BIZI OSORAKO ZIGORRA

Posted: 2013/03/13 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Bizi osorako zigorra ezin pentsatua da gaur egun

HERRIRA2

Herrirak prentsaurreko bat eman du arratsalde honetan Baionan.

Asmoa genuen gehienbat 197/2006 doktrinaren inguruko irakurketa zabaltzea, baina frantses estatuak eramaiten duen espetxe politikagatik behartuak izan gira gaur berriz ere orokortzea gure irakurketa.

197/2006 doktrinari buruz azalpen gehiago eman du Olatz Talavera abokatuak, eta bere testigantza eman du Ursoa Parotek, Unai Parot eta Ion Kepa Paroten arreba.

Hor duzue testua, eta txertaturik 197/2006 doktrinari buruzko txosten bat eta manifestua atxemanen dituzue.

Egun on eta milesker deneri hunat hurbildurik,

Hemen gira Herrirako kide, senide eta abokatu.

Gaurkoan asmoa genuen gehienbat 197/2006 doktrinaren inguruko irakurketa zabaltzea, baina frantses estatuak eramaiten duen espetxe politikagatik behartuak gira gaur berriz ere orokortzea gure irakurketa.

 

Lehenik positiboki baloratu nahiko genuke Taubira Frantses justizia ministroak egindako deklarazioak. Deklarazio hauek gure iduriko inportanteak dira eta ez dira behar bezala baloratuak izan.

Gure partetik positibotzat jo dugu deklarazio hau. Hona zergaitia : lehenik Taubira andereak azaldu du hurbilketa « legean inskribatua zela », hala denez eskakizun historiko hau betetzea eskatuko genioke eta legea aplikatzea, azken finean. Bestalde pozten gira entzutea hausnarketa bat eramaiten ari dela presoen batzearen inguruan. Presoen hurbilketa eta batzea ezinbestekoa da prozesuaren ongi joaitearentzat. Bi eskakizun hauek betez frantses estatuak pausu inportantea egingo luke bakearen bidean eta bultzatu nahi dugu gaur errandakoa eta gogoetatzen ari dena praktikara emaitea ahal bezain fite. Hitzetatik ekintzetara pasatzea.

 

Hitz hauen ondoan aldiz gertakari biziki larriak izan dira azken asteetan eta Herrira oso kezkaturik da. Frantses presondegi politika azken finean ez delako aldatzen.

Alde batetik Xabier Aranburuk jasandako tratua oso larria izan da eta eskatzen dugu autoritate penitenziarioko zuzendaria den Henri Masse eta bere ministroari den Taubira anderea, agindu dezatela haien funkzionarioer, euskal presoen aurkako eraso eta bortizkeria gelditzea. Egoera hau ez dadin berriz gerta. Zentzu honetan Herrirak interpelatu du Presondegietako kontroladorea den Delarue Jauna ideki dezala inkesta bat kasu honen inguruan.

Bestalde astelehenean Jeiki Hadi mediku plataformak beste bi presoen egoera azaldu izan du. Ibon Fernandez Iradi eta Ventura Tome presoak larriki eri dira eta gaixo larrien zerrendan sartu izan dira. Gaur egun 15 preso larriki eri dira. Ibonek esklorisis anizkoitza bat du eta Venturak minbizia. Azpimarratu nahiko genuke gaur Ibon Lannemezan-en preso dela eta beraz Frantses estatuaren kontrolpean. Beraz gaur eskatzen dugu frantses estatuari Ibon askatzea, Taubira andereari eskatzen dugu zentzu honetan lan egitea, ez da dudarik Ibonek ezin duela preso segitu eta bere tartamendua kanpoan jaso behar duela. Egoera urgente bat da beraz erantzun urgente bat itxoiten dugu.

 

Helduden Martxoaren 20an Estrasburgoko Giza eskubideen kortea bilduko da berriz Ines del Rio-ren kasua aztertzeko. Joanden udan gorte berdin honek Ines-en askatasuna eskatu zuen eta doktrina giza eskubideen aurkako zela adierazi zuen. Adierazpen haueri Espaniak dei egin zuen.

73 presoeri aplikatua da doktrina hau.

 

Joanden astean Herrira Bruselasen egon zen doktrina honen gainean hitz egiteko hainbat parlamentariekin. Herrirak bilan oso positiboa egiten du bidai honetaz. Biziki inportantea atxemaiten dugu egoera hau lau haizetara zabaltzea. Ezin da soilik gure esku egon.

Bizi osorako zigorra ezin pentsatua da gaur egun. Zentzu honetan azpimarratu nahiko genuke frantses estatuan bizi osorako zigorra existitzen zela. Hau da perpetuite kondena. Gaur egun 3 euskal presoek dute, Jakes Esnal, Ion Kepa Parot eta Txistor Haranburu, ez dute ateratze datarik. Udaberri honetan preso hauek haien 24 urte kartzela hasiko dute. Helduden martxoaren 22an Ion Kepa Paroten laugarren askatasun galdea berriz aztertua izanen da. Salbuespenezko presondegi politika gelditu behar da. Ezinbestekoa da.

Giza eskubideak, irtenbidea, bakea hau da gure leloa.

 

Herrirak gaur bi hitzorduetara dei egin nahi du :

1- Martxoaren 20an Estrasburgoko epaiaren kari bi elagaretaratze antolatuak dira. Lehena 12.30tan espaniol kontsulatuaren aintzinean. Orain duela aste batzu ari gira eragile desberdinak interpelatzen gai honen inguruan. Dei egiten dugu eragileei gure manifestua izenpetaze eta elgarretaratze honetan parte hartzea. Bestalde bigarren elgarretaratze bat izanen da 18.30tan Baionako herriko etxearen aintzinean.

2- Helduden Martxoaren 28an Herrirak hitzaldi bat antolatzen du Baionako fakultatean : « Bukaerarik gabe zigorra » izenean. (Peine sans fin).

 

Milesker.

 

herrira ines

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s