ZORIONAK, ERNAI!

Posted: 2013/04/01 in Gazte borroka

GAZTE DANABADA1

 

ERNAI

Balorazio oso positiboa egin du Ernaik

 

Ernairen balorazioa:

Oso oso pozik. Halaxe gaude Gazte Danbadak izan duen arrakasta itzela ikusirik. Datu zehatzak datozen egunetan izango ditugun arren, esan genezake Ernaien jaiotza jaialdiaren balorazio oso positiboa egiten dugula. Guztira 7.000 gazte inguru elkartu gara Danbadan lau egunetako joan etorrian, 5.000 lau egunetako bonoarekin jaialdiaren osotasunaz gozatu dutenak. Datu itzelak dira hauek. Garrantzitsuena ordea, antolatutako egitarauean izandago parte hartze maila da.

Ostiralean bertan jada 800 lagunetik gora bildu ziren egunean zehar antolatutako hitzaldi eta tailerretan. Zer esanik ez kaleak alaitzen izan dugun kale animazioko ekintzetan. Arrakasta berezia izan dute nazioarteko delegariek eskainitako hitzaldiek. 150 lagunetik gora elkartu dira egunero eta gerturatutako asko kanpoan geratu da, hitzaldi gunean ezin kabitu.

Guztira 22 delegaritza izan ditugu euren borroken berri eman eta gurea jasoz. Elkartasun adierazpen izugarria jaio berri den Ernai gazte Antolakundearentzat. Eurak ere oso balorazio positiboa egin dute: elkarrekin eta elkarrengandik asko ikasi dugu eta eskainitako hitzaldi eta tailerretan izandako arrakastarekin oso oso pozik geratu dira hamaika herritatik etorritako gazte delegaritzak. Gure arteko harremanek ez dute etenik izango.

Nazioartekoek bezala, gainontzeko hizlari eta partehartzaile gehienak ere oso sentsazio positiboekin irten dira eskinitako saioetatik. Batzuk bestak baino arrakastatsuagoak izan badira ere, eginiko saioak postiboak, interesgarriak, sakonak eta elkarrikasketarako bikainak izan dira. Gazteon parte hartzea oso altua izan da eta horrek hizlarien lana erraztu du. Herrira lanerako bitartekoekin itzuliko gara, lanari ekiteko prest.

Gazte Danbadako bigarren egunean albiste lazgarri baten berri izan genuen. Xabier Lopez Peñaren erailketa dela eta egitaraua moldatu eta martxa bati ekin genion Foruen Plazatik Ekitaldi Nagusia ospatu genuen ALTXA! Guneraino. Milaka eta milaka gazte batu ginen bertan aldarri berri baten baitan: Agur eta Ohore Xabier! Helmugara iristean Ekitaldiari ekin aurretik lehen hitz batzuk eskaini nahi izan genion gertakari hori, txalo zaparrada eta amorru oihuak jaso zituzten hitzak. ALTXA! Gunean (Karpa handia) milaka eta milaka gazte elkartu ginen, 8.000-9.000 pertsonentzako kabida duen karpa ia osorik betez. Periko Solabarriaren hitzartzeak (Ekitaldian) emozioz bete zuen gunea.

Urduñan ere eskuak zabalik hartu gaituzte. Halako jaialdi batek herritarren egunerokoa baldintzatu ohi dute ahalik eta estorbu gutxien eta aportazio gehien egiten saiatu arren, eta zentzu horretan herritarrei eta Udalari eskerrak eman nahi dizkiegu Gazte Danbada antolatzeko eta gauzatzeko eskainitako babes eta erraztasunengatik. Gure memorian txoko berezia izango dute lau egun hauek, baina baita Urduñako herriak ere. Mila esker!

 

gaur5

 

gazte danbadaa

 

gazte danbadaa1

 

gaur4

 

igandea_16

 

igandea_31

 

igandea_17

 

igandea_4

 

DANBA

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s