ezberdinak adieraztea guziz normala da. Baina EH Bairen ustez, kezkagarria da iritzi horietarik zenbaitzuk deklarapen homofobo argi bilakatzea edota eraso bortitzak gertatzea. Beste eraso bat iragan da oraino joan den asteburuan. Zorionez Euskal Herrian holakorik ez bada gertatu azken aldi honetan, mota horretako hitz arbuiagarriak hemen ere zabaltzen dira eta Marc Aillet tokiko apezkikuak ere izpirituak berotzen ditu eremu publikoan berean. EH Baik fermuki salatzen ditu eta jendearen zein bere hautetsien erantzunkizunera deitzen du: ainitzetan hitz eta ekintza batzuren lurrean dira sortzen muturreko jarrera politikoak eta integrismo erlixiosoa.

Azkenik, EH Baik lege proposamen hori sustengatzen badu ere, alderdi sozialistak 2012an eskubide gehiagoren alde hartu beste engaiamenduak ez ditu ahanzten, geroztik jadanik baztertuak izan direlarik. Aipa ditzagun, besteak beste, etorkinen bozkatzeko eskubidea edota hizkuntz guttituena. EH Bairen aburuz, denentzako ezkontzaren lege horrek ez ditu oraindik irabazteko diren beste eskubideak kukutu beharko, eta alde horretatik ere gobernuak bere bilana goiz hala berant jendartearen aintzinean asumitu beharko du.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s