EKAITZ DE IBERO ATXILOTUTA

Posted: 2013/04/10 in Gazte borroka

Ertzaintzak Ekaitz de Ibero gaztea atxilotu du ‘Aske gunean’

Donostiako gazte zigortuen alde sortutako ‘Aske gunean’ sartu da Ertzaintza eta berau inguratu du. Era berean, bertan lurrean eserita zegoen jendea altxarazi du kolpeka, bertatik salatu dutenez.

Ekaitz de Ibero gaztea atxilotu dute. 12.00etan elkarretaratzea deitu dute Bulebarrean.

Donostiako gazte zigortuen alde sortu duten ‘Aske gunera’ sartu da indarrez Ertzaintza eta Ekaitz de Ibero gaztea atxilotu du. Era berean, gunea inguratu du ordu erdi inguruz.

Bertan zeuden ehun lagun inguruak lurrean eseri dira Ekaitz de Ibero babestu asmoz eta hauek banan-bana altxarazi ditu Ertzaintzak, kolpeka. Zaurituak eragin ditu, baita kalte materialak ere, bertatik salatu dutenez.

Ordu erdi inguru bertan pasa ostean, alde egin du Ertzaintzak, ez, ordea, anbulantziek, zaurituak artatzen geratu baitira. Gazteek gunearekin aurrera egingo dutela esan dute. Hala, elkarretaratzea deitu dute 12.00etarako, Bulebarrean bertan.

Beñat Apalategi absolbitutako gazteak Ertzaintzaren jokaera «basatia» izan dela salatu du Infozazpi irratian. Gunearen planteamenduarekin jarraituko dutela berretsi du eta gertatutakoa ahalik eta gehien zabaldu asmoz kartelak eta prestatzen ari direla azaldu du.

Gainera, Ertzaintza erietxeetara gerturatu dela salatu du, zauritua suertatu den jendea identifikatu asmoz.

Herritarrek izan duten jokaera goraipatu du Apalategik eta gaurkoa «indar erakustaldia» izan dela aldarrikatu du. Aldiz, Ertzaintzaren «biolentzia erakustaldia» gaitzetsi du. Era berean, hurrengo egunetan ere ‘Aske gunera’ gerturatzeko deia egin dio jendeari.

«Hankak geldituko dizkiogu Estatuari, ez diegu erraza utziko gazteak eramatea», gaineratu du.

Gainera, kalez jantzitako ertzainek hedatu daitekeen borra erabili dutela ere salatu dute.

Zutabeak goizean-goiz

Goizean goiz ekin diote martxari ‘Aske gunean’. 8.30etan, hiru zutabetan banatuta, kondenatutako gazteak euren etxeetan jaso eta Bulebarrera abiatu dira. LAB sindikatuak eskaini beharreko hitzaldia amaitu berria zen Ertzaintza sartu denean.

Kondenatutako gazteek, Eleak eskubide zibil eta politikoen aldeko mugimenduarekin batera, prentsaurrekoa eskaini zuten atzo. Bertan, ‘Aske gunearen’ sorrera iragartzeaz gain, manifestazioa deitu zuten larunbat honetarako Donostian, 17.00etan Bulebarretik abiatuta.

Era berean, 19.30etan ere elkarretaratzea egingo dute eta ondoren hiru zutabeak berrosatuko dituzte zortzi kondenatuei euren etxeetara itzultzen laguntzeko.

Ekaitz de Ibero gaztea Segiko kidea izatea leporatzen zitzaion auzian absolbitua izan zela, hala, atxilotze agindua ezarria zeukan beste epaiketa batengatik.

20130410_donostia_gazteak_5

bildu883_44500268

bildu883_44500267

bildu883_44500266

20130410_donostia_gazteak

20130410_donostia_gazteak_4

20130410_donostia_gazteak_2

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s