TTIPI-TTAPA, TTIPI-TTAPA, HASI DA KORRIKA!

Posted: 2013/03/14 in KORRIKA

Ttipi-ttapa, ttipi-ttapa, hasi da Korrika

 

KORRIKA5

Hasiera ekitaldia ordu laurden atzeratu da. Martin Ugalde Kultur Parkea euskalzalez bete da, eguraldi txarrari aurre eginez.

Andoainen hasi eta Ormaiztegira arteko ibilbidea beteko du gaur.

 


Ordu laurdeneko atzerapenarekin hasi da 18. Korrikako hasiera ekitaldia. Jendez bete da Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkea. Eguraldi txarra egin arren, horrek ez ditu euskalzaleak kokildu, eta prest dira denak lehen metroak egiteko. Dani Arizala irrati esataria ari da aurkezpen lanak egiten.

Hizkuntza normalizazioa aldarrikatu dute hasiera ekitaldia. “Horregatik diogu ozenki eman euskara elkarri”, esan dute. Hori da, hain zuzen, aurtengo leloa, eta euskara ikasleei eskaini diete. Datozen egunetan BERRIAk horien testigantzak argitaratuko ditu, eguneko kronikarekin eta hainbat lagunen iritziekin batera.

“Ez daukanak ere aukera eman behar dio erabili nahi duenari”, esan dute. Euskara jakiteak ikasten duenari mesede egiteaz gain, ingurukoei ere mesede egiten die, euskaraz aritzeko aukera eskaintzen duelako. Administrazioari euskara ikasteko erraztasunak eskatu dizkiete.

Oraingoan Martin Ugalde Kultur Parkeko langileek abiatuko dute Korrika. Baionara arte 2.587 kilometro izango dira. Gipuzkoan lehen kilometroak egin ondoren, bihar Nafarroan sartuko da Korrika eta arratsaldean Iruñera iritsiko da; asteburuan Maulera eta Donibane Garazira.

Sin título-1

KORRIKA6

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s