KONPROMISO EGUNA

Posted: 2013/04/15 in berria

Lanuzteak eta mobilizazioak ostegunean, Donostiako gazteen aldeko konpromisoa erakusteko

 

Ernai eta Ikasle Abertzaleak gazte eragileek deituta, ‘Konpromiso eguna’ deitu dute ostegun honetarako ‘Aske gunean’.

Era berean, Izagirre hiriko alkatearekin bilkura egin dute zortziek Udalean.

20130415_donostia_gazteak

Pasa den astean Donostiako gazte zigortuen alde zabaldu zuten ‘Aske gunean’ agerraldia egin dute ostegun honetarako, hilaren 18rako, deitu dituzten lanuzte eta mobilizazioen berri emateko. Ekimen hauek «elkartasuna konpromiso» bilkatzeko helburua dutela azaldu dute.

Modu horretan, Ernai eta Ikasle Abertzaleak gazte eragileek deituta, lanuzteak egingo dituzte Donostiako ikastetxe eta unibertsitateetan. Horrez gain, 13.00etan manifestazioa egingo dute Artzain Onaren katedraletik abiatuta. Arratsaldean, aldiz, ‘Aske gunea’ indartzeko deia egin dute.

Izagirrerekin bilkura zortzi gazteek

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak espetxeratzeko arriskuan dauden zortzi donostiar gazteak hartu ditu Udalean. Modu horretan, zuzenean gazteen ahotik jakin ahal izan du haien egoeraren berri.

Jasaten ari direnaren aurrean bere elkartasuna adierazi die alkateak gazteei eta sententzia eskubide zibil eta politikoen aurkakoa dela azpimarratu du. «Bake bidean pausuak ematen ari garen garaiotan horrelako erabakiak ulertezinak dira», adierazi du.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s