HERRIRA BRUSELAN

Posted: 2013/03/10 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Bruselara egindako bidaiaren emaitza positiboa azpimarratu du Herrirak

HERRIRA2

 

HERRIRA6Martxoaren 4tik 8ra bitartean Bruselan egindako harreman dinamika oso positibotzat baloratu du Herrira mugimenduak. Bilbon egindako agerraldian, Europako Hirirburura joandako delegaritzaren parte izan diren Beñat Zarrabeitia Herrirako kidea eta Jone Artola -28 urte espetxeratuta daraman eta 197/2006 doktrina aplikatuta duen Joseba Artola presoaren arreba- Etxerateko kidea izan dira.

Zarrabeitiak azpimarratu duenez, Europarlamentari ezberdinekin egindako bilkuretan mezu argi bat trasladatu da: Bakeak aukera bat merezi du Euskal Herrian eta bake prozesuan sakontzeko urrats positiboak ematearen beharra ezinbestekoa dela. Bide horretan, euskal preso politikoei aplikatzen zaizkien salbuespeneko neurriekin amaitzeak berebiziko garrantzia duela adieraziz. Horien artean, datorren martxoaren 20an Europako Giza Eskubideen Auzitegian berraztertuko den Ines del Rio eta 197/2006 doktrinaren aplikazioa giza eskubideen urraketa bezala nabarmenduz.

Bidaiak arrasto positiboa utzi du, bai kualitatiboki bai kuantitatiboki. Orotara, 14 Estatu ezberdinetako 25 europarlamentarirekin izan gara. Talde parlamentario guztietako ordezkariekin batzartu gara. Hortaz, Talde popularreko kideekin -Csaba Sogor errumaniako europarlamentariarekin- edo talde sozialistako Eric Andrieu frantziarra eta Emer Costello irlandarrarekin. Liberalekin, besteak beste Izaskun Bilbao jeltzalearekin, Berdeekin, Ezkertiarrekin edo European Free Alliance-rekin izan gara baita.

Rezeptibitatea nabaritu du delegaritzak, baita jakinmina ere eta europarlamentari ugariren eskandalizazioa 197/2006 doktrina bezalako neurri erretroaktiboen aplikazioaren berri jasotzerakoan. Bilkura emankorrak izan dira eta hurrengo egunetan ekimen ezberdinetan bilakatuko direnak.

Europarlamentariekin biltzearekin batera, Bruselara joandako delegaritza Flandriako parlamentuko ordezkari ezberdinekin izan da eta giza eskubideen alorrean lanean ari diren Gobernuz Kanpoko Erakundeekin batzartu da. Bost egunetako agenda intentso eta produktiboa osatuz.

Azkenik, Jone Artolak senideek pairatzen duten egoeraren berri Europako Instituzioetara eramatearen garrantzia azpaimarratu du. Izan ere, euren eskubide zibil eta politiko guztiak indarrean dituzten ehunka euskal eta europar hiritar espetxe politikak eragindako giza eskubideen urraketak nabariak lehen pertsonan sufritzera kondenatuak baitaude.

HERRIRA4

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s