KORRIKA ARABAN DAGO!

Posted: 2013/03/19 in KORRIKA

Gasteizera helduko da gaur Korrika

eta bihar, goizeko 9:00etan, ZUIAra

 

Erribera zeharkatu zuten atzo, eta Araban eta Nafarroan zehar ariko dira gaur lasterka.

18:45 aldera iritsiko dira Arabako hiriburura. 

Aurrera doa Korrikaren 18. edizioa, eta beste hiriburu batera helduko da gaur arratsean; Gasteizera, hain justu. Atzoko eguna Nabaskozen hasi eta Nafarroako Erribera zeharkatzen eman eta gero, Araban eta Nafarroa mendebaldean zehar murgilduko dira gaur korrikalariak.

KORRIKA1

KORRIKA

KORRIKA GAUR2

 

 

Giro ederrean ari dira arabarrak euskara elkarri ematen

Nafarroa hegoaldeko lurrak atzean utzita, Araban sartu da goizean Korrika eta herrialdean barrena ari da, giro ederrean. Arratsaldeko 19.00ak inguruan espero da Gasteizera iristea.

Agurain

Astelehenean Nafarroako hegoaldetik euskara ematen ibili ondoren, Arabako lurretan murgilduko da gaur Korrika.

Gau hotza igaro dute korrikalariek, baina gogotsu jarraitu dute kilometroak egin eta egin, goizeko 8.00ak aldera Kanpezutik Arabara iritsi diren arte.

Orduek aurrera egin ahala, herriak atzean uzten joan dira korrikalariak: Antoñana, Atauri, Maeztu…

GARAko berriemaile berezi Maider Iantzik azaldu duenez, adibidez, Azazetako ikastolako 60 ikasleek eta bide bazterrean txalo eta indar oihuak ematen ari zirenek, herrialdean barrena bizitzen ari den giro ederra islatzen du. 

Dulantzin ere, ikastetxeko 400 ikasle inguruk bat egin dute euskararen aldeko lasterketarekin.

Herririk herri parte hartzen dutenetaz aparte, badira batzuk kilometro luzez aritzen direnak korrika. Adibidez, Kanpezun, bi maratoilari batu zaizkio Korrikari, Nafarroako bandera handi bat eskutan, eta eguerdiko ordubata igarota, bidean jarraitzen zuten, eta arnasik bazuten oraindik kantuan aritzeko.

KORRIKA GAUR1

Herririk herri pasako du eguna eta iluntzean, 19.00ak aldera, hiriburura helduko da.

Gasteizen barrena, herritar eta bertako elkarteekin batera, hainbat erakundetako ordezkariek ere hartuko dute lekukoa eskutan, tartean Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeria, Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburua edota Arabako Batzar Nagusietako batzarkidea.

Atzo jakinarazi zuten kilometro bat erosi duela legebiltzarrak, Korrikaren historian aurreneko aldiz.

Dagoeneko mila kilometrotik gora egin dituzte, eta beste 1.500 dituzte aurretik. Igandean amaituko da 18. edizioa, Baionan.

KORRIKA BAIONA

Korrika 18 diasporan

 

diasporan_euskaraz

 

“Hemen” gaude, euskararen alde:

SHANGHAI, BARTZELONA, MADRIL, VALENTZIA, GENEVA, BRUSELA, SYDNEY, LONDRES, BERLIN, MUNICH, MONTEVIDEO, TOULOUSE, SAUDI ARABIA, NECOCHEA, LEIPZIG , POZNAN, CESKA REPUBLIKA, HUNGARY, MEXICO HIRIA, SANTIAGO DE CHILE, BOISE, SAN FRANCISCO, LA PLATA, BELFAST, NEW YORK, BUENOS AIRES, BIRMINGHAM, LIVERPOOL, MONTREAL…

Mundu osoan ari gara EUSKARA ELKARRI EMATEN.

Eskerrik asko bihotz-bihotzez!

Gora Korrika…

… eta biba zuek!!!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s