BERRIRO GERTA EZ DADIN!

Posted: 2013/04/04 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Lopez Peñaren gorpua ekartzeko zailtasunak jartzen ari da Frantzia

Elkarretaratzea egingo du Herrira-k gaur eguerdian Frantziak Bilbon duen kontsulatuaren aurrean

 

Xabier Lopez Peñaren hilotza ez dute asteazkena baino lehenago Euskal Herriratuko. Frantzia ez da ari gauzak batere errazten. Xabier Lopez Peña presoa zenaren familiak hasiera-hasieratik izan ditu presoaren gaixotasunaren inguruko informazioa jasotzeko zailtasunak, eta hil eta gero ere ez dizkiete gauzak batere erraztu. Ez zioten heriotzaren berri eman hil zenetik 13 ordu pasatu ziren arte, ez zieten gorpua ikusten utzi hiru egun berandurago arte, eta orain, gorpua etxeratzeko arazoak jarri dizkiete. Agiri batzuk falta direla dio Frantziako Administrazioak. Gorpua ez dute erraustuko, lurperatu egingo dute.

XABIER1

Heriotzaren atzean gauza susmagarri asko daudela uste dute senitartekoek, eta baita Etxerat elkarteak eta Herrira mugimenduak ere. Gertatutako guztia salatzeko, heriotza gaitzesteko eta Lopez Peña espetxean hiltzen den azkeneko presoa izan dadila exijitzeko elkarretaratzea egingo du gaur Herrira mugimenduak, Bilbon. 12:00etan egingo dute protesta, Frantziaren kontsulatuaren aurrean, Iparragirre kalean.

Elkarretaratzea egin ez ezik, kexa formal bat ere aurkeztuko du Herrira-k kontsulatuan. Batetik, espetxeak zein erietxeak Lopez Peñaren gaixotasunaren eta heriotzaren aurrean izan duten jarrera salatuko dute, eta, bestetik, gogora ekarriko diete Europako erakundeek behin baino gehiagotan esan dietela espetxeetako bizi-baldintzak hobetzeko, «kontinenteko okerrenen artean baitaude». Gaixo larri dauden hamabost euskal presoen egoeraren berri emaneteko Etxerat-ek osatutako txostena ere helaraziko diete kontsulatuko ordezkariei.

bilboherria

Larunbaterako manifestazioa ere antolatu dute Bilbon, Berriro gerta ez dadin, salbuespen neurriak eten. Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea lelopean. Manifestazio hori galarazi egin nahi du, ordea, Espainiako Gobernuak. Gobernuak EAEn duen ordezkari Carlos Urkijok fiskalari igorri dio herri mobilizazioaren informazioa, Biktimen Legea urratu dezakeela argudiatuta. «Terrorismoa goratzeko» ekitaldia izan daitekeela ere argudiatu du, eta Zigor Kodearen 578. artikulua urra dezakeela.

Koldo Mediavilla EAJren area instituzionalerako arduradunak ere auziaz hitz egin zuen atzo, eta Herrira-ri zein Sorturi eskatu die «gizartea ez engainatzeko». Lopez Peñaren heriotza salatzeko igandean Basaurin egin zen manifestazioan «borroka da bide bakarra!» leloa entzun zuela dio, eta hala pentsatzen duenarentzat espetxetik ateratzeko eguna ez dela laster etorriko ohartarazi du. Gobernuaren «blokeoa» salatu du jeltzaleak, baina, haren ustez, mobilizazioak ez dira egoera gainditzeko bide baliagarria; «eraginkorragoa litzateke presoei beraiei gizarteratzeko asmo irmoaren berri ematen uztea».

 

HERRIRA BILBOO

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s