NAFARROAN DA KORRIKA!

Posted: 2013/03/16 in KORRIKA

Sin título-1

KORRIKA GAUR

KORRIKA GAUR1

 

Euskalakarien animoekin, Nafarroako paisaia elurtuak bero sentitzen dira

Euskararen aldeko martxak majo berotu zuen atzo Iruñerria. Ilunpetan egin zuen Gipuzkoatik Nafarroarako bidea, eta goizean, zuri-zuri ernatu zen. Ikusgarria zen paisaia elurtuen eta mahuka hutsik zebiltzan korrikalarien kontrastea.

p008_f03.jpg

 

p008_f04.jpg

 

p008_f08.jpg

 

p008_f06.jpg

 

p008_f10.jpg

 

Javier eta Naroa aita-alabak Iruñeko Santo Domingo kalean goiti doaz, Alde Zaharreko zatian laster egin ondotik. Tuterako Argia ikastolaren izena daramate petoan, bertan ospatuko baitute Nafarroa Oinez aurten. Astelehenean berriz aterako dira, Tuteran. Naroak 6 urte ditu eta Korrika «hagitz dibertigarria» iruditzen zaio. Aitzineko edizioan ere parte hartu zuen, baina orain gehiago konturatzen da martxaren esanahiaz. «Tuteran euskararen egoera hagitz-hagitz zaila da -azaldu digu Javierrek gaztelaniaz-. Gure umeek euskaraz ikas dezaten nahi dugu, baina ez dute laguntzarik ematen eta gastu guztiak gure gain hartu behar ditugu». Iruñean korrika eginez, Tuteran euskara anitz aditzen ez duen arren, herriaren euskaraz bizitzeko gogoa transmititu nahi dio alabari.

Bittor, Asier, Garazi, Aintzane eta Urtzi Iruñeko gazte kuadrilla atseden hartzen ari da. Aurpegi gorrituetan nabari zaie egindako ahalegina. Zatika egin dituzte korrika saioak, autoarekin tartekatuz: Arrosadian kilometro batzuk, Donibanen ere bai, Alde Zaharreko zatia, Mendillorri eta Mutiloa… Lagun hauek euskaldunen aniztasunaren erakusgarri dira: batzuek AEKn ikasi zuten -«oso-oso ondo, baina Nafarroako Gobernuaren aldetik ez dago laguntzarik; kontrakoa, trabak jartzen ditu euskararekin harremana duen edozeren aurrean»-, bertzeek lekukoa eraman duen Hegoalde ikastolan, eta badira euskara etxean jaso dutenak ere.

Kontatu digutenez, lagunartean daudenean, kideen arabera egiten dute euskaraz ala gaztelaniaz. «Adibidez, lagun batekin beti euskaraz hasten naiz telefonoz, baina elkarrekin egoten garenean erdaraz aritzen gara», agertu du batek.

Hauengandik hurbil, Xabi, haur-kotxean doan Igon txikia, Ainhoa eta Izaskun ari dira solasean. Batzuk korrika egin berriak dira, bertzeek bazkaria zuten eta ez dira garaiz iritsi, eta pena horrekin gelditu dira. Iruñean parte hartzea «oso hunkigarria» dela deritzote. Bi bertakoak dira, bertze bat Leitzakoa eta laugarrena Barakaldokoa. «Leitzan euskaraz bizi gara, baina Iruñean bilatu egin behar dira horretarako aukerak. Batzuetan ez gara ausartzen euskaraz egitera, jasoko dugun erantzunaren beldur. Baina ausartagoak izan behar dugu euskara erabiltzeko eta lehenengo hitza hizkuntza honetan egiteko, jende askok dakielako. Halako egunetan gehiago entzuten da, baina egunerokoan ez da nabaritzen», azaldu du leitzarrak.

Lekunberritik Iruñera

Goizean, Lekunberrin batu gara Korrikara, izotz gainean patinajea eginez. Nahiko azkar doa mendatean goiti. Eguzkia eta giro zoragarria dago, baina arnasestuka hastean haize hotzak min egiten du zintzurrean. Ume batek primeran segitzen du erritmoa. Etxarrira iristean, aitona bat elkartu zaigu, txakur eta guzti lasterka, bazterrekoak irribarre zabalaz eta txaloz agurtzen ditugula. Berueten elur bolak botatzen dizkiete euskalakariek elkarri eta Jauntsaratsen zaldiak aztoratu dira «Hemen gaude, euskararen alde!» oihuekin.

Ultzaman, Irurtzundik gelditu gabe datorren korrikalari bat ezagutu dugu, Jon. Laster egitea gustatzen zaio, Iruñekoa da eta normalean han egiten du, baina oraingoan kanpoaldean probatzea pentsatu du. Lotsatia da, ez du agertu nahi, baina kazetari guztiak gainean ditu motxila txiki batekin eta buruan zinta batekin doan mutilak.

Bozina besta hasi da Auzan kamioiekin, furgonetekin eta autoekin, eta geroago, Larraintzar eskolako umeek lekukoa hartu dutenean, jendetza eta animazioa itzela da. Eskuak goiti eginda jolasten dira, eta buruan doan mutikoari harrotasuna sumatzen zaio aurpegian. 196. kilometroa, Lizason. Aita batek bizkarrean darama alaba eta «Euskal Herria antifaxista» dioen banderola astintzen du lagun batek. Anuen, Iruñeko LABeko kideak murrizketen kontra agertu dira.

Markelainen, aurreratuta doazela abisatu dute furgoneteroek eta nafar hauek duten indar horretatik pixka bat gordetzeko eskatu diete. Ollakarizketan, lurrean etzanda, beso zabalik ikusi dugu mutil bat, akituta baina kontent.

Furgonetatik errepidera eta hemendik prentsa autoetara ibiltzen gara kazetariak, eta erratz-auto moduan goazela, Antsoainen, malkoak ere atera zaizkigu jendearen harrerarengatik. Pasillo bat zabaldu da gure aitzinean, bi aldeetara adin guztietako jendea, «Aupa! Agur!», animoak eman eta eman. Adineko gizon batek ukabila altxatu du bere ondotik igaro garenean eta etxe kaleratzeen aurkako aldarrikapena egiten ari den bertze lagun batek hatz lodia altxatu digu.

Bazkalondoan, berriz Iruñean, Arrosadian hain zuzen, ikusgarria da irudia. Jendetza ari da euskararen aldeko ahalegina egiten, errazago batzuk, mainguka eta hankak minberatuta bertzeak. Besarkadak eta musuak ematen dizkiote batak bertzeari lekukoa pasatzean, eta «Korrika!» oihua indartsu, hamaika lagunen ahotsak bat eginda, barren-barrenera sartzen da. Iturramatik Zizur Txikira ailegatu garenean, ikurrina handi bat zabaldu dute. Furgoneta gelditu egin da, baina Korrika inoiz pausatu ezin denez, lasterkariak saltoka aritu dira momentu batez. Ilazki txikia eginahaletan ari da lekukoa ongi eramateko, «Aupa Ilazki!» erraten diote denek. Lasterka eta abesten doaz gazteak.

Etxabakoitzen, D ereduaren aldeko pankarta daramate hiru umek, eta nola egiten duten korrika, lekukoa aurreratzeraino. Atzean jartzeko erran, eta ez dute nahi!

 
 
Esas pequeñas sorpresas que nos asaltan por el camino

Cada pueblo, cada rincón, esconde una sorpresa y en su camino Korrika recibe muchas de ellas. Por ejemplo, a la entrada de Barañain un tabernero salió ayer con dos bolsas: traía patatas y cerveza para los furgoneteros. En Iruñea, sorprendieron los trabajadores que tomaron el testigo con cazuelas en la cabeza y con camisetas que tenían dibujadas unas tijeras dentro de la señal de prohibido: eran las cocineras y los cocineros que protestaban contra la privatización del servicio de cocinas del Complejo Hospitalario de Nafarroa.

Previamente, cuando pasó de Gipuzkoa a Nafarroa, de noche y sobre la nieve que parecía una manta y daba ganas de tocar, la marcha fue recibida con cohetes en Lakuntza y con personajes mitológicos entre Hiriberri y Satrustegi, de la mano del grupo de baile Orritz.

En Donibane, fue bonito el recibimiento de unos personajes subidos en zancos, echando serpentinas de colores al aire. Tras recorrer 93 kilómetros en Iruñerria, cogió rumbo a Lizarra, donde llegó ya por la noche. Siendo fin de semana, se organizaron cenas y fiestas relacionadas con Korrika en numerosos lugares.

Desde Agoitz la carrera entrará hoy en Ipar Euskal Herria. Los vecinos de Lakabe se acercarán a Nagore a coger el testigo en el kilómetro 413, a las 7.19, y correrán en un carro tirado por caballos. Cerca de Luzaide, grupos de gente esperarán a la comitiva para, después de sudar, reunirse en torno a un buen hamaiketako.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s