24 ORDUZ “ASKE GUNEAN”

Posted: 2013/04/16 in Gazte borroka

Aske Gunea beteta, zortzi zigortuei babesa adierazteko

Auzitegi Gorenak iragan astean berretsi zien seina urteko espetxe zigorra, eta haiek atxilotzeko agindua eman dute.

Edozein unetan atxilotu ditzakete zortziak. Donostiako Bulebarreko Aske Gunera joateko eskatu du Eleak mugimenduak.

Eguerdian elkarretaratzea egin dute. 

Donostiako zortzi gazte zigortuak atxilotzeko agindua eman du Espainiako Auzitegi Nazionalak, Eleak mugimenduak jakinarazi eta Ainhoa Baglietto abokatuak BERRIAri baieztatu dionez. Auzitegi Gorenak atzo zortzi berretsi zuen Auzitegi Nazionalak ezarritako seina urteko espetxe zigorra, eta atzo eman zuten atxilotzeko agindua. Edozein unetan atxilotu ditzakete.

Imanol Vicente, Nahikari Otaegi, Ekaitz Ezkerra, Aitor Olaizola, Adur Fernandez, Oier Lorente, Mikel Arretxe eta Egoi Alberdi zigortu zituen auzitegiak, Segiko kide izatea egotzita. Ekaitz Ibero, Igor Alvarez, Urko Pikaza, Asier Mariezkurrena, Unai Perez, Pello Lamarca eta Beñat Apalategi absolbitu egin zituen.

Donostiako Bulebarrean dagoen Aske Gunera joateko deia egin dute, “herri harresia eraikitzea delako gazteak eramaten ez uzteko bide bakarra”. Bertan dira zigortutako gazteak. Egunero, taldeka lagundu dituzte etxetik Aske Gunera eta handik etxera.

12:00etan elkarretaratzea egin dute Aske Gunean. 300 pertsona inguru elkartu dira, eta “Ez diegu utziko eramaten” eta “Desobedientzia, elkartasuna” oihukatu dute. Egun osoan zehar izango dira aurrerantzean gune horretan, lo ere gazte zigortuekin egingo baitute herritarrek.

24 orduz izango dira aurrerantzean Donostiako gazteak ‘Aske gunean’

 

Goizean jakin dute zortzi zigortuek atxilotze aginduaren berri. Albistea jaso bezain pronto, ‘Aske gunea’ 24 orduz mantentzeko erabakia hartu dute eta, orain arte bezala, programaturiko ekintza guztiak bere horretan mantentzea adostu dute.

20130416_donostia_gazteak

 

Goizean jakinarazi da Auzitegi Gorenak zigortutako zortzi gazteen kontrako atxilotze agindua. Albistea jakin bezain laster, sare sozialetan ziztu batean zabaldu da gazte donostiarrei babesa adierazteko deia. Eta erantzuna berehalakoa izan da. Jendetza bildu da Bulebarrean ezarritako ‘Aske Gunean’.

Hainbat erabaki hartu dituzte gazteek albistea jaso bezain pronto. Batetik, ‘Aske gunea’ 24 orduz mantentzeko hautua egin dute. Hori dela eta, herritarrei lo zakuak hartu eta Bulebarrera gerturatzeko deia egin diete.

Bestalde, orain arte bezala, programaturiko ekintza guztiak bere horretan mantentzeko erabakia hartu dute eta Ertzaintza gazteak atxilotzera bertaratu ezkero, «erresistentzia eta desobedientzia baketsurako» deia egin dute gazteek.

Era berean, herritarrei dei berezia egin diete «une gogor hauetan» zortzi gazteei babesa eskaini eta ‘Aske gunera’ bertaratzeko.

Egunero bezala, elkarretaratzea egin dute 12.00etan Bulebarrean. 600 pertsona inguru bildu dira gaurkoan eta Oier Lorente atxilotze arriskuan dagoen gazteak hartu du hitza. «Azken ahalegin bat» eskatu die bertan bildutakoei, jasotako elkartasuna eskertu ostean.

«Emozio sinestezinak» azalean albistea jaso ostean

Bertan izan da @iontelleria lankidea. Auzipetuak izan dira senide eta lagunei lasaitasuna helarazten aritu direnak direnak. Muxuak eta besarkadak nonahi eta, Aitor Olaizolaren arabera, «emozio sinestezinak» azalean.

Hunkituta daudela onartu du Olaizolak, baina «burua hotz» mantentzeko beharraz mintzatu da.

Erresistentziarako deia ere egin du. «Ez gara hemendik mugituko. Herri harresia eraiki behar dugu eta ‘Aske Gunea’ defendatu».

Txerra Bolinaga Eleak Mugimenduko kideak, bere aldetik, «amorruaz» hitz egin du. «Amorrua sentitu dugu atxilotze aginduaren berri izan dugunean, baina, bestetik, harrituta gaude jendearen erantzunarekin. Bi sentimendu kontrajarri ditugu momentu honetan», esan du.

Bere iritziz, «urteak daramatzagu egoera berberarekin eta ez dugu hura aldatzea lortu. Gure ustez, konpromisoak hartzeko garaia da, aski da esateko momentua». Donostiako gazteen kasuarekin «bide berri bat» ireki dela nabarmendu du, «herri harresia» eraikitzeagatik. Baina egoera ez dela hor bukatuko ohartarazi du, beste hainbat euskal gazte auzitara eramango dituztelako datorren hilabeteetan.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s