EUSKAL HERRIKO EDERTASUNA

Posted: 2013/04/07 in EUSKAL HERRIA

Zazpi txoko berezi Euskal Herrian

Iparretik hegora hamaika bazter eder ezkutatzen ditu Euskal Herriak. Eguneroko eromenetik ihes eginda itsasoaren dantzez edo zuhaitzen katuez gozatzeko gonbita egiten dutenak.

Amaigabea litzateke guztiak biltzen dituen zerrenda osatzea, atal honetan zazpi txoko berezi jaso ditugu

Kostaldetik mendigunera, ikustea merezi duten bazter magikoak dira.

Edertasuna darie guztiei.

 

Urduña, Bizkaia

Santiagoko Parke Naturalaren bihotzean kokatzen da Nerbioi ibaiaren ur jauzi ikusgarria. 270 metroko altuerarekin Europako ur jauzi handienetakoa da honakoa.

Bidarte, Lapurdi

Historiaz eta kondaira magiko ugariren eszenatoki da Bidarteko txoko hau. Euskal kostaldearen edertasunaz gozatzeko leku pribilegiatua.

Zegama, Gipuzkoa

Naturak egindako opari eder horietako bat da Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko harribitxi hau.

 

 

Bermeo, Bizkaia

Euskal kostaldeko natur ingurunerik eder eta erakargarrienetakoa da Gaztelugatxekoa.

Bakedano, Nafarroa

Izenaren jabe da Urederra. Putzu eta ur jauzietako ur urdin ia gardenek paisaia berezia osatzen dute. Naturaren maitaleentzat bisitatu beharreko lekua.

 

 

Agurain, Araba

Arbasoen erritu eta hildakoen gurtza ohiturek utzitako harribitxia da Sorginetxekoa.

 

 

Antoñana, Araba

Oraindik askorentzat leku ezezaguna dela esan daiteke Antoñanako txoko hau. Bisitari jariotik urrun, ingurune paregabeaz gozatzeko aukera aparta da.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s