OIHANE TXAPELDUN!

Posted: 2013/03/17 in ARABAKO BERTSOLARITZA

Tropeleko saltzaileari berriz

Manex Agirrek ezin izan dio txapelari eutsi, eta Oihane Pereak irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketako finala

Txapeldunak, Agirrek ez bezala, ofizioetan eta bakarkakoetan eutsi zion mailari

 

Oihane Pereak jantzi zuen Arabako Bertsolari Txapelketako txapela, atzo, Gasteizko Principal antzokian jokatu zen finalean. Ohi bezala, bertsoz bertso freskotasunez saldu zituen bertsoak, eta mailari eutsi egin zion bai ofizioetan, bai bakarkakoetan eta baita atal batetik besterakoan ere, Manex Agirre txapeldunordeak ez bezala. Ofizioetan nabarmendu zen Agirre, baina bakarkakoetan nekezago aritu zen.

Ordurako antzokiko giroa bero zela-eta txapeldun izatera itzuli zen Perea; oso hunkituta zela jantzi zion txapela Abel Enbeita Arabako bertsogintzaren aitzindariak. Honela kantatu zuen saioa bukatzeko txapeldunaren agurra:

Txapeldunaren agurra:

Ekaitz ta Iratxe aipatu gabe

ez naiz joango inola.

Unai ta Oier, nere txikiak

a zelako merendola!

Talderik gabe bakarkakoak

ez du gehiegi axola

bonbo soinuak eta zuek jartzen

didazue borborka odola

hau ere bada zuena eta

lautadako bertso-eskola.

Perearen eta Agirreren ostean sailkatutako Iñaki Viñasprek, Asier Otamendik, Ruben Sanchezek eta Jagoba Apaolazak elkarrekin erakutsi zuten Arabako bertsogintzak bizi duen taldetasun berezia. Lehen atala bakarkakoarekin biribilduta, bere egin beharrekoak bukatutzat eman zituen Viñasprek; tarteka, umorerako ahaleginean garaitik apur bat urruti eta hariak nahastuz, baina bertsoera helduz jardun zen Otamendi; Sanchezek, Viñasprek ez bezala, ordura arte onetik utzitakoak ez zituen bakarkakoan biribildu, baina ofizioetan dema bila aritu zen; eta Apaolazak finalaurrekoan bezala, bat-bateko ezaugarriak erakutsi zituen, batez ere, lehen puntua emandako lehen bertsoan.

 

BERTSO1

Buruz burukoko kartzelako ariketan, gaia emanda doinu eta neurri librean hiru bertso kantatzerakoan, hari bertsutik heldu zioten gaiari Pereak eta Agirrek. «Ate aurrean zaude. Oinak dardarka dituzu. Ez dakizu sartu ala korrika alde egin», jarri zien gaia Maialen Kortabarriak. Auzitegi baten parean kokatu zituzten eurek euren buruak Pereak eta Agirrek: Espainiako Audientzia Nazionalaren aurrean, Pereak; eta Bilbokoaren aurrean, Agirrek. «Begiratu dit bertso batzuk / bidio batean ipiniz / ez ulertuarena eginez / eta gorroto aurpegiz. / Nere burua ikusi dut / berriro bizpahiru aldiz / eta horixe bera naiz ni / aitortuko diot egiz. / Buelta erdia eta / ahopeka neure irriz; / zu lasai egon, behar denean / kantatuko baitut berriz», bukatu zuen bertsoaldia Pereak. Zortziko eta hamarreko txikiko ofizioetan Apaolazarekin eta Otamendirekin jardun zen, eta ariketa horietan ez zioten gehiegi lagundu Pereari, baina Pereak artez erantzun zion, eta unerik beroenetakoa lortu zuen Otamendiri emandako erantzun batean.

Buruz burukoaren aurretik, hamarreko txikian Agirrek eta Viñasprek egindakoa izan zen ofiziorik umoretsuena eta Agirrek goitik egindako ariketen isla. «Dutxetan zelatan harrapatu dituzten DBH-ko bi ikasle dira Agirre eta Viñaspre zuzendariaren bulegoan», kokatu zituen gaiak. «Goizegi harrapatu / egin gintuztela», ebatzi zuen lehen bertsoaren azken puntuan Viñasprek. Pay per view delakoa ere egitea proposatu zion betelanean Viñasprek zuzendariari, eta kontzeptuak ezustean harrapatu zuen Agirre: «Nik ere flipatu dut / pay per view-arekin / ba ni konformatzen / Interviu batekin».

Lehen puntua emandako lanak orokorrean salbatzetik joan eta gero, bakarkakoetan Viñaspre izan zen emaitza onena lortu zuena. Atzokoa azken lan eguna izan zuen emandako gaian. Gaur ohi bezala jaikita eta gosalduta, pentsakor gelditu zen.Erretiroa hasi berritan zalantzati agertu zen lehen bertsoan: «Baina zazpirak dira ta / igual, hori da onena / ezer ez dut egiteko / eta buruan dut dema / igual, ez da hain ederra / jubilazioarena». Buelta eman zion, ordea, bigarren bertsoan egoerari: «Baina emaztea jeiki / egin da halako baten / eta esan dit: ‘Denboratik / soberan gabiltza aurten’. / Egun dena elkarrekin / ja ezin digu hau inork ken. / Parkean, bankuan egoten / edo Inserso bidaiak / aukera hor da izaten / ahateei jaten eman / edota obrak ikusten / ea nere ondorengoek / ere aukera hori duten».

Viñaspreri azken kantatzea egokitu zitzaionez, haren ostean etorri zen buruz burukorako epaileen ebazpena: Pereak eta Agirrek buruz burukorako sailkatzea lortu zuten, eta, horrekin batera, Txapelketa Nagusirako txartela.

 

BERTSO

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s