MILAKA LAGUN GAZTE DANBADAN

Posted: 2013/03/31 in Gazte borroka

atzo

 

atzo1

 

atzo2

 

atzo4

 

atzo5

 

atzo6

 

atzo7

 

atzo8

 

gazte danbadaa

 

gazte danbadaa1

 

gazte danbadaa2

 

Gazte Danbadaren lehen jaialdia arrakastatsutzat jo du Ernaik

 

Nazioarteko ordezkaritza bat izan da Urduñan, eta «elkartasuneko bideak» ireki dituzte Ernairekin

Arrakastatsua. Hitz hori erabili dute Ernai gazte antolakundeko kideek Urduñan (Bizkaia) ospatzen ari den lehen Gazte Danbadaren inguruko balorazioa egiteko garaian. Euskal Herri osoko milaka gazte elkartu dira bertan, eta sortu berri den antolakundearen «lana eta filosofia» zein den islatzeko jaialdia izaten ari dela adierazi dute antolatzaileek. Aldarrikapena eta etorkizuneko ekinbidea azaltzeaz gain, ordea, festa egiteko aukera ere egon da, eta horretarako antolatu dituzten kontzertuek ere «harrera ona» izan dutela jakinarazi dute.

Ernai gazte antolakundea Zukgua prozesu eratzailearen ondorioz sortu da, eta asteburu honetan euskal gazteriari ezagutzera emateaz gain, nazioarteko ordezkaritza bat ere etorri da Urduñara. Besteak beste, Kolonbia, Kurdistan, Sahara, Irlanda, Danimarka, Italia, Korsika, Flandria, Norvegia, Galizia, Aragoi, Asturias eta Herrialde Katalanetako ordezkariak joan dira Gazte Danbadara. «Euskal Herriko hainbat eragilerekin bilerak izateko parada izan dute, gure errealitatea hobeto ezagut dezaten». Batetik, gazte auzipetuekin eta Ernairekin batu dira, eta atzo eguerdian prentsaurrekoa eskaini zuten denek batera: «Gazte auzipetuen errealitatea ezagutu dute, eta elkartasunerako bideak ireki ditugu, etorriko diren epaiketen aurrean beharrezkoa dugun nazioarteko harresia eraikitzeko». Bestetik, nazioarteko lagun horiek Herrira eta Sortuko kideekin ere egon dira, «hainbat gakoren inguruan eztabaida interesgarriak» pizteko.

Hala ere, hemengo egoeraren berri jasotzeaz gain, lekuan lekuko ordezkariek euren problemak ere azaldu dituzte Gazte Danbadan: «Asko baitaukagu elkarri eman eta ikasteko». Adi izeneko gunean egon dira, eta Urduñara bildutako gazteek harrera «ona» egin dietela esan dute antolatzaileek.

Hitzaldiak ere, jendez lepo

Baina harrera on hori ez zaie egin atzerritik iritsitako ordezkariei bakarrik. Gazten Danbadan mota askotako hitzaldi eta tailerrak egin dira ostiralaz geroztik, eta antolatzaileek «arrakasta» hitza erabili dute berriz ere: «Itzela izan da tailer eta hitzaldi horietan izan den parte hartzea». Besteak beste, zero zabor, zirkua eta bideo eta irrati tailerrak egon dira; hitzaldien artean, bestetik, 11 herri borroka bakarra, LOMCE eta Joxemi Zumalabe fundazioak antolatutako Zapalkuntza ugari, askabide aunitz; eta jai ereduen inguruko mahai ingurua azkenik. Horietan guztietan, parte hartze handia izan da, eta ostiralean bakarrik 800 pertsona egon zirela kalkulatu dute antolatzaileek. «Hitzaldi askotan jende ugarik kalean geratu behar izan du leku faltaren ondorioz».

Festarako ere aldarte ona erakutsi dute gazteek, eta antolatutako kontzertu eta ekitaldiei harrera «beroa» egin dietela diote antolatzaileek. The Toy Dolls, Gose, Sen, Trifulcasessions, Anai Arrebak, Willis Drummond, Matxura eta On taldeen emanaldiak egon ziren atzo gauean, eta horiekin «jendetza» biltzea espero zuten antolatzaileek arratsaldean bertan. «Eguneko sarrerarekin jende asko etorriko dela badakigu dagoeneko».

Baina Urduñan jaia eta aldarrikapena ez dira oraindik amaitu. Gaur eta bihar ekitaldi, kontzertu eta hitzaldi ugari egiteko asmoa baitute. Horien artean, gaueko kontzertuetan Soziedad Alkoholika, Arkada Social, Non Servium, Los Chicos Del Maiz eta Bad Sound System arituko dira besteak beste. Egun horietan gertatuko denaren zain, dagoeneko balorazio oso ona egin dute antolatzaileek lehenengo Gazte Danbadaren gainean.

 

GAZTE DANABADA1

 

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s