JUSTIZIA XUBANENTZAT!

Posted: 2013/03/18 in errepresioa

Lamarcak barne ikerketa bat eskatu du berriro ere Nafarrateren kasuan

 

XUBAN

 

EAEko arartekoak Eusko Legebiltzarrean berretsi du Jaurlaritzak ez ziola eskatutako informazio guztia eman.

Xuban Nafarrate larri zauritu zen iazko martxoaren 29ko greba orokorrean.

XUBAN1

Iñigo Lamarca EAEko arartekoak agerraldia egin du gaur Eusko Legebiltzarrean, EH Bilduren eskariz. Lamarcaren arabera, Jaurlaritzak ez zion eskatutako informazio guztia eskaini, arartekoak berak hasitako ofiziozko jarduerarako. Ertzaintzan ikerketa “sakon, zorrotz eta alderdikeriarik gabekoa” egin beharko litzatekeela berretsi du. Hala ere, gogorarazi du legez ezin duela epaileen ebazpenen gainean iritzirik eman.

Xuban Nafarrate gaztea iazko martxoaren 29ko greba orokorrean izandako istiluetan larri zauritu zen. Konortea galduta Gasteizko Santiago ospitalera eraman zuten, eta sei egunez egon zen zaintza berezien unitatean.

Familiak dio zauriak ertzain batek botatako gomazko pilota batek eragin zizkiola; Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak, berriz, Nafarrate lurrera erori zela esan zuen. Familiak Gasteizko epaitegi batean aurkeztutako salaketa artxibatu egin zuten; hala ere, auzia ez da amaitu, helegitea jarri baitiote erabaki horri.

XUBAN2

EH Bilduk Jaurlaritzaren jarrera salatu du

EH Bilduko Oskar Matute legebiltzarkideak adierazi du Herrizaingo Sailak izan duen jarrera “anormala eta oztopatzailea” izan dela. Uste du Rodolfo Ares orduko sailburuak “nahita” ez ziola eskatutako informazio guztia eman arartekoari. EH Bilduk aldarrikatu du aurrerantzean arartekoak indarraren erabileraren inguruan egindako gomendioak “derrigorrez bete beharrekoak” izatea.

Matutek gogorarazi duenez, auzi horren inguruan Jaurlaritzak eta Legebiltzarrak agindutakoa “ez da oraindik bete”. “Jaurlaritzak barne ikerketa bat agindu zuen eta legebiltzarrak auzia jarraitzeko batzorde bat sortzea erabaki zuen. Ez dira ez bata ez bestea bete”, esan du Matutek.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s