EUSKAL GAZTERIA AURRERA!

Posted: 2013/04/12 in Gazte borroka

Jende andana izan da ‘Aske gunean’ Donostiako gaztee zigortuei babesa adierazten

Ekaitz de Ibero gaztearen atxiloketari aurre egin eta ‘Aske guneko’ egitarauarekin jarraitzen dute Donostiako gazteek.

Goizean goiz hiru zutabeak osatu eta Bulebarrean izan dira gazte zigortua.

Jende andana bildu da egunean zehar, eta hainbat ekitaldi burutu dituzte.

Iluntzean haien etxeetaraino lagundu dituzte berriro.

 
Aske_gunea_2
 

Goizean goiz ohikoak bilakatzen ari diren hiru zutabeak osatu dituzte Estatu espainiarreko Auzitegi Gorenak zigortutako zortzi gazteei Bulebarrean kokatuta dagoen ‘Aske gunera’ laguntzeko.

Zutabe bat Hernanitik atera da eta autobusean egin dute Donostia arteko bidea. Bestea Grosetik abiatu da, eta Alde Zaharrean bi gazte jaso ostean, Bulebarrera irtsi da. Azken zutabeak, aldiz, Amaratik egin du bidaia.

Ekaitz de Ibero gaztearen atxiloketari aurre egin eta aldez aurretik prestatua zuten egitaraua jarraitzeari ekin diote gazteek. Hala, serigrafia tailerra egin dute, haren ostean Donostiako gazte zigortuen aldeko kamisetak egiteko.

12.30etan kontzertua eskaini du Txemak, 16.00etan ‘Tximeletak, etengabeko metamorfosia’ dokumentalaren emanaldia izan da Skakeitan eta Hesianen kontzertu akustikoek itxi dute gaurko prestatu duten egitaraua.

19.30ean elkarretaratzea abiatu da eta, hura amaituta, berriz zutabeetan, etxerako bidea hartu dute.

 

gazteak1

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s