JENDETZA URDUÑAN

Posted: 2013/03/29 in Gazte borroka

Jendetza Urduñan, Gazte Danbada jaialdian

 

GAZTE GAUR2

Ernai gazte antolakundearen “lana eta filosofia plazaratzeko” asmoz antolatu dute, eta “gazte boterearen” isla izan nahi du Urduñak lau egunez.

Askotariko jarduerak izango dira Gazte Danbadan; hala nola, kontzertuak, hitzaldiak eta ikastaroak. 13:00etan egingo dute harrera ekitaldia.

Martxoaren 2an Lizarran (Nafarroa) egindako kongresuan aurkeztu zuten Ernai, Zukgua prozesu eratzailearen ondoren. Euskal Herri osoko 2.500 gazte inguruk parte hartu zuten eratze prozesuan. Gaurtik astelehenera, Ernairen “lana eta filosofia” islatu nahi duen jaialdi bat egingo dute Urduñan (Bizkaia). Hilabetetako lanaren ondoren, hamaika ekitaldi antolatu dituzte.

Eguraldia lagun, goizetik jende biltzen hasi da Urduñara. Motxilak eta bestelako trasteak soinean, kanpa dendak jartzeko tokia hartu dute gazteek.

“Euskal Herrian dagoen gazte boterea irudikatu nahi dugu”, azaldu dio BERRIAri Ernaiko bozeramaile Gotzon Elizburuk. “Hau da, badagoela gazteria bat gazteok dauzkagun arazoei aurre egiteko prest, borrokatzeko prest, euskal estatu sozialista baten alde lan egiteko prest”. Nazioarteko ordezkari ugari ere gonbidatu dituzte: bai Europako beste herrialdeetakoak, baita Saharakoak, Kurdistangoak, Kolonbiakoak eta Palestinakoak ere.

Joan den asteko ostegunean ekin zioten Urduñan guztia prest uzteko lanari. Muntatze lanak “erritmo politean” joan direla dio Elizburuk. “Gainera, ostiraletik aurrera, gazte mordoa arituko da lanean”, nabarmendu du.

Gauetan kontzertu ugari ere izango diren arren, “indar berezia” eman nahi izan diete eguneko ekitaldiei. 60tik gora ekitaldi izango dira hitzaldi, tailer, ikastaro eta abarren artean. Gaur, 13:00etan egingo duten harrera ekitaldiaren ostean, izango da zer aukeratu: 16:30ean hezkuntza erreformaren legeari buruzko hitzaldia, 17:00etan irrati tailerrak, Joxemi Zumalabe fundazioko kideen mahai ingurua… Larunbatean, esaterako, Nekane Juradok hitzaldia emango du sare sozialen eta herri mugimenduaren inguruan, eta hegemoniaz eta borroka ideologikoaz ere ariko dira Lapiko Kritikoa kolektibokoak. Euskal kantagintza berriari buruzko ikuskizuna ere eskainiko du Morauk. 20:00etan, berriz, jaialdiko ekitaldi nagusia egingo dute.

Aberri Eguna izaki, martxa eta ekitaldia egingo dituzte igandean, eta ezker abertzaleak hitzaldia emango du euskal estatua lortzeko bideez. Azkenik, astelehena Urduñako herritarrei eskerrak emateko baliatu nahi izan dute.

GAZTE GAUR

GAZTE GAUR1

GAZTE GARU2

GAZTE GAUR3

GAZTE DANBADA4

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s