GEUREA IKURRINA!

Posted: 2013/03/10 in errepresioa

«Geure sinboloa ikurrina da eta herriak Euskal Herria du izena»

Eskualdeko 28 alkate eta zinegotzik deituta kalera irten dira herritarrak Tolosan ikurrinaren eta euskal izaeraren defentsan.

Udaletxeetan Espainiako bandera ezartzeko aginduak «amorruak eta inpotentziak» sortutako inposizioa eta probokazioa direla salatu dute.

Int000004396

Ibai Iriarte Tolosako alkateak ikurrinaren defentsan Tolosan bertan egindako manifestazioaren amaieran azpimarratu du «geure sinboloa ikurrina dela eta geure herriak Euskal Herria duela izena». Azken hilabeteetan eskualdeko hainbat udaletxetara Espainiako bandera ezartzeko agindua iritsi da. Agindu horiei erantzuteko manifestazioan, «inposizioa eta probokazio hutsa» direla salatu dute.

Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariari, Carlos Urquijori, esan dio Iriartek legea alde izango duela, «baina ez legitimitatea» eta euren ahultasunaren erakusgarri dela Espainiako bandera herriz herri ezartzeko hartutako bidea. «Odola bero baina burua hotz» dutela adierazi du Tolosako alkateak eta «probokazioei muzin egin» eta egunerokoan lanean jarraitzeko deia egin du. Herritarrei ikurrinak lehioetatik zintzilikatzeko eskaria ere egin die.

Espainiako banderak enbaxadetan

Bai Euskal Herriari ekimenaren izenean Iñaki Aristetak hartu du hitza eta galdera pausatu du: «Izan al daiteke inor demokrata bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea ukatzen dion nazio bat aitortu gabe?». Espainiako banderak ezartzen ari direnek erantzun beharreko galdera dela esan du.

Euskal Herriaren aitortza lortzeko lanean jarraitzera dietu ditu herritarrak herri ekimeneko ordezkariak eta hori lortzean «Euskal Herrian zintzilikatuko diren espainiar bandera bakarrak, irekitzen utziko dizkiegun enbaxadetan» aurkituko ditugula esan du.

IKURRIÑA1

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s