BETE DEZAGUN ASKE GUNEA!

Posted: 2013/04/16 in Gazte borroka

Bete dezagun Aske Gunea!

 

 Duela aste bete Auzitegi Gorenak Donostiako 8 gazteren kontrako seina urteko kartzela zigorra eman ostean, astelehenean, gazte hauen aurkako atxilotze eta espetxeratze agindua ezagutu dugu. Ondorioz, gazteak edozein momentutan atxilotuta eraman ditzakete.

Bai epaia bera eta baita atxilotze aginduak eurak, konponbidearen bidean atzera pausu nabarmena dira. Espainiar Estatuak garai berriei errezeta zaharrekin erantzuten jarraitzen die. Euskal Herrian bertan ere, Estatu espainiarraren jarrera inmobilista eta errepresiboaren aurrean, Urkullu jauna morrontza lanetan dabil. Bere zakurrak herritarrak eta bereziki gazteak kolpatzera bidaliz.

Euskal Herrian bizi dugun gatazka politikoaren konponbidearen baitan urratsak eman ordez, errepresioaren, bortizkeriaren eta sufrimenduaren aldeko hautua egin dute, gatazka amaiezinaren aldeko apustua eginez. Bakeaz mintzo dira, baina euren praktika oso bestelakoa da. Hitzak haizeak eraman ohi ditu, ekintzekin berresten ez badira.

Donostiako gazte zigortuak proiektu politiko jakin baten alde lan politikoa egiteagatik kondenatu dituzte. Herri hau maite eta haren alde antolatzeagatik. Egun milaka gaztek egiten dugun moduan, Euskal Estatu Sozialista eta Feminista eraikitzen aritzeagatik. Izan ere, sistema faxita eta burges honetako agintariek beldur diote gazteon indar eta determinazioari. Guk haiei ez ordea. Parez pare izango gaituzte!

Atxilotze agindua jasota ere, Aske Guneak bere jardunaz darrai, gaurtik aurrera 24 orduz. Inoiz baino garrantzitsuagoa da beraz guztiok ahal dugun une oro bertan bildu eta parte hartzea. Goiz eta gau bete dezagun Aske Gunea! Guztion ardura da Donostiako gazteak babestu eta egoera larri honen aurrean herriz herri erantzutea.

 

Guztiok gara Donostiako zigortuak, guztiok Ekaitz, Adur, Aitor, Nahikari, Imanol, Oier, Mikel, Ekaitz eta Egoi!

Guztiok espainiar zein frantziar estatuen amets gaiztoa.

Euskal gazteri guztiaren aurkako erasoa da, erantzun dezagun guztiok beraz!

2013ko apirilaren 16an. ERNAI

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s