“EZ DU BILATZEN AKORDIOA”

Posted: 2013/03/25 in EKONOMIA

Akordio bila aritu ordez atxikimenduak nahi izatea egotzi dio Mintegik Urkulluri

 

Bai EH Bilduk bai PPk esan dute aurrekontuak adosteko prest daudela, baina borondatea eskatu diote EAJri

 

«Urkulluren bakardadearen ehun egunak». Gabriel Garcia Marquez idazlearen hitzak parafraseatuta laburbildu du Laura Mintegi EH Bilduren legebiltzarkideak EAJk zuzendutako Eusko Jaurlaritzaren lehen ehun egunek eman dutena. Mintegiren ustez, irudikatu nahi duenaren kontra, akordioetarako inolako borondaterik gabe ari da Iñigo Urkullu lehendakaria; ez du gainerakoekin elkarrizketatzeko nahirik. «Ez du bilatzen akordioa, ez du ekimenak elkarrekin adosteko asmorik; atxikimendua bilatzen du, bere proposamenak gainontzekoek babestea».

EH Bilduren ustez, «batuketa aritmetikoak» ditu oinarri Eusko Jaurlaritzaren jardunak; bere proposamenek aurrera egin dezaten behar dituen 38 botoak lortzea du helburu. Eta horrek, EAJ «PPren eta UPDren besoetara» daramala ohartarazi du.

Bi adibide jarri ditu akusazioa baieztatzeko, Julen Arzuaga legebiltzarkidearekin egindako agerraldian: EITBren zuzendaritza onartzeko prozesua, eta Jaurlaritzaren aurrekontuak onartzeari begirakoa.

Aurrekontuen inguruan EH Bilduk egindako proposamenak aintzat hartu ere ez egitea leporatu dio Urkulluri. Eta, Mintegiren ustez, okerra da EAJk aurrekontuetarako egindako proposamena; okerrak dira dituen lehentasunak. «AHT bezalako azpiegiturei lehentasuna ematen zaie eta zerbitzu publikoak murrizten ditu», salatu du. Horrek «sinesgarritasuna» kentzen diola adierazi du Mintegik, areago, «Rajoyren ildoa» jarraitzen duenean.

Krisiari aurre egiteko proposamenik ez egin eta Espainiako Gobernuaren neurriak errepikatzea egotzi dio. Eta, Jaurlaritza osatu zenetik, 12.000 langabetu gehiago daudela ohartarazi du.

Ehun egun igarota ere, «gobernuaren plana» eta egutegi legislatiboa ez ezagutaraztea aurpegiratu dio Jaurlaritzari. Egoera hori irauli nahian, Urkulluri bere asmoei buruzko azalpenak eman ditzala eskatuko diola iragarri du.

Kritikak kritika, elkarrizketarako deia luzatu dio EH Bilduk. Koalizioak «jarrera zabalarekin» jarraitzen duela adierazi, eta akordioa posible dela esan dio.

PPren osoko zuzenketa

EH Bilduk egindako zenbait kritiken antzekoak egin dizkio PPk Jaurlaritzari. Aurrekontuek ez dietela oinarrizko beharrei erantzuten esan dio, eta proposamena inorekin negoziatu nahi ez izatea egotzi. Jarrera horrekin jarraitzen badu, PPk osoko zuzenketa aurkez dezakeela ohartarazi dio Iñaki Oiartzabalek: «Negoziatzeko borondatea dugu baina EAJk ez bagaitu deitzen, osoko zuzenketa aurkeztuko dugu».

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s