EUSKAL GATAZKA EUROPAKO PARLAMENTUAN

Posted: 2013/03/26 in gatazka politikoa

Euskal gatazkari buruzko konferentzia bat egingo dute bihar Europako Parlamentuan

Mintegiari ‘Prisoners: Key to peace? Promoting the Resolution of the Conflict in the Basque Country’ izenburua jarri diote, eta Friendshipek eta ALE-Berdeak taldeak antolatu dute.

BIHAR

Euskal gatazkaren inguruko konferentzia bat egingo dute bihar Europako Parlamentuan, Bruselan, 16:30etatik aurrera. Prisoners: Key to peace? Promoting the Resolution of the Conflict in the Basque Country izenburupean, espetxe politikaz eta presoen auziaz jardungo dute eragile ezberdinek.

Hain justu, lau izango dira hizlariak: Robert McBride, Hegoafrikako preso ohia; Avila Kilmurray, Ipar Irlandako Community Foundation-eko zuzendaria; Gabi Mouesca, euskal preso ohia eta Observatoire international des prisons-eko zuzendari ohia; eta Nelly Maes, Flandriako Bake institutuko zuzendaria eta Bakearen Bidean nazioarteko ekimenaren sinatzailea.

Friendship Europako Legebiltzarrean Euskal Herriko bake prozesuaren alde dagoen babes taldeak eta ALE-Berdeak Europako Parlamentuko taldeak antolatu dute mintegia.

Konferentzia zuzenean ikusteko aukera izango da streaming bidez, esteka honetan: greenmediabox.eu/live/prisoners-key-to-peace.

“Presoak, bakearen giltza?” mahai ingurua Europako Parlamentuan

Basque Friendship-ek antolatuta, “Presoak? bakearen giltza” mahai ingurua izango da bihar Europako Parlamentuak Bruselan duen egoitza nagusian. Bertan, Hego Afrika edo Irlandako esperientziak, presoek konponbide prozesuetan jokatu dezaketen papera eta egun Euskal Herrian abiatutako bake prozesuaren egoera izango dituzte hizpide.

Hitzordua: Martxoak 27, 16:30tan Europako Parlamentuan

Hizlariak:

Nelly Maes, Flandriako Bake Institutoko Presidentea

Robert McBride, Hego Afrikako preso politiko ohia

Avila Killmurray, Community Foundationeko kidea (Ipar Irlanda)

Gaby Mouesca, Espetxetako Nazioarteko Behatokiaren zuzendari ohia

Zuzendariak:

Catherine Greze eta François Alfonsi Europarlamentariak

BIHARR

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s