“HERRI HARRESIA INDARTZEA

Posted: 2013/04/20 in Gazte borroka

«Herri harresia» indartzea aldarrikatu dute epaiketa politikoak gelditzeko

Ehunka lagunek bat egin dute ostiralean atxiloturiko sei gazteei elkartasuna adierazteko antolaturiko martxarekin.

Bestalde, lau lagun atxilotu dituzte gaur goizean Donostian errepidea moztea egotzita.

20130420_herriharresi

Ostiral goizean atxilotutako Donostiako sei gazteen aldeko elkartasun ekimenek jarraipena izan dute gaur. Atzo arratsaldean milaka lagunek parte hartu zuten atxiloketak salatzeko deitutako manifestazioan eta gaur goizean Martutenera martxa egingo dute.

Hasiera batean atxilotuak Martuteneko espetxera eraman bazituzten ere, NAIZek jakin ahal izan duenez, sei gazteak Basauri eta Zaballako espetxeetan banatuta aurkitzen dira. Mikel Arretxe eta Oier Lorente Basauriko espetxean daude eta  Aitor Olaizola, Ekaitz Ezkerra, Egoi Alberdi eta Adur Fernandez Zaballan.

Sei gazteen atxiloketak salatzeko Martutenera martxa antolatu dute gaur goizean. Ehunka lagunek bat egin dute ekimenarekin eta parte hartzaileen artean auzi ezberdinetan auziperatuak eta epaiketaren zain dauden gazte independentistak izan dira.

Ibilbidea abiatu aurretik eserialdia burutu dute Bulebarrean. Aitziber Plazaolak hartu du hitza beste prozesu batzuetan auziperatutako gazteen izenean eta atzo atxiloturiko sei gazteak bezala beste hainbat gazte independentista aurkitzen direla epaiketaren zain gogoratu du.

Ildo horretan, «herri harresia» indartzen jarraitzearen beharra aldarrikatu du eta atxiloketak ekiditeko bidea dela. «Kaleak bete eta kartzelak husteko» garaia dela esan du.

Agerraldiaren ondoren, «euskal gazteria aurrera» oihukatuz abiatu da Martutenera martxa. Herri harresiaren ideia irudikatu nahi izan dute eta beste auzietan auziperatutako gazteak mobilizazioaren erdian kokatu dira.

Martxak ordezkari politikoen babesa izan du eta bertan izan dira Sortuko ordezkari Joseba Alvarez eta Gipuzkoako Aldundiko diputatuak diren Helena Frano, Garbiñe Errekondo eta Ander Rodriguez ere bertan dira.

Beste alde batetik, Lakuako Segurtasun Sailak ezagutzera eman duenez lau lagun atxilotu dituzte goizeko 8.00ak aldera Donostian. Jose Elosegi kalean, Mirakruz gainaren inguruan, errepidea kateekin moztea leporatzen diete.

Donostiako Amara auzoan ere hiriburura sartzeko Carlos I kaleko sarrera eten dute, protesta gisa.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s