EKITALDIZ GAINEZKA

Posted: 2013/03/30 in Gazte borroka

Ekitaldiz gainezka dator Gazte Danbadako bigarren eguna

 

gazte danbada1

Goizean goiz hasiko dira taller eta hitzaldi ezberdinak Urduñan ospatzen ari den Gazte Danbadan.

Eguraldi traketsari aurre eginez milaka lagunek ongi etorria eman diote Ernai gazte antolakunde berriari.

Lehen gaua igaro ondoren, Gazte Danbada jaialdiak ez du etenik eta larunbat goizetik hasiko dira taller eta hitzaldi ezberdinak Urduñan. Egitarau oparoa osatu dute ostiraletik astelehenerarte eta milaka lagun batu dira Ernai gazte antolakunde berriaren aurkezpen jaialdian.

Goizeko 10.00etan abiatuko dira lehen hitzaldiak. Segurtasun digitala, elikadura subiranotasuna, antzerki taierrak, xiba jolasak, autodefentsa feminista… mota guztietako ekimenak izango dira. Arratsaldeko 20.00etan berriz, ekitaldi nagusia burutuko da.

Gauean kontzertu andana izango da gune ezberdinetan. Toy Dolls, Gatibu, Sen, Willis Drummond eta On arituko dira Altxa eszenatokian eta Txoriak Negutegian, Anai Arrebak, Gose, Matxura eta South Central Astindu gunean.

GAZTE DANBADA3

GAZTE DANBADA6

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s