“MUNDIALA IZAN DA”

Posted: 2013/03/26 in KORRIKA

18. Korrika “mundiala” izan da, antolatzaileen esanetan

Edurne Brouardek nabarmendu du “inoizko parte hartze handiena eta pluralena” izan duela aurtengo edizioak, baina ohartarazi du 11 egunetan sortutako korrontea “kanalizatu” beharra dagoela, urte osora zabaltzeko.

KORRIKA1

Agerraldi bat egin dute gaur Korrikaren antolatzaileek, aurtengo edizioaren gaineko balorazioa plazaratzeko. “Mundiala” izan da, Edurne Brouard Korrikako koordinatzailearen esanetan. Brouardek nabarmendu du “inoizko parte hartze handiena eta pluralena” izan duela, eta aurtengora arte parte hartu ez zutenek ere bat egin dutela oraingoan. Brouardek ez du PP aipatu, baina aurrenekoz izan dira alderdi horretako legebiltzarkideak lasterketan.

Baionan inoiz izan den mobilizaziorik handiena izan zen Korrikaren amaierakoa, Brouarden hitzetan. Gainera, diasporan ere inoiz baino Korrika gehiago ospatu dituztela ere ohartarazi du; 30etik gora, munduko kontinente guztietan.

Beste datu bat ere ezagutarazi du, aurtengo edizioaren arrakastaren adierazle: antolatzaileek lasterketa jarraitzeko prestatutako aplikazioak 11.900 bat aldiz deskargatu dute. Halaber, hedabideek Korrikari egindako jarraipena txalotu du, egunean “24 orduz” euskararen aldeko ekimenaren berri eman dutela argudiatuta.

Arrivee de la 18eme Korrika a Baiona le 24-03-2013.Ici

Indarra “kanalizatzeko” beharra

Kezka bat azaldu du, ordea, Broaurdek; Korrika amaituta, iraun duen 11 egunetan pilatutako aldeko jarrerak, indarrak eta abarrak nola zabaldu urte osora, alegia. Aurtengo leloa, Eman euskara elkarri, urte osokoa izateko eskatu du Mertxe Mujika AEK-ko koordinatzaile nagusiak, eta hiru urrats proposatu ditu horretarako: lehena, euskaldunek elkarri euskaraz egitea; bigarrena, euskaraz ez dakitenek ikastea, nahi duenak erabili ahal izan dezan; eta hirugarrena, “aukerak eta baldintzak” ezartzea, euskaraz egin nahi duenak oztoporik izan ez dezan.

Mujikak nabarmendu duenez, aurtengo edizioak frogatu du euskara “kohesiorako tresna” dela, eta bide horretan euskaltegien lana “ezinbestekoa”  dela adierazi du.

KORRIKA2

Mundiala izan da!

balorazioa

 

ESKERRIK ASKO EUSKAL HERRIA!

Eskerrik asko Korrikan modu batera edo bestera parte hartu duten guztiei: eskerrik asko Korrika batzordeetan Korrika antolatzen lagundu diguten guztiei, Korrika laguntzaile egin direnei, Korrika Kulturalean parte hartu duten guztie, kilometroa erosi dutenei, lekukoa harrotasunez eraman duten milaka eta milaka elkarte, erakunde eta norbanakoei, AEK-ko ikasle eta irakasleei, Euskal Herritik kanpo ere Korrikarekin bat egin duten guztiei…. zuei denei esker esan ahal dugu gaur: KORRIKA 18, MUNDIALA IZAN DA.

Zergatik?
Inoiz baino parte hartze handiagoa izan delako.
Inoiz baino pluralagoa izan delako, orain arte parte hartu ez dutenek ere bat egin dutelako.
Inoiz baino kilometro gehiago egin ditugulako eta inoiz baino lekuko eramaile gehiago izan delako.
Baionan, igandean, Korrikaren amaieran, Lapurdiko hiriburuak inoiz ezagutu duen mobilizaziorik handiena eman delako.
Korrika pasatzen ez zen lekuetan ere, Arabako Errioxan, adibidez, Korrikarekin bat egin dutelako, eta Korrika egin dutelako, euskara elkarri emateko deia, han ere, hedatuz.
Korrika ordu txikitan pasatzen zelarik, Korrika pasa aurretik ala pasa eta gero berriro egin dutelako leku batzuetan Korrika; txikienek, zaharrenek, denek ere Korrikan parte hartzeko aukera izan zezaten.
Diasporan inoiz baino Korrika gehiago egin direlako, 30 leku baino gehiagotan, munduko kontinente guztietan.
Indar mediatiko izugarria izan duelako eta nahi izan duenak Korrikaren berri jaso ahal izan duelako 24 orduz, 11 egunez; hasieratik amaierara.
Interneten inoiz baino zabalpen handiagoa lortu dugulako:
milaka eta milaka bisita Korrikaren web-gunean
5.160 zale facebooken
Ia 2.000 jarraitzaile twitterren
Korrikaren sakeleko aplikazioak 11.900 deskarga izan dituelako

Baina badugu, halere, kezka bat: HEMENDIK AURRERA, ZER?
“Eman euskara elkarri” egunerokoa bihurtu behar dugu. Hori da gure benetako erronka. Nola kanalizatu Korrikarekin metatzen den indarra?
Amets Arzallusen hitz ederrak errepikatuko ditugu gaur ere: “Hizkuntzak egiten gaitu gu eta guk egiten dugu hizkuntza”. Elkarren lekuko gara. Elkarri emanez bizi gara. Herri hau euskaraz pentsatuko dugu eta horretarako hurrengo baldintzak eman behar dira:
Euskara daukanak eman egin behar du; euskaldunok euskara erabiltzeko joera landu egin behar dugu. Euskaraz dakigunok elkarri euskaraz hitz egin behar diogu.

Euskara ez daukanak, ikasi egin behar du. Aukera eman behar dio euskara erabili nahi duenari. Inoiz baino argiago geratu da euskara kohesiorako tresna dela eta horretarako euskararen ezagutza unibertsalizatu beharra dago. Ez dakienak euskara euskaltegian elkarrekin ikasi behar du. Eta horretarako, Euskaltegiak estrategikoak gara euskararen berreskurapenean.Korrika bukatu da eta orain euskaltegiak betetzeko unea heldu da. Euskaltegietako ateak zabalik daude eta irrikitan gaude euskara elkarri emateko, nahi duten guztien ama hizkuntza euskara bihurtzeko, alegia.

Baina horretarako, erabilera eta ezagutza bermatzeko, aukerak eta baldintzak behar dira. Berezkoa dugun hizkuntza normalizatzeko sustapena egiten, eta ikasteko eta erabiltzeko baliabideak jartzen ematen zaio EUSKARA ELKARRI. Administrazioen eginbeharra da ikasteteko erraztasunak ematea batetik eta arlo publiko eta pribatuan erabiltzeko aukerak sortzea.

Esan dugu lehen, hortik doa gure kezka. Eta gure kezka euskalgintza osoaren kezka da. Guk, AEK-k, gure konpromisoa beteko dugu, orain arte bezala, euskalgintza osoak beteko du euskararen aldeko bere konpromisoa. Berdina egitea eskatzen diegu zeregin honetan zer egina eta zer esana duten guzti-guztiei.

Arestian esan bezala, Korrika hau mundiala izan da, pozik eta baikor gaude eta hemendik aurrera euskara elkarri ematea ohikoa bihurtu behar dugu. Izan ere, Amets Srzallusen berbak berriro gure eginda, herri hau euskaraz pentsatuko badugu, guztion artean, elkarlanean eta bakoitzak bere arduragatik EMAN DIEZAIOGUN EUSKARA ELKARRI.

Parte-hartzaileak:
AEKren Artezkaritza Kontseiluko Asier Amondo, Iñaki Urkijo, Oskar Elizburu, Jakes Bortairu eta Helios del Santo; Mertxe Mugika, AEKren koordinatzaile nagusia; eta Edurne Brouard, Korrikaren arduraduna.

 

KORRIKA5

 

KORRIKA GAUR4

 

KORRIKA GAUR1

 

KORRIKA

 

KORRIKA1

 

korrika atzo

 

Sin título-1

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s