EUSKAL PRESO GAIXOAK ETXERA!

Posted: 2013/03/12 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Gaixo larrien egoera eta espetxeetako bizi baldintzak salatu ditu Etxeratek

 

Beste behin, euskal preso politikoek jasan behar izaten dituzten baldintza gogorrak eta honen ondorioak salatzera atera behar izan dugu Etxeratetik.

Atzo Jaiki Hadi medikuen elkarteak bi preso gaixoren berri eman zuen, Ibon Fernandez Iradi eta Ventura Tomé, hain zuzen ere.

Lehenaren kasuan, esklerosi anizkoitza diagnostikatu diote, hau da, gaixotasun sendaezin bat du. Eta Toméren kasuan, Prostatako adenomakartzinoma aurkitu diote; “gradu ertaineko” gisa etiketatua.

ETXERATT

Ventura Tomé tafallarra, Murcia Ieko espetxean dago, gaitz honen inguruko frogak egiten dizkioten bitartean. Minbizi guztiek bezalaxe, jarraipen estua behar du bai bere egungo egoerari buruzko garapenari dagokionez eta baita gaitzaren balizko okertzea zaintzeko. Oraindik informeak falta zaizkie bere medikuei, baina, kezka sortu die bere gaixotasunak mediku eta senideei.

PRESO GAIXOAK4

Ibon Fernandez Iradi lasartearra, Lannemezan espetxean dago eta gaixotasun sendaezin bat duela jakinarazi berri diote. Gaixotasun larri, sendaezin eta hondamen fisiko zein psikologiko larria sortzen duen gaitza da honakoa. Pazientearen autonomia modu garrantzitsuan mugatzen du, bai gaitzaren areagotze progresiboarengatik eta baita bere tratamenduak eskatzen duen jarraipen estuagatik. Eritasun honek berehalako tratamendua eskatzen du. Gaitzaren larritasuna ikusita, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoen zerrendara gehitu dute medikuek, eta ondorioz 14 dira zerrenda horretan dauden presoak. 14 dira ondorioz aske behar luketenak. Baliteke, Tomé ere zerrenda honetan egotera pasatzea, baina oraindik ebakuntza eta frogak egin behar dizkiote, eta oraindik behintzat ez dute zerrendan sartu.

Presoak espetxean bizitzera behartuak egoteaz gain gaitzen bat pairatzen dutenek, era berezi batez bizitzen dituzten traba eta muga ezberdinak ditu espetxeak. Gaixotasunak dituzten presoen kasuan, eta beraz, Tomé eta Fernandez Iradiren kasuan, espetxeak eragin zuzena du euren gaixotasunean, eta baita bertan jaso dezaketen asistentzia medikuan ere. Bi kasuetan gaixotasun larrien aurrean aurkitzen gara, eta beharrezkoa da aipatu bezala asistentzia egokia jasotzea.

Espetxeetako egiturak eta bertako bizi baldintzek, ordea, ez dute hau ziurtatzen, eta beraz, ez dira gisa honetako gaixotasunei aurre egiteko leku egokienak. Guk, euren senide eta lagunek, gertutik bizi ditugu gaixotasun hauek eta gure gertukoengan dituzten ondorioak. Eta horregatik, argi dugu gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoek aske behar dutela izan, beraiek asistentzia egoki bat izateko. Eta guk eurak merezi duten bezala zaintzeko.

Espetxeko bizi-baldintza gogorrei buruz ari garenean, ez gara duen egituraz soilik ari. Gure senide eta lagun diren euskal preso politikoek espetxeetan mehatxuak, jipoiak, jarrera bortitzak, etab. ere jasan behar izaten dituzte. Eta eraso guzti hauek jasan behar izan ditu Xabier Aranburu presoak egun hauetan, Muret Seysses espetxean.

Martxoaren 4an Aranburuk eztabaida bat izan zuen funtzionario batekin, eta funtzionarioak mehatxu egin ziola esan zuen, baina, ez zen horrelakorik gertatu. Hori dela eta 7 egunetarako mitardera edo zigor ziegara eraman zuten. Bertan biluztu egin behar zela esan zioten. Aranburu ukatu egin zen eta indarrez biluztu zuten. 3 muturreko ere eman zizkioten. Aranburu jo bazuten ere, funtzionario batek esan zuen ondarrutarra izan zela bera heldu, bultzatu eta lurrera bota zuena, jotzen ere saiatu zela baina huts egin zuela. Horren ondorioz, 23 egun mitard jaso ditu.

PRESO GAIXOAK1

Mitardera biluzik sartu zuten. 3 orduz horrela izan zuten, eta ondoren manta txiki bat eman zioten. Horrela egon zen igandera arte: manta txiki batekin tapatzen, dutxatu gabe,komuneko paperik gabe, komuna ataskatuta, hartzen duen medikaziorik gabe…

Mitardera sartu zutenean gose eta egarri greba hasi zuen. 5 egunen ondoren, edaten hasi zen. Medikuak ordura arte ez zuen horren berri, nahiz eta Aranburuk komisioaren egunean bertan zuzendariari esan gose eta egarri greba hasiko zuela. Martxoaren 9an bisita izan zuen. Arropa jartzen utzi zioten bisitarako, eta funtzionario kaskodunek eraman zuten, atzean esposatuta. Bisita amaitzean berriro arropa kendu zioten.

Martxoaren 10ean arropa, boligrafo bat eta liburuak eman zizkioten. Komuneko paper zati bat ekarri zioten eta astelehenean gehiago ekarriko ziotela esan. Baldintzak aldatzen ari zirela ikusita Xabierrek gose greba utzi zuen. Atzo, Aranburu abokatuarekin egon zen eta medikuaren bisita ere izan zuen. Abokatuaren aurrean, bere gauzak ekarriko zizkiotela esan zioten. Julen Mujika ere hobeto zirela ikusita gose greba utzi zuen.

Xabier Aranburuk egun hauetan jasan behar izan duena oso gogorra izan da. Baldintza penagarrietan eduki dute zigor ziegan, benetan tratu txarra eman diote. Oinarri-oinarrizko eskubideak guztiz urraturik. Jarrera hauek oso larriak, erabat onartezinak eta guztiz deitoragarriak dira. Gure senide eta lagunak pertsonak dira, eta eskubideak dituzte. Baina, Muret Seysses espetxeak Xabi Aranbururekin izandako jarrerak, oinarrizkoenak diren eskubideak urratu ditu, Aranburu muturreko egoera batean jarriz.

PRESO GAIXOAK

Egoera jasangaitza zen Aranbururentzat, baina, zorionez senide, lagun eta abokatuen lanari esker baldintza batzuk behintzat hobetzea lortu dute. Hala ere, egoera honek erakutsi du gure senide eta lagunen eskubideak nola izaten diren guztiz zapalduak, eta hau onartezina da. Horregatik, beste behin ere gure eta gure senide eta lagunen eskubideak errespetatzen hasteko garaia dela argi dugu. Honela, gaixotasun larri eta sendaezinak dituztenak eta bizi osorako espetxe zigorra aplikatua dutenak askatu, sakabanaketarekin amaitu eta guztion eskubideak errespetatuak izan behar dute!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s