BADATOR GAZTE DANBADA!

Posted: 2013/03/26 in Gazte borroka

GAZTE DANABADA1

Gazte danbada (kanta)

 

 

  • Ahots nagusia eta kitarra: Xagu (Iheskide)
  • Bigarren ahotsa: Nerea (Keike)
  • Baxua eta koroak: Tronpi (Iheskide)
  • Kitarra eta koroak: Kata (Iheskide)
  • Bateria: Petra (Iheskide)

 

Gudarako irrintziak bezala haize berriekin zabalduz,
menditik datorren adar hotsak gazteok biltzera deitzen gaitu.
Iraganetik ikasia, oraina bizi eta lantzen dugu.
Pausoz pauso irabazten gabiltzan biharko garaipena helburu!

Norbanakotik hasita, gazte mugimendu anitza,
norberaren baitan aurkitzen baita benetako iraultzaren giltza.
Elkarrekin landu, elkarrekin sortu, elkarrekin amestu,
zurrunbilo bilakatu!

Izan gazte, izan aske, izan zaitez burujabe.
Ez zaitez jauzi putzuan, garun lokartuen munduan.
Taupadaren ordua heldu da.

Badator jada, gazte danbada
Ukabil itxiaren indarra, gazte boterearen islada
Gazte danbada, badator jada
Kateak hautsi, etorkizuna irauli

Hamarkadetan zehar kaleak astintzen,
iluntasuna argituz kolpatuak izan arren.
Askatasunerantz gabiltza, lan, ekin eta bultza
Gazteok daukagu hitza, borroka eta antolakuntza!

Ekiozu etengabe, izan zaitez errebelde.
Alternatibak eraikiz, haika neska eta mutil.
Taupadaren ordua heldu da.

Badator jada, gazte danbada…

 

Gazte sortzaileen txokoa

gaztesortzaileak_web

Zoo-a egingo dugu. Artistak kaiolan sartuko ditugu eta beraien lana eta arnasa kontsumitu ahal izango dugu hiru egunez. Sortzaileari: eskolako espazioa guretzako moldatu beharko dugu; tailerreko lana ekosistema bihurtzeko. Ez digute dirurik emango baina leku bat izango dugu hiru egunez bertan bizitzeko, eta gure ordaina gu geu izango gara; gure lanaren ekintza eta izaera erakustea.

Bertara doan sortzailea kaiolara doa bizitzera, tailerreko mugatik haratago.
Artearen erreprodukzio antzuaren aurrean konpromisoa eta atentzioa eskatzen da.
Artiston zooan parte hartu nahi izanez gero, idatzi e-mail honetara:

gaztesortzaileak@gaztedanbada.net

Herri azoka

herriazoka_web

Autogestioan oinarrituz, norbanako eta kolektiboek aukera izango dugu urtean zehar sortu eta ateratzen dugun materiala salagai jartzeko.

Leku bat nahi izanez gero, bidali kontaktua hurrengo emailera: herriazoka@gaztedanbada.net

Kale animazioa

kaleanimazioa_web

Kalea da gazteon espazio naturala. Kalean bizi eta hezi, borrokatu eta aldarrikatu, kaleak egiten gaitu gazte eta kaleak askatzen ditugu. Trikitilari eta bertsolari, dantzari eta batukada, txaranga eta ikuskizun.

Eman diezaiogun bizia kaleari, egin dezagun gurea!Parte hartu nahi? Idatzi kontaktura zer egiten duzuen azalduz eta proposamena eginez. Animatu eta adierazi gaitezen!

kaleanimazioa@gaztedanbada.net

Musikarien txokoa

musikarientxokoa_web

Musikak betidanik izan du garrantzi berezia Euskal Herrian, horren erakusgarri da izan diren eta orain dauden hainbat talde txiki nahiz handi. Musikarako sena eta grina lantzen diren sentimenduak dira eta horretarako gune bat izango dugu gazte danbadan zehar. Musikarien Txokoa izeneko toki honek instrumentuekin jolas eginez Euskal Herri osoko musikari, sasimusikari edo musikazaleek elkarren artean hartu-emana izatea du helburu.

Bertan jende ezberdina bildu eta elkarrekin jotzeko aukera izango da eta hori pixka bat antolatze aldera, aurrez bilera bat egitea bururatu zaigu. Beraz, animatu eta izena eman!

Musikeroen Txokora gerturatuko ditugu baita ere kontzertu handietan parte hartuko duten taldeetako kide batzuk, beraien esperientzia gurekin elkarbanatu dezaten.

Beraz, edozein gazteri egiten zaio dei, instrumenturen bat jo edo kantatzeko prest dagoen orok kontaktatu gaitzala helbide honetan:

musikarientxokoa@gaztedanbada.net
Eman izena ta eman egurra!

Badator jada Gazte Danbada gazte antolakundearen jaiotze jaialdia

martxoaren 29, 30, 31an eta apirilaren 1ean Urduñan ospatuko dena.

 

GAZTEDANBADA

 

egitaraua_ona1

 

ERNAI3

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s