BERRIRO HORRELAKORIK GERTA EZ DADILA!

Posted: 2013/04/02 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Salbuespen neurriak etetea eskatuz, larunbat honetan Bilbon manifestatzera deitu du Herrirak

Lopez Peñaren kasua tarteko, herri mobilizazioa deitu du Herrirak larunbat honetarako.

Berriro horrelakorik gerta ez dadila eta salbuespen neurriak eten ditzatela eskatuko dute 17.30etan La Casillatik abiatuko den manifestazioan.

20130402_herrira

Xabier Lopez Peñaren heriotza salatzeko hainbat mobilizazioen berri eman du Herrira mugimenduak Bilbon eman duen prentsaurrekoan. Bertan, euskal preso politikoei ezartzen zaizkien salbuespen neurriak etetea eskatu dute.

Lopez Peñaren kasua berriro gerta ez dadila eskatuko dute mobilizazioetan eta haren heriotzaren inguruan dauden «kontu ilunak» argitzea exijitu du Herrirak.

Era berean, eragile politiko, sozial eta sindikalei zein instituzioei aurrera pauso bat emateko dei egin die. Euskal gizarteari, aldiz, preso politikoei ezartzen zaizkien neurri «anker» horien aurkako jarrera kalean erakuts dezala eskatu dio Herrirak.

Mobilizazioei dagokionez, elkarretaratzea egingo dute ostegun honetan Bilbon frantsez kontsulatuaren aurrean eguerdiko 12.00etan. Ostiralean, aldiz, mobilizazioak izango dira hainbat herritan.

Herri mobilizazioa deitu du Herrirak larunbaterako, Lopez Peñaren kasua berriro gertatu ez dadin eta salbuespen neurriak etetea eskatuz. Manifestazioa egingo da, 17.30etan La Casillatik abiatuta.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s