2013. URTEKO HIRUGARREN ISTRIPUA

Posted: 2013/04/22 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak
Bigarren Ibarra presoaren senideek jasan dute sakabanaketak aurten eragindako hirugarren istripua

Bigarren Ibarra presoaren senideek jasan dute sakabanaketak aurten eragindako hirugarren istripua

 

Apirilaren 20an, larunbatean, Bigarren Ibarra preso bilbotarraren alabak eta anaiak istripua izan zuten eguerdian. Gasteizen, Lopidanan beste auto bati pasatzen utzi behar zioten lekuan, auto bat kolpatu zuten. Ibarraren anaia ondo dago, baina, alabak mina hartu zuen gerrikoarekin eta toraxeko traumatismoa du.

Bisitara zihoazela izan zuten istripua. Bigarren Ibarra Monterroson (Lugon) dago preso.

Azkenean, zorionez bere senideek Monterrosora iritsi eta bisita egin ahal izan zuten.

Honakoa sakabanaketak 2013. urtean eragin duen hirugarren istripua izan da, eta istripu hauek 7 senide eta lagunek jasan dituzte.

Sakabanaketa martxan jarri zenetik 16 senide eta lagunek galdu dute bizia errepideetan. Istripu eta heriotza hauek sakabanaketaren ondorio zuzenetako bat dira.

Horregatik, bada garaia sakabanaketarekin amaitu eta euskal preso politikoak Euskal Herrira ekartzeko. Eta ez soilik euren eskubidea delako, baita gure eskubidea delako ere!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s