MURRIZKETARIK EZ!!!

Posted: 2013/03/14 in EKONOMIA

Hizkuntza politikarako aurrekontua %9 jaitsi nahi du aurten Eusko Jaurlaritzak

Hezkuntza euskalduntzeko diru saila %12 murriztea aurreikusten du Jaurlaritzaren lege proiektuak.

 

AURREKONTUAK

 

Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburua, Rikardo Gatzagaetxebarria, uneotan aurkezten ari da 2013 urterako aurrekontu proiektua Eusko Legebiltzarrean. Joan den asteartean ildo nagusiak jakinarazi ondoren, gaur legebiltzar taldeen esku geratuko da proiektu osoa. Espero zen bezala, murrizketa handiak jasotzen dituzte aurrekontu horiek. Hizkuntza politikan jaitsiera %9 da, 4,6 milioi euro gutxiago hain zuzen ere.

MURRIZKETAK

Hizkuntza politika osatzen duten atalen artean jaitsiera ezberdinak daude. Hizkuntz politika %4,9 jaitsiko da, eta herri administrazioetan hizkuntz normalkuntza bultzatzeko atala, %3,9. Murrizketarik handiena euskara sustatzeko zerbitzuan dago. Horretara zuzendutako dirua %19,9 jaitsiko da, eta 2,1 milioi euro gutxiago izango ditu. Gobernuak erabiltzen duen sailkapen funtzionalaren arabera, aurrekontua bere osotasunean hartuta euskararen sustapenak 99,9 milioi izango ditu, aurreko urtean baino 10 milioi gutxiago.

MURRIZKETAK

Hezkuntza euskalduntzeko diru saila, berriz, %12 murriztu da, 47 milioi izatetik 41 milioi izatera. Kultura alorrean ere jaitsiera esanguratsuak daude: ondare atalak %25 gutxiago kudeatuko du, eta kultura sustapenari %20 jaitsiko zaio aurrekontua, 7,2 milioi euro gutxiago, hain zuzen ere. Guztira, gastuetarako 1.132 milioi gutxiago izango ditu Eusko Jaurlaritzak aurten, 2012 urtean baino %10,8 gutxiago.

Iñigo Urkullu lehendakariak iragarri zuen gisara, inbertsioekin lotura zuzena duten atalek jaitsiera oso esanguratsuak izango dituzte, inbertsio berririk ez abiatzeko edo daudenak atzeratzeko erabakiaren ondorioz. Soilik Abiadura Handiko Trena libratzen da. Jaurlaritzak zuzenean jartzen duen dirua %4 gutxiago izango da, iaz baino 1,3 milioi gutxiago. Espainiako Gobernuak Kupoaren bidez itzuli behar duen zatiaren finantzazioak berdin jarraituko du: 350 milioi. Murrizketa handiak daude etxebizitzan (-%37), trenbide sarean (-%47), Bilboko Metroan (-%43), edo garraioaren antolamenduan (-%38).

Hezkuntza eta osasuna lehentasuna zirela jakinarazi zuen gobernuak. Horretan gastu jaitsiera batzuk batez besteko orokorraren azpitik daude. Haur eta lehen hezkuntzara %5,7 gutxiago zuzenduko da, eta bigarren hezkuntzara, %5,4 gutxiago. Unibertsitate ikasketen finantzazioa biltzen duen atalaren murrizketa %12 izango da, 41 milioi euro gutxiago jasoko ditu. Era berean, ikerketa finantzatzeko diru saila ia %16 jaitsiko da. Osasun alorrean, berriz, Osakidetzaren finantzazio iturri nagusia (osasun kontratazioaren atala), %3,2 jaitsiko da. Osasun alorrean jaitsierarik esanguratsuena farmazia atalak du, ia %8 gutxiago.

MURRIZKETAK

Ekonomiaren garapen eta lehiakortasunerako sailak jaitsiera orokor handiena duen departamenduetako bat da, %25 gutxiago. Sail horretan atal batek baino ez du diru gehiago izango: industria garapena eta ekintzailetza sustatzeko 79,4 milioi erabiliko dira, 2012 urtean baino 10,5 milioi gehiago. Jaitsiera handiak daude lehiakortasuna sustatzeko programan (-%62), turismoan (-%55), edo barne merkataritzan (-%50).

 

MURRIZKETA

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s