AGUR ETA OHORE!

Posted: 2013/04/12 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Xabier Lopez Peñaren gorpua Euskal Herrira iritsi da

Goizeko 09:00etan iritsi da Sondikako aireportura.

Arratsaldean 19:30ean harrera egingo diote Galdakaon.

argazkia_fotono.php

Xabier Lopez Peñaren gorpua iritsi da Euskal Herrira. Martxoaren 30ean hil zen Parisen preso zegoela burmuinean izan zuen odol jario baten ondorioz, eta gaur ekarri dute hegazkinez. Sondikako aireportura iritsi da 09:30ean. Galdakaokoa zen, eta gaur arratsaldean bere herrian harrera egingo diote gorpuari 19:30ean.

Lopez Peña erietxean izan zen martxoaren 11tik hil zen arte, baina sendiak orduko horretan salatu zuen eurei ez zietela ezer jakinarazi astebete pasa zen arte, ebaketa eta guzti egin zioten arren. Senideek “desinformazioa” salatu zuten, eta esan zuten presoa hilik zegoela ere bisita batean joan zirenean jakinarazi zietela, hamabi ordu geroago.

2006-2007an Espainiako Gobernuaren eta ETAren artean izan ziren negoziazioetan parte hartu zuen Lopez Peñak. 2008ko maiatzean atxilotu zuten, negoziazio mahaia apurtu ostean.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s