“ATZERAKOIA, HOMOGENEIZATZAILEA ETA BALIOGABEA!

Posted: 2013/03/12 in HEZKUNTZA

Wert legearekiko desadostasuna Kongresura eraman dute hizkuntza gutxiagotuen aldeko taldeek

Hizkuntza gutxiagotuen alde lanean diharduten hainbat erakunde Diputatuen Kongresuan izan dira, Madrilen, Gobernu espainolak burutu nahi duen hezkuntza erreforma «atzerakoi, homogeneizatzaile eta baliogabea» salatzeko.

20130312_bilbao

Hezkuntzako ministro Jose Ignacio Wertek bultzatu duen erreforma arbuiatzeko, hizkuntza gutxituen defentsan ari direnen ordezkaritza zabala izan da Madrilen: Euskal Herritik, Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbao bertaratu da, Galizatik A Mesa pola Normalizacion Linguistica erakundeko lehendakari Carlos Callon eta Herrialde Katalanetatik CIEMEN-Enllaçats erakundeetatik Maria Areny (Principat), Vicent Mauri eta Joaquim Arenas (Valentzia) eta Maria Antonia Font (Baleareak).

HEZKUNTZA ERRE

Aurrena, Kongresuko mahaiaren jarrera salatu dute; izan ere, Kongresuko aretoak baliatzeko baimena eman die, azken orduan bada ere, baina prentsak ezingo zuela sartu esan zieten. «Horrek erakusten du Gobernuaren benetako jarrera: Gizarte zibil antolatuaren iritzia isildu nahi dute. Zeren beldur dira? Zentsura baliatu nahi al dute gure iritzia zabaldu ez dadin?», galdetu du Bilbaok.

Halere, agerraldia Kongresuko kanpoaldean egin dute aipatu erakundeotako ordezkariek eta, ondoren, hainbat talde parlamentariotako kideekin bilera itxia egin dute.

Bigarren mailako hizkuntza gisa betikotu

Hiru erakundeek bat egin dute Wertek egindako lege proposamenaren inguruko irakurketan: «Gure, eta ordezkatzen ditugun erakundeen aburuz, zirriborro horrek gure hizkuntza-komunitateei zuzenean eraso egiten die, hizkuntza gutxiagotuak bermatu eta indartu beharrean gure hizkuntzen aurkako planteamendua delako eta bigarren mailako hizkuntza gisa betikotu nahi dituelako, horrek dakartzan ondorio guztiekin».

Horregatik, aldarrikapen zehatzak helarazi dizkiete talde parlamentarioei. Batetik, hizkuntza-eskubide osoak bermatzeko eta geure lurraldeetan berezko hizkuntzetan normaltasunez bizitzeko eskubidearen aldeko lana berretsi nahi izan dute. Bestetik, geure hizkuntzen ezagutzaren zein erabileraren normalizazioan aurrera egiteko hizkuntza-politikak defendatzen dituztela adierazi dute, eskolan, administrazioetan, hedabideetan, etab. presente egon daitezen eta lurralde bakoitzean hizkuntza komuna eta kohesio sozialerako hizkuntza izan daitezen.

Azkenik, hizkuntza bakoitzaren ezagutza osoa herritar guztientzat nahi dutela azaldu diete talde parlamentarioei.

Gauzak horrela, LOMCE legeak horren guztiaren kontra egiten duela adierazi dute. «Hezkuntza Lege berriaren zirriborroa onartezina da, hezkuntza kontraerreforma atzerakoia, homogeneizatzailea eta baliogabea proposatzen duelako. Are gehiago, alferrikako proposamena da ez duelako ikasleria prestatzen egungo egoerak eskatzen dituen erronkei aurre egiteko», adierazi dute erakundeetako ordezkariek.

hezkuntza erreforma

Ordezkariek gaineratu dutenez, «Wert ministroak gure hizkuntzekiko agertzen duen obsesio gaixo eta aurrekonstituzionala islatuta agertzen da aipatu proposamenean». Eragileen aburuz «gaur, inoiz baino gehiago, nahitaezkoa da» eragile sozialen, sindikalen eta politikoen arteko aliantza «astakeria horri amaiera emateko». Arrazoi horiengatik eragileek emandako iritzia Kongresura bertara helarazteko eskaera egin diete talde parlamentarioei.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s