GURE TXANDA!

Posted: 2013/03/19 in KORRIKA

 Korrika euskalakari arabarren artean

 

martxoak19

Nafarroako lurrak utzi eta Araban astearte goizeko zortziak aldera sartuko da Korrika 18, Kanpezutik. Han izango ditu zain, besteak beste, Kanpezu, Cabredo, Maeztu eta Bernedoko udalak (1126, 1128, 1148 eta 1151 km).

Azazeta gainean hartuko dute Korrika Lautadako euskalakariek. Dulantziko bi koadrila igoko dira bertara lekukoa lautadara jaisteko (1153 km). Aspaldiko partez, egunez eta eskola orduetan pasako da Korrika Arabako lautadatik; pozarren daude, beraz, ume eta gaztetxoak, Korrika txikia egin beharrean, “benetako” Korrikan parte hartuko dutelako edizio honetan. Protagonista izango dira edizio honetan.

Gainera, oraingoan nekazariek nekazaritza lurraldea aukeratu dute korrika egiteko: EHNE Euskal Herriko Nekazarien Elkartasunak 1187 kilometroa erosi du, eta UAGA Arabako Nekazari eta Abeltzainen Elkarteak, 1202 kilometroa. Agurain inguruko hainbat enpresa eta langile batzordek ere hartuko dute parte.

Zalduondotik Aiararako lau kilometroak (1186-1190) mendi bide polit batetik egingo ditu Korrikak. Beldurrez egon dira bertako Korrika zaleak elurra egin duelako, baina badirudi ez dela arazorik izango ondo igarotzeko. Bestalde, 1209 kilometroa hunkigarria izango da, Jagobaren omenezkoa. Duela urte batzuk hil zen mutiko Korrika zale hau, eta harrezkero kilometroa erosten dute bere sendi eta lagunek.

Ulibarri Ganboako urtegiaren inguruan jasoko dute lekukoa gasteiztarrek. Beste batzuetan txalupaz pasatu izan da, baina aurten Azua oinezkoen pasabidetik igaroko da Korrika, ur gainetik

Korrika 18 Gasteizen

Arratsaldeko zazpiak laurden gutxitan sartuko da Korrika 18 Arabako hiriburuan eta, besteak beste, Abetxuko, Lakua, Zaramaga, Aranbizkarra, Salburua, Judimendi, Erdigunea, Alde zaharra, Zabalgana, Mendizorrotza eta Berostegietatik igaroko da, hurrenez hurren.

Gasteizen lekukoa hartzen lehenengotarikoak Txinpartak Blusa eta Neska taldekoak izango dira (1229 km). Alabaina, ez da lekukoa eramango duen horrelako talde bakarra izango, Basatiak Blusa eta Neska taldeak ere hartuko baitu (1271 km), baita Gasteizko Blusa mutil eta Neska batzordeak ere (1268 km).

Emakundek berdintasuna jendarte osoaren onerako dela aldarrikatuko du bere kilometroan (1236 km). Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidak Korrikaren lekukoa hartuko du, lantaldearekin batera, “Berdin gehiago da. Berdintasuna, gizarte osoari mesede egiten dion giza eskubidea” leloa izango duen kamisetak jantzita.

Eusko Jaurlaritzako langileek (1238 km) eta Legebiltzarrekoek ere kilometroa erosi dute (1252 km), baita Eusko Jaurlaritzak (1240 km) eta Legebiltzarrak ere (1251 km). Eusko Jaurlaritzako kilometroan Kristina Uriarte Kultura sailburuak, Patxi Baztarrika HPSko sailburuordeak eta Joseba Erkizia HABEko zuzendariak eramango dute lekukoa; Legebiltzarreko kilometroan, berriz, Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko lehendakariak.

Gasteizko Udalak 1261. kilometroa egingo du eta udal langileek 1273a. Arabako Foru Aldundiak eta Arabako Biltzar Nagusiak 1262. kilometroa partekatuko dute. Biltzar Nagusien ordezkari, Juan Antonio Zarate lehendakariak eramango du lekukoa, eta berarekin batera egingo dute korrika Ramiro Gonzalezek (EAJ), Elena López de Lacallek (Bildu), David Romerok (Euskal Sozialistak), Nerea Galvezek (Ezker Batua-Berdeak) eta alderdi popularreko kide batek.

Gasteiztik gaueko hamaika eta erdietan irtenda, Trebiñu aldera joko du Korrika 18k. Koartangon, adibidez, Frackin ez Koartangoko plataformak hartuko du lekukoa (1330 km), beste euskalakari askoren artean, eta ondoren, Urduña eta Amurriorantz egingo du Korrikak. 1366 kilometroa Aiaraldea Komunikazio Leihoko kideek egingo dute. Korrika 18ren jarraipen berezia egiten ari dira korrika.aiaraldea.com blogean, bertan Korrikaren edizio zaharretako ehunka argazki eta bideo jarrita. Bestalde, 1379 kilometrotik aurrera euskalakari berezi bat izango dugu Korrikan, Oinkariak atletismo taldeko Spidermanek 40 kilometro inguru egiteko asmoa baitauka.

KORRIKA GAUR1

KORRIKA GAUR 2

KORRIKA GAUR 6

KORRIKA GAUR

KORRIKA GAUR3

KORRIKA GAUR5

KORRIKA GAUR7

KORRIKA GAUR9

KORRIKA GAUR8

1380 kilometroan utziko dute lekukoa Zuiakoen esku, Altube gaineraino asteazken goizeko bederatzietarako iritsi ostean.

 

KORRIKA GAUR4

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s