MARTXOKO AZKEN OSTIRALA

Posted: 2013/03/27 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Martxoko Azken Ostirala

Datorren ostiralean, martxoak 29, hileko azken ostirala izango da.

azken-ostirala

HERRIRA6Erlojuaren orratzak ez dira sekula gelditzen eta denborak atzeraezintasuna zer den ez dakiela aurrera egiten du. Geldiezina, aldaezina, iragandakoak errepikatzeko aukerarik eman gabe. Euskal jendarteak, aldiz, aspaldi markatu zuen bere iparrorratzaren norbanidea. Konponbidea eta bakea dugu helburu. Ez da helmuga erraza, urtetako sufrimendua eta gatazka luzeak ondorio eta eragin latzak utzi baititu gurean. Denborak aurrera egiten du bitartean, atsedenik hartu gabe, eta oraindik ere sufrimenduak eta giza eskubideen urraketak hor diraute. Hala ere mapa, kartografia eta pergamino guztiak eskutan, ilusioaren bultzadapean, bidean agertzen diren oztopo guztiak gainditzeko prest gaude.

HERRIRA ERLOJUASentsazio eta emozio ezberdinen kontrasteak milaka euskal herritarren bihotzak kolpatzen du. Denbora arearekin zenbatzen zen garaietan abiarazi zen sakabanaketa, baina garai digitalean ere sufrimenduaren ordua markatzen jarraitzen du euskal jendartearen gehiengoan samina eraginez. Denbora aurrera doa, minutuak, orduak, egunak, asteak edo urteak. Atzera egiteko aukerarik gabe, etorkizun hobe baten desioan. Alarmak jotzen du, euskal jendartearen zati handi batek hala behar du, euskal preso politikoei aplikatzen zaizkien salbuespeneko neurriekin amaitzeko unea da.

Ezin dugu denbora geldiarazi, baina posible da espetxe politikak suposatzen duen ankerkeriarekin amaitzea. Presoen bizitzak edota bisitan doazen senide eta lagunen bizitzak ezin dute uneoro arriskuan egon. Arezko erloju maltzur honek milaka pertsonen denbora kontsumitu egiten du. Inork ezin die kondena beteta duten presoei zigorraren luzapenaren ondorioz espetxean eman dituzten egunak itzuli, inork ezin ditu jada egindako bidai amaitezinak deuseztatu edo larri gaixo dauden presoen sufrimendua. Baina iraganari erreparatu baino, aurrera begiratzeko tenorean gaude. Aurrerantzean, etorkizuna modu positiboan eraiki behar dugu. Borondateak elkartuz, gehiengoak sortuz, iritzi publikoan gure eskakizunen aldeko olatuak sortuz, iniziatiba eta hitzaren bidez besteak konbentzituz.
Indarrean dagoen espetxe politikak gehiegitan dantzatzen du tragediarekin. Izan ere, ondorio makabroak dituen probabilitate kalkulua da. Astebururo, 600 familiek bataz beste 1400 kilometro egiten dituzte bisita bat burutu ahal izateko. Urteko astebururo bakoitzean errepikatzen den errealitate gordina. Errepidearen arriskuak, elurra, izotza edo euriaren presentzia eta honek dakarren antsietatea bidailagun ezin arriskutsuagoak dira. Horren eredu da asteburu honetan bertan Jabi Martinez Izagirre presoaren bi lagunek sufritutako istripua. Jaenetik bueltan, Madrilen, beste auto batek jo ondoren 2013an sakabanaketak eragindako bigarren ezbeharra pairatu zuten. Zorionez, ezzuten kalte fisikorik izan, baina kotxea erabat txikituta geratu zen. 1989an sakabanaketa modu
masiboan aplikatzen hasi zenetik, euskal preso politikoen senide eta lagunek 400 istripu inguru izan
dituzte.

HERRIRA4Larri gaixo dauden presoak askatu behar dituzte. Minbizia, gaitz sikologiko larriak edo esklerosi anikoitzak bezalako diagnostikoek ez dute inolako sendabiderik espetxean. Berandu baino lehen, atzeraezintasunari izkin eginez. Angel Figueroa edo espetxe politikaren ondorioz hildako beste 22 euskal preso politikoen kasuak berriro gerta ez daitezen.

Negua atzean utzi berri dugu, udaberriak egutegia hartu du. Euskal jendartearen gehiengo erraldoi batek ilutasuna, eskubideen urraketa eta sufrimendua atzean utzi eta konponbidea eraiki nahi du.
Bide horretan, Herrirak ezinbestekotzat jotzen du euskal jendartearen baitan dagoen adostasun sozial zabala artikulatzea, amakomuneko lan eraginkorrarekin bitartez bakeari aukera bat emanez.
Gatazkaren ondorioak konponduz, euskal preso politikoei aplikatzen zaizkien salbuespeneko neurriekin amaituz, adostasun zabalak erdietsiz eta soluzio berritzaile eta imajinatiboak eskainiz.

Konponbide garaia da, etxera itzultzeko unea da, bakea ereiteko momentua da. Eta bide horretan, nazioartetik etorriko den inplikazioa eta bultzadarekin batera, giltza gure eskuetan dago, euskal jendartearen nahian. Ziur egon, lortuko dugula.

Mila esker
Herrira

20:00retan ,MURGIAKO PLAZAN, KONZENTRAZIOA

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s