IKA, IKA, IKA… BADATOR KORRIKA!

Posted: 2013/03/20 in KORRIKA

Gipuzkoara itzuliko da Korrika ondorengo orduetan

Ibilbidearen erdia eginda, Gipuzkoara itzuliko da Korrika datozen orduetan.

Bizkaian dabil gaur goizetik eta hedabideek lekukoa hartzeko aukera izan dute, Urkiolako maldetan gora bada ere.

20130320_korrika_4

Araba atzean utzi eta Bizkaian sartu da Korrika gaur goizean, Altubeko mendatea izan da horren lekuko. Bertan izan da, besteak beste, Spiderman, maratoiak egiten dituen super-heroia. 30 kilometro egina zetorren, Urduña aldetik.

Ederki ospatu dute korrikalariek mendatearen gaina egin dutenean. Bitxikeri bezala, aipatu bertsolari batek bertsoa bota duela lekukoa zeraman bitartean.

Araban oraindik ere, Zigoitia eta Zuiatik giro ederra pasa da Korrika. Umeak izan dira batez ere goiz parteko protagonista, baina etxeko mantala soinean zeraman amona bat ere izan da lasterka.

Bizkaian sartuta, Otxandiora ere iritsi da ekimena. Bertan, 36ko gerran eroritakoen omenez dagoen monolitoa inguratu dute, omenaldi moduko bat eginez.

Hedabideetako langileentzat egun handia izan da gaurkoa, lekukoa hartzeko aukera izan baitute. Urkiolan gora izan da hori, «ibilbideko zatirik gogorrenean». Lekukoa jendeak nola eramaten duen ikusteaz ohituta, urduritasuna nagusitu omen da kazetariengan.

18.00ak aldera Ermuara iritsiko da Korrika eta Eibarren izango da, ordu erdi bat beranduago, ekimena Gipuzkoara itzuliko den momentua.

Trebiñun egin du ekimenak bere bidearen erdia, goizaldean, orain bi urte Korrika hasi zen herrian. Bertan, Trebiñu Araban sartzearen aldeko ohiu musikatuak entzun dira: «Bai, bai, bai, Trebiñu Araba da! Ez, ez, ez, Trebiñu burgales!».

Ordu batzuk Gipuzkoan egin ostean, Bizkaiara iritsiko da biharkoan Korrika. Hala, Bilbon izango da arratsaldeko 17.30ak aldera.

KORRIKA GASTEIZ

KORRIKA GASTEIZ1

KORRIKA GASTEIZ2

KORRIKA GASTEIZ3

KORRIKA GASYEIZ

KORRIKA

KORRIKA3

KORRIKA1

KORRIKA GAUR4

KORRIKA GPS

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s