GAUR NAFARROAN, BIHAR ARABAN… KORRIKA!

Posted: 2013/03/18 in KORRIKA

Pirinioetako maldak atzean utzita, Nafarroa hegoaldean da Korrika

Pirinioak atzean utzi ditu Korrikak eta Nafarroa hegoaldean dabil.

Mendateei eta elurrari agur esan eta lautadak eta giro eguzkitsuak hartu dute protagonismoa.

Gaur egingo ditu ekimenak azken kilometroak Nafarroan, Araban sartuko baita biharkoan.

20130318_korrika

Igande goizaldetik Nafarroa Garaian bueltaka dugu Korrika. Atzokoan Baztan eta herrialdearen ipar-ekialdea zeharkatuta, hegoaldera egin du gaur euskararen aldeko lasterketak. Pirinioetako maldak eta giro hotza atzean utzita, lautadak eta giro eguzkitsuak hartu dute protagonismoa gaurkoan.

Tafalla inguruan izan da goizean Korrika. Jende asko izan da eta momentu hunkigarriak bizi izan dituzte. Semeak ikastolara bidali dituzten guraso erdaldun batzuekin egoteko aukera izan du GARAko kazetari Maider Iantzik.

Tafallatik Mirandara egin du bidea Korrikak. Bitxikeria moduan, aipatu Txalapartako kideek beren kilometroa Chavezen liburu bat eskuetan egin dutela.

Handik Vergalijora egin dute lasterka. Sasoia Iruñeako jubilatu elkarteko kideak izan dira bertan, aldiro erosten baitute kilometroa. Autobusean etorri dira guztiak eta, adinak barkatzen ez duen arren, euskararen alde edozer egiteko prest daudela ikusi da.

Faltzesen ere izan da Korrika. Herri ez oso euskalduna izan arren, harrera polita izan du. Herriko zaharrak harrituta geratu dira ekimenarekin eta gaztetxoek lasterka egin dute, nahiz onartu ulertu bai baina euskaraz ez dutela egiten.

Erribera aldera egingo du ekimenak arratsaldean eta 18.00ak aldera Tuterara iristea espero da. Gaur ditu Korrikak azken kilometroak Nafarroan, Araban sartuko baita asteartean.

KORRIKA1

KORRIKA3

KORRIKA4

KORRIKA5

KORRIKA6

KORRIKA8

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s