MADUROk CHAVEZen LEKUKOA HARTU DU

Posted: 2013/04/15 in internazionalismoa

Madurok Chavezen lekukoa hartuko du lehia estu baten ostean

 

Hautagai chavistak hauteskundeak irabazi ditu botoen %50,66rekin; Caprilesek %49,07 jaso ditu.

Bi hautagaien artean, 200.000 botoren aldea izan da bakarrik.

Hauteskunde batzordeak herritarren parte hartzea, erakutsitako zuzentasuna eta jokabide demokratikoa nabarmendu ditu.

Hautagaiei eta haien jarraitzaileei arduraz jokatzeko eskatu die.

Nicolas Maduro izango da Venezuelako hurrengo presidentea. Chavismoak eutsi egin dio bere liderraren heriotzari, eta, Hugo Chavezen ostean, chavista batek hartuko du boterea, aurrekoak egindako lanean jarraitzeko asmoz. Chavezik gabeko chavismoaren aroan sartu da Venezuela.

Bien arteko aldea oso txikia izan da: 234.935 boto. Parte hartzea handia izan da, baina ez urriko hauteskundeetakoa bezain handia. Orain, botoa emateko eskubidea zutenen %78,71k eman dute botoa. Madurok 7.505.338 boto jaso ditu, eta Caprilesek, 7.270.403, Tibisay Lucena Venezuelako Hauteskunde Kontseilu Nazionaleko presidenteak jakinarazi duenez.

Henrique Caprilesek inoiz baino gertuago izan du garaipena, baina gaurkoa kontatuta azken hilabeteetan hiru aldiz galdu du chavismoaren aurka: bitan Chavezen aurka (presidentzarakoetan eta udal hauteskundetan), eta orain Maduroren aurka. Zer egingo duen ikuskizun dago orain; urrian onartu zuen Chavezen garaipena.

Gaur, ordea, bozkalekuak itxi eta gutxira, oposizioko hautagaiak salatu du, Twitter sare soziala erabiliz,  hauteskundeetako emaitza aldatu nahi zutela: “Herriaren borondatea aldatu nahi dutela ohartarazten diogu herrialdeari eta munduari”, esan du tuit batean. Garaiz kanpo bozkaleku batzuk irekita zeudela ere salatu du. 

Datozen orduetan ikusiko da zer jarrera hartzen duen Caprilesek emaitzen inguruan. Hauteskunde Kontseilu Nazionalak arduraz jokatzeko eskatu die hautagaiei, komandoei eta jarraitzaileei. Alde txikia izanik, bereiziki azpimarratu dute dei hori emaitzak jakinarazi ondoren.

Arduraz jokatzeko deia

Espero baino gehiago atzeratu dira emaitzak, aldea txikia zelako. Emaitzak eztabaidaezinak direla azpimarratu du Tibisay Lucena Ramirezek: “CNEk emaitzak jakinarazten dituenean, ez dutelako atzerabiderik ematen ditu, eta hautagaiei esaten diet lasai onartzeko onartu beharrezkoa”.

Ilararik ez zuten bozkalekuak hasi dira lehenik botoei buruzko informazioa bidaltzen Venezuelako Hauteskunde Kontseilu Nazionalera (CNE). “Batere arazorik gabe dabil trasmisioa”, esan du, ordea, Sandra Oblitas presidenteordeak. Irabazlea nor den zalantzarik gabe esateko moduko emaitza dutenean emango dituzte lehen datuak.

Ordura arte lasaitasuna eskatu du Oblitasek, bai hautagaien kanpainetako komandoei eta bai herritarrei. Hauteskunde eguna normaltasunez iragan da Venezuelan. Parte hartzea handia izan da, eta Oblitasek bozetarako planaren arrakasta azpimarratu du.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s